Berri Txarrak taldeak Rise Against taldeagaz batera bira egingo dau Europan zehar

Bizkaie! 2006-06-20 02:00   Musikea

A Wilhelm Scream talde amerikarrak osotuko dauen hiruko bira hau abuztuaren 28an abiatuko da eta danetara sei herrialdetan ibiliko dira (Alemania, Suitza, Belgika, Holanda, Frantzia eta Erresuma Batua).

BERRI TXARRAK-ek RISE AGAINST taldearen konbidapena jaso dau, Europan zehar egingo daben bira alkarregaz egiteko. A Wilhelm Scream talde amerikarrak osotuko dauen hiruko bira hau abuztuaren 28an abiatuko da eta danetara sei herrialdetan ibiliko dira (Alemania, Suitza, Belgika, Holanda, Frantzia eta Erresuma Batua). Gogoratu Tim Mc Ilrath Rise Against taldeko abeslariak Berri Txarrak-en 'Libre (c)' diskoan kolaborau ebala orain hiru urte. Chicagoko taldea egungo punk/hardcore talde nabarmenetakoa dogu eta bira hau "The Suffering & The Witness" (Geffen) disko barria aurkezteko erabiliko dabe. Lehen aldia da euskera hutsean abesten dauen talde batek holako proposamena jasoten dauena. Ondokoak dira alkarregaz egingo daben biraren data zehatzak:

VIII-28 / KÖLN - Live Music Hall
VIII-29 / HAMBURG - Markthalle
VIII-30 / BERLIN - So 36
IX-01 / MUNICH - Backstage
IX-04 / FRANKFURT - Batschkapp
IX-06 / ZÜRICH (Switzerland) - Abart Music Club
IX-07/ ANTWERP (Belgium) - Hof Ter Lo
IX-08/ AMSTERDAM (Netherlands) - Melkweg
IX-09 / PARIS - Le Trabendo
IX-10 / BIRMINGHAM - Carling Academy
IX-11 / MANCHESTER - Manchester University
IX-12 / GLASGOW - King Tut's
IX-13 / LONDON - Mean Fiddler

www.berritxarrak.net
www.myspace.com/berritxarrak

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu