Euskerazko sei disko XX. mendeko 100 onenen artean
2004-11-26 00:00 Musikea
XX. mendeko 100 disko onenen artean gaztelaniaz eta ingelesez abesten daben Euskal Herriko zazpi talderen diskoak be badagoz: Eskorbutoren 'Anti todo' (Discos Suicidas, 1986), 94. postuan, Le Mansen 'Entresemana' (Elefant, 1994), 79an, Los Bichosen In bitter pink (Oihuka, 1991), 76. Lekuan, Aventuras de Kirlianen 'Aventuras de Kirlian' (Dro, 1989), 75ean, La Buena Vidaren 'Soidermesol' (Siesta-Poygram, 1997), 67an, Derribos Arias taldearen 'En la guia, en el listin' (Gasa, 1983), 29an eta Familyren 'Un soplo en el corazon' (Elefant, 1994) 16. postuan ...
V. Udagoieneko Ostera
2004-11-26 00:00 Musikea
Abendurako iragarritako lau saio ederrakaz amaituko da aurtengo Udagoieneko Ostera eta Elorrioko Arriola Antzokian, abenduaren 3an, euskerearen nazinoarteko egunean, Maddi Oihenart abeslaria eta Josetxo Goia-Aribe saxojoleak osotutako taldeak “Ilhargi-min” argitaratutako lan barria eskainiko dabe, jazza, folka, musika barriak eta kantu tradizionalak tartekatzen dabez maisutasunez.
Ruper Odorika musikari oñatiarraren txandea Balmasedako Udal Aretoan izango da 5ean. Bestetik kantari beteranoa Santurtziko Serantes Aretoan be ikusi ahal izango dogu abenduaren 10ean, kasu honetan Bixente Martínez eta Joseba Tapiagaz batera, Hiru Truku taldeak doinu ...
BITE, Bizkaiko Trikitixa Elkartearen sorrerea
2004-11-19 00:00 Musikea
Nazioarteko trikitixa jaialdia Kursaalen
Zemendiaren 27an, zapatuan, trikitixeak beteko dau Donostiako Kursaal, iluntzeko zortzietatik aurrera. Hemengo musikariez gan, kanpoko musikariak entzuteko aukerea eukiko dogu, Quebec-etik, Italiatik eta Kantabriatik baitatoz musikari konbidauak. Quebecetik Sabin Jacques soinu-jotzaile bikaina, Italiatik gure artean daborduko ezaguna dan Carlo Rizzo pandero-jotzailea, eta Kantabriatik, barriz, Soltxu eta Miriam, panderoa astintzen pare bakoa dan bikotea. Aurten, perkusinoari emon gura jako garrantzia, eta horregaitik, Euskal Herriko musikariei dagokienean, perkusino-tresnak ondo baino hobeto ezagutzen dabezan lagunak izango dira Jaialdian: Imanol ...
Euskadi Gazteako XIV. Maketa Lehiaketea zemendiaren 13tik 26ra
2004-11-19 00:00 Musikea
Aurten aurkeztutako 200 maketetatik onenak aukeratzeko lehenengo pausua ospe handiko kritikariek osotutako epaimahai batek emoten dau. Talde honek 15-20 kanta aukeratzen dauz eta hurrengo egunetan irratian egongo dira entzungai. Interneten be entzun ahal izango dira, irratiaren web gunean.
Zemendiaren 27an, ‘Topaldi’ saio berezia egingo da. Egun horretan jasoko dira entzuleen botoak eta ganera, irabazleen izenak jakitera emongo dira, bai epaimahaiak aukeratutako taldea, baita entzuleen boto gehien jaso dauana be.
Epaimahaiak izentautako taldeak 3.000 euroko saria jasoko dau eta euren ...
Agur, Alaitz eta Maider!
2004-11-19 00:00 Musikea
Hiru disko atara dabez hamalau urte horreetan: Alaitz eta Maider (1997), Inshala (1999) eta Auskalo (2002). Arrakasta itzela euki ostean, daborduko euren ibilbidearen azkena heldu dala dinoe. Erabagia ez dabela egun batetik bestera hartu gogoratu deuskue, eta ‘luzaroan pentsetan ibili ostean, onena ixtea dala erabagi dogu’.
Musikearen munduan egindako ibilbidean, jente ugari ezagutzeko aukerea nabarmentzen dabe Alaitz eta Maiderrek. Halan da be, sufridu be egin dabe hamalau urte honeetan, batez be lehenengo diskoa atara ebenean, ‘dana oso arin etorri zan ...
Kautaren lehenengo diskoa: ‘Izan zaitez zu’
2004-11-12 00:00 Musikea
Kautaren lehenengo diskoa ‘Izan zaitez zu’ izenagaz dator, Oihuka diskoetxearen eskutik. Musika-estiloari jagokonean, Metal Hiper Melodikoa dala dino Ritxi Aizpuru Oihukako arduradunak, ‘metalaren pisua eta gogortasuna poparen melodiagaz bat eginda datoz’, azpimarratuz.
Diskoan laguntzaile batzuk be euki dauz Kautak, tartean ‘Berri Txarrak’ taldeko Gorka Urbizu. ‘Izan zaitez zu’ laneko balada bakarrean Mirari Irurtzun, Arantzazu Mujika eta Itziar Lertxundiren ekarpenak be badagoz.
Gazteen kontzientziari bultzadea emoteko helburuagaz sistemeari berari be errepasoa emoten deutso Kautak, eta horretarako, metal melodiko popzalea erabilten dau ...
Musiketan 2004-2005
2004-11-12 00:00 Musikea
2005eko egitarauari dagokionean, Ingalaterrako folk barriko mobimentutik etorriko da aurtengo artista errebelazinoa izan dan Alasdair Roberts James Orr Complex-egaz batera; hau urtarrilaren 30ean izango da. Zezeilaren 20an, Frantzia eta Brasil batzen dauzan bikote bat, Femmeouzes T, dantzarako doinu etnikoak jorratzen dauzan taldea. Dan Bern, barriz, zezeilaren 28an taula gainean agertuko da, Bob Dylan-en eraginpean jaiotako kantaria; aurrerago, Libiatik hurreratuko da Ara Malikian bibolinjolea martiaren 20an.
Rock doinuak be ez dira faltako apirilaren 10an Kevin Coyne-ren eskutik. Apirilean baina 24an hain ...
'Edan hemendik', Urgaberen hirugarrena
2004-11-12 00:00 Musikea
Bizkaitarren hirugarren diskoa da ‘Edan hemendik’, eta hainbat kolaborazino eta ahots barri topau geinkez bertan, tartean Gatibu taldeko Alex Sardui gernikarra. Bizkaieraz kantetan entzun geinkez Sardui eta Barandiaran, ‘Kartzelako gutuna’ abestian hain zuzen be. Kanta hau entzutean, emoten dau Gatibu taldearen abesti baten aurrean gagozala, eta Exkixu taldeko abeslaria izan zanaren ahotsak arrazoia emoten deusku.
Oihuka diskoetxearen eskutik datorren diskoak Urgaberen aldi barri baten hasierea dakar askorentzat, aldi oparoa. Baina musikan, bizitzako hainbat arlotan legez, ingurukoek (kasu honetan entzuleek) epaitu ...
Albokaren azken diskoa: ‘Lau anaiak’
2004-11-05 00:00 Musikea
Joxan Goikoetxea Albokako akordeoilariak dualidadearen bi aurpegiak, ona eta txarra, azpimarratu gura izan ebazan, eta horretarako diskoaren produktorearen (Suso Saiz) berbak ekarri ebazan gogora, ‘bikotea da musikan formazinorik gaiztoena. Bi persona dagozanean, bikotearen biluztazuna nabarmentzen da’. Bi taldekideez gan, musikari honeek be hartu dabe parte: Fiachra Mac Gabhann (bouzoukia eta mandolina), Fon Roman (gitarra elektrikoa), Juanjo Otxandorena (bouzoukia), Mikel Artieda (baxua), Peter Maund (perkusinoa), Xabi San Sebastian (ahotsa), Benito Lertxundi (ahotsa) eta Zohar Fresco (perkusinoa).
Taldearen helburua herri musika sendoa ...
Musikagidak diskoetxerik bako Euskal Herriko musika taldeak bilduko ditu
2004-11-05 00:00 Musikea
Musikagida abenduaren 4tik 8ra bitartean Durangoko Azokan egongo da salgai eta prezioa 6 eurokoa izango da. Grabazino estudio alternatiboei, musika talde gazteen alkarteei, musika sustatzeari garrantzia emoten deutsen gaztetxeei, diskoetxe alterbatiboei eta 'emakumea euskal musika talde gazteetan' gaiari buruzko informazinoa bilduko dau gida honek eta hainbat alkarrizketa eta kontzertuak emango dabezan lekuen zerrendea be agertuko dira bertan.
Bizkaie!
Kontzertuz betea Bilbaoko Kafe Antzokia
2004-10-29 00:00 Musikea
Black Roots Festival
Urriaren 22an eta 23an baltz jatorriko doinuz josiko da Bilbao. Ambassah' Dub Generation, Koniec, Guateque Allstars, Jayme Marques Trio eta Funxplosion hur-hurretik ikusi ahal izango doguz. Bestetik, New Yorkeko Sugarman Threen taldea be kontuan hartzekoa da; bogaloo, soul, funk eta r&b doinuak joten maisuak dira. Dantzarako taldea.
Amaitzeko, aurrerapenei dagokienean, datozen hilabeteotan besteak beste honako artista eta taldeak izango doguz Kafe Antzokian: Sagarroi, Western Special, Los Del Tonos, La Vacazul, Pastora, Wintercase Festival, Toasters, Maceo Parker ...
Bilbao Hiria XVII. Pop-Rock Lehiaketea
2004-10-29 00:00 Musikea
Informazino zehatzagoa eskuratzeko edo Lehiaketearen oinarrien barri behar badozue, hona hemen, telefono zenbaki eta helbideak:
Tel.: 944.151.306.
Fax: 944.155.919.
Posta elektronikoa: bilborock@ayto.bilbao.net
http://www.bilbao.net/bilborock
Bizkaie!
Angel Unzu Argentinan
2004-10-22 00:00 Musikea
Angel Unzuren ibilbidea
Iruñean 1961ean jaiotako musikariak 20 urtetik gora daroaz musikeagaz jolasean. Estudioko musikari eta sortzaile legez ezagutzen dogu baina produktore beharra be egin dau sarri eta kolaborazinoak be ugari, besteak beste, Olatz Zugazti, Amaia Zubiria, Ganbara, Golden Apple Quartet, Alaitz eta Maider, Anje Duhalde, Kepa Junkera, Benito Lertxundi, Tanttaka, Markeliñe zein In Fraganti taldeakaz.
Dana dala, bakarlari legez disko bi grabau eta argitaratu ditu Angel Unzuk: '13 solos' 1996an, itaunez eta isilunez beteriko solasaldia, sei sokaren arteko jolasa ...
“Euskadiko Soinuak” 2004-2005 programea
2004-10-15 00:00 Musikea
"Euskadiko soinuak" disko bilduma barria
Aurten be Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak "Euskadiko Soinuak" programearen barruan bi promozino disko barri argitaratu dauz. Guztira 1.200 disko fabrikau eta "Euskadiko Soinuak" 2004-2005 programearen barruan erabiliko dira. Diskoak eta honeekaz batera, informazinoa, Euskal Herriko, estaduko eta Europako komunikabide askotan banatuko dira, eta baita musika sektorea osotzen daben beste sektore ugaritan be. Promozino disko honeek Mercat de la Musica Viva de Vic 2004 azokan izan dira, eta Popkomm 2004 eta Midem 2005 ferietan be ...
Oihukaren udagoieneko eskaintzea
2004-10-15 00:00 Musikea
Dj AXULAR: bigarren diskoa izango da laster Mutriko dj gazteak plazaratuko dauana. Techno progressive estiloa lantzen dau erritmo latinoakaz lotuta. Perkusinoak be oso garrantzitsuak dira bere kantuetan. Diskoa entzuteko urriaren 21era arte itxaron beharko dogu.
MATERIA: hirugarren diskoaren izena "Forget the music" da. Talde saritua da, izan be, 2004ko Villa de Bilbao lehiaketan Euskal Herriko talderik onenari emoten jakon saria jaso dabe. Euren musikea zeozelan zehaztearren, esan daigun metala eta hard core indartsua nahastetan dabezala. Materia taldearen zuzenekoak sekulakoak dira ...
'Erabil nazazu', Mikel Markezen susperraldia
2004-10-08 00:00 Musikea
Kantuak eta gaiak
Aldatu egin da Mikel Markez. Maitasun kanturik ia ez da agiri diskoan eta gai politiko eta sozialek hartu dabe lekua. "Artisteak jarrerea hartu behar dau, ni abertzale eta ezkertiarra naz, eta nire kantuetan agertu behar da hori".
'Erabil nazazu' diskoa presino barik landu dau eta horrek kolorea, aniztasuna ekarri deutso. Epe luzeagoagaz behar egin ezkero, kantuak sortu, aztertu, kolaboratzaileak kantu bakotxaren arabera aukeratu eta moldaketa desbardinak lantzeko modua dago eta holan egindakoa da Markez jn.aren disko ...
Hiru Trukuren disko barria laster
2004-10-08 00:00 Musikea
Hiru Truku
Hirukotea, gitxi gorabehera, 1994an alkartu zan Ruper Ordorika oñatiar kantautoreak zenbait kantu tradizional jaso, aztertu eta zabaltzeko asmoa agertu eutsenean Joseba Tapia eta Bixente Martinezi. Euskal musikagintzan oso ezagunak dira hirurak eta aurkezpen askorik ez dabe behar, Ruper Ordorikak urteak daroaz kantautore legez, Bixente Martinezek be beste horrenbeste Oskorri taldean bouzoukia, mandolinea eta beste musika tresna batzuk joten eta Joseba Tapiaren trikiti doinuak ezagunak dira aspalditik. Euskal doinu tradizionalak maite dabez hirurek eta euskal kantutegi herrikoia berreskuratzeko prozesuan ...
Kerobia, Berri Txarrak, Skunk eta Tocamás GOR-en eskutik
2004-10-01 00:00 Musikea
TOCAMÁS taldea 70. hamarkadan sortu zan Iruñean, artean rock taldeak eskasak ziran boladan. Toño Muro eta Patxi Osinagak gidatutako folk-rock psikodeliko ekimen honek hainbat kontzertu emon ebazan orduan, baina bitarteko faltea dala-eta ez eben diskoa grabetako aukerarik izan. GOR disketxeak kantu eta berba ironiko horreen balioaz jaubetuta, CD berezian berreskuratu gura izan ditu, sasoi horreetako testigantza legez gera daitezan. 2004an grabau diran arren, 76-77 urteetako kantuak agiri dira diskoan.
Bizkaie!
Gari, Imanol eta Alboka: udagoieneko izarrak
2004-10-01 00:00 Musikea
Aitatutakoez gan, Elkar disketxeak OSKARBIren “Antologia -Esperantzari leiho bat” CD bikotxa plazaratuko dau urriaren amaiera aldean.
DOMINIKA ETA NIKO ETXART & ROBERT LARRANDABÜRÜren "Eperra" diskoan Niko Etxartek, bere aita eta koinatuaren laguntzinoagaz, zuberotar abesti herrikoiak jaso ditu. “A capella” abestutako kantu liriko herrikoien zaleentzat nahitaezko diskoa. Argitalpen data: zemendia.
Azken buruan, TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON pailazoek “Altza Pelipe” diskoa zemendian argitaratuko dabe.
Bizkaie!
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan