Aurtengo Gorakada 9 kalean daborduko
2006-07-12 02:00 MusikeaIgazko etenaldiaren ondoren, Gor disketxearen 2006ko udako bildumea plazan dago, bederatzigarrena daborduko. Azken hilebeteotan argitaratutako diskoen errepasoa eta datorren denporaldian argitaratuko diranen aurrerapena dago diskoan. Horrezaz ganera, CDa gaur arte plazartu bako bideoklip bigaz osotzen da.
Igazko etenaldiaren ondoren, Gor disketxearen 2006ko udako bildumea plazan dago, bederatzigarrena daborduko. Azken hilebeteotan argitaratutako diskoen errepasoa eta datorren denporaldian argitaratuko diranen aurrerapena dago diskoan. Horrezaz ganera, CDa gaur arte plazartu bako bideoklip bigaz osotzen da.
Holako bildumatan ohikoa dan legez, estilo askotako kantuak topauko ditu entzuleak 9. Gorakadan eta diskoa borobiltzeko CD ROM pistan Stupenda Jones ('Nahi dudan bezala' kantuaren bideoa, Xabi Unanuak egindakoa) eta Berri Txarrak ('Isiltzen banaiz' kantuaren bideoa, Xabi Unanuak Irrurtzungo Pikurocken zuzenean grabautakoa) taldeen bideoklip bana dagoz.
Hona hemen, Aurtengo Gorakada 9 osotzen daben talde eta kantuak:
1. Berri Txarrak : 'Galneurria' eta 'Isiltzen banaiz' bideoa, 'Jaio. Musika.Hil' CDtik hartutako kantuak.
2. Stupenda Jones : 'Preso nago' eta 'Nahi dudan bezala' bideoa, irailean kaleratuko dan 'Etorkizuna lehertu' CDtik hartuta.
3. Lendakaris Muertos : 'Oso panda', 'Se habla español' diskotik hartuta.
4. Leihotikan : 'Zabal dezagun euskara', 'Ilunago ederrago' diskotik hartuta.
5. Mallacan : 'Asti soniaré', 'Pais zierzo' diskokoa.
6. Kerobia : 'Esnatu naiz' kantua, urrian kaleratuko dan 'Rose Escargot' CDtik hartuta.
7. Ezinean : '¿¿??', pasa dan maiatzean argitaratutako 'Ezinean', taldearen lehen diskotik hartuta.
8. Chicarela : 'Egoistas' kantua, 'Chicarela' diskotik hartuta.
9. Lor : 'Izar berri', 'Bakoitzari berea' diskokoa.
10. Sök : '¿Quien salta al vacio?', '13 Mantracks' CDtik hartutakoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!