Alex Ubagok hirugarren lana kaleratuko dau irailean

Bizkaie! 2006-08-09 02:00   Musikea

Azken hiru urteotan lanik kaleratu barik egon ostean, Alex Ubago abeslari eta konpositoreak disko barria kaleratuko dau irailaren 25ean, Aviones de cristal izenburupean.

Azken hiru urteotan lanik kaleratu barik egon ostean, Alex Ubago abeslari eta konpositoreak disko barria kaleratuko dau irailaren 25ean. Aviones de cristal izenburupean, hirugarren disko horren lehen kantea estreinau dau honezkero: ‘Viajar contigo’.

Single
horregaz batera, bideoklip barria aurkeztu dau Ubagok. Madrilen grabau dabe Rafa Sañudo arte-zuzendariagaz. Besteak beste, Miguel Bose eta Andres Calamaro artista ezagunakaz eta La Oreja de Van Gogh taldeagaz egin dau lan Sañudok.

Aviones de cristal diskoa hamabi kantak osotzen dabe. Gehienak baladak dira, sentimentuz jositakoak. Aurretik be, antzeko kantak egin ebazan konpositore donostiarrak eta 2001ean ataratako Que pides tu lehenengo diskoagaz arrakastea lortu eban. Ordutik, bost urte pasau dira eta Ubagok platinozko 20 disko baino gehiago lortu ditu Espainian, Latinoamerikan eta Ameriketako Estadu Batuetan. Bigarren diskoagaz be, ‘Fantasia y realidad’ izenekoa, hainbat ale saldu ebazan. Orain, hirugarren lanagaz, arrakasta hori mantentzea izango da Ubagoren helburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu