Unamunotik Bilborockera

Bizkaie! 2006-07-27 02:00   Musikea

Euskal taldeei bultzadea emongo deutson plataforma bat izateko asmoagaz, orain arte Bilboko Aste Nagusian Unamuno plazan izaten ziran kontzertuak Bilborock Aretoan izango dira aurten.

Bilborock Aretoan ospatuko dira 2006ko Aste Nagusiko Pop-Rock XXI. Erakustaldian parte hartuko daben bertoko zein Euskal Herriko 16 talderen kontzertuak, ‘euskal taldei bultzadea emongo deutson plataforma bat izateko asmoagaz’ , dinoe antolatzaileek. Holan, orain arte Unamuno plazan egiten ziren kontzertuak Bilborock aretoan egingo dira aurrerantzean.

Joseba Rosales Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Saileko Jaietako Ekitaldien Bulegoko koordinatzaileak jakinarazo dau The Diesel Dogs, The Sinclairs, Eureka Hot 3, Hoon eta Gacela Thompson taldeak izango dirala Bilbon. Kontzertuak arratsaldeko zortzietan hasiko dira Bilborock Aretoan.

‘Edizino honek musika-estilo desbardina daukien taldeei joteko aukerea eskaintzea da, baita bertoko zein Euskadiko taldeen sustapena, musikari profesional eta zaletuen arteko topaketea eta idea-trukaketea, euskal taldeek Aste Nagusian euren txokoa izatea eta interes desbardinetako doinuen egitaru musikal zabala eskaintzea’ , laburtu dau Rosalesek.

Aurten aldaketa garrantzitsu bat dago: orain arte Unamuno plazan egiten ziran kontzertuak eta orain Bilborock Aretoan izango dira. Aldaketea ‘merkatari eta auzokideen eskaereari erantzunez’ egin dala zehaztu dau Rosalesek. Aretoa goraipatu dau, ‘kontzertuei kalidadea emongo deutsen lekua baita’.

Kontzertuak

Aste Nagusian, talde bik joko dabe gauero Bilborocken, aurtengo edizinora aurkeztu diran 97 maketetatik 16 talde aukeratu ondoren. ‘Igaz 105 talde aurkeztu baziran be, alde hori ez da aitagarria, ehun talde inguruan gabizalako eta taldeak agertu eta desagertu arren, kalidadea mantendu egiten dalako’ , ganeratu dau Rosalesek.

Kontzertuak dobakoak izango dira eta, aurrerago aitatutako taldeez gan, honeek be izango dira: The Diesel Dogs, Porco Bravo, Roscachapa, La Casa Usher, Inserta, The Extended Plays, Smile, Gacela Thompson, The Sinclairs, Muted, Eder, Akats, Rhino, Eureka Hot 3, Hoon eta Ainara Legardon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu