Hamabostaldiak musikaz jantziko dau Donostia

Bizkaie! 2006-08-07 02:00   Musikea

Irailaren 3ra bitartean, ehun kontzertu eta jantza-ikuskizun baino gehiago eskainiko dabez Donostiako Musika Hamabostaldiaren 67. edizinoan. Inaugurazino ekitaldian, abuztuaren 3an, 17 ekitaldi aurkeztu ebezan Gipuzkoako uriko hainbat eszenalekutan.

Irailaren 3ra bitartean, ehun kontzertu eta jantza-ikuskizun baino gehiago eskainiko dabez Donostiako Musika Hamabostaldiaren 67. edizinoan. Inaugurazino ekitaldian, abuztuaren 3an, 17 ekitaldi aurkeztu ebezan Gipuzkoako uriko hainbat eszenalekutan.

Aurten, Mozarti, Juan Crisostomo Arriagari eta Aita Donostiari arreta berezia eskainiko deutse; halanda be, Shostakovich eta Martin y Soler musikariak be omentuko dabez. Bestalde, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak zilarrezko ezteiak ospatuko ditu eta, hori dala eta, abuztuaren 31n eskainiko dauen kontzertuan ohorezko domina emongo deutso jaialdiak.

London Symphony Orchestrak abuztuaren 28an eta 29an joko dau, hilaren 26an eta 27an Frantziako Orkestra Nazionalak emonaldia eskaini ostean. Gustav Mahler Jugendorchester eta Cadaqueseko Orkestrea be Donostian izango dira. Ganera, Leopold Hager, Albert Dohmen, Philip Kang, Roman Trekel, Dawn Upshaw, Eva Johansson eta Ainhoa Arteta artisten ahotsa entzuteko aukerea izango dabe Hamabostaldira doazenek.

Musika-jaialdiaren edizino honetan, Tolosaren eta Seguraren jaiotzatik 750 urte bete dirala ospatuko dabe. Holan, herri bi horreetan kontzertuak antolatu dabez, baita Hondarribian, Mutrikun, Getarian eta Lesakan be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu