Silvio Rodriguez BECen, irailaren 2an
2006-08-04 02:00 MusikeaKantautore kubatarrak Barakaldoko BECeko Bizkaia Arena pabilioian joko dau. Horrezaz gan, 4an Iruñan eta 6 eta 7an Donostian egongo da. Emonaldi horreen oinarria izango dan Erase que era disko barria argitaratuko dau Rodriguezek.
Silvio Rodriguez kantautore kubatarrak Barakaldoko BECeko Bizkaia Arena pabilioian joko dau irailaren 2an. Horrezaz gan, 4an Iruñan eta 6 eta 7an Donostian egongo da.
Birea A Coruñan hasi eta Madrilen amaituko da, abuztuan hasi eta irailera bitartean. Aurrekoetan baino areto txikiagoak aukeratu ditu Rodriguezek, Barakaldoko eta Sevillako kontzertuetan ezik, jentearengana gehiago hurreratzeko asmoagaz.
Emonaldietan kantautoreak honako musikariak izango ditu lagun: Niurka Gonzalez (flauta eta klarinetea), Oliver Valdes (perkusioak) eta Trio Trovarroco (Rachid Lopez, Maikel Elizalde y Cesar Bacaro), Dominikar Errepublikako kontzertuetan legez.
Kontzertu horreen oinarria izango dan Erase que era disko barria argitaratuko dau Rodriguezek; 60ko eta 70eko hamarkadan egindako abestiak batzen ditu lan barriak. Diskoak 1968 eta 1970 bitartean egindako abestiak batu ditu, abeslariaren garairik emonkorrenekoak. ‘Urte horreei asko zor deutset eta orduz geroztik, ohetik altzetan nazen egun bakotxean kanta zahar horreetako batzuk urteten jataz’, azpimarratu dau kantautoreak.
Silvio Rodriguez Nueva Troba Cubanako azken ordezkarietarikoa izan da Pablo Milanes eta Amaury Perezegaz batera. Apaingarri askorik bako diskoa egin dau, moda kontuak alde batera itxita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!