Bilbao Live Festival jaialdira 51 mila lagunetik gora batu dira
2006-07-17 02:00 Musikea51.000 ikusletik gora joan dira Bilbao Live Festival jaialdira, garagarrilaren 13tik 15era bitartean Kobetamendiko zelaietan egindako lehen edizinora, Last Tour International kontzertu erraldoiaren antolatzailearen arabera.
51.000 ikusletik gora joan dira Bilbao Live Festival jaialdira, garagarrilaren 13tik 15era bitartean Kobetamendiko zelaietan egindako lehen edizinora, Last Tour International kontzertu erraldoiaren antolatzailearen arabera.
Zapatuan hurreratu zan jente gehien (18.000 personatik gora) Andres Calamaro eta Ariel Rot alkarregaz taula gainean izan ziran egunean, hain zuzen. Barikuan, Guns N' Roses talde estadubatuar ospetsuak kontzertua eskaini arren, persona gitxiago (15.000 inguru) joan ziran eta eguenean, barriz, gitxi gora behera 9.000 lagun izan ziran Kobetamendin.
Calamaro eta Ariel Rot Los Rodriguez talde argentinarraren kide ohien kontzertua izan zan publiko gehien erakarri ebana. Los Rodriguezen abesti ezagunak eskaini ebezan, baita musikari bakotxak bere bakarkako ibilbidean egindako kantuak be. Bi musikari horreekaz batera, Pretenders, Fun Lovin' Criminals eta Blue Öyster Cult artistak be izan ziran taula gainean.
Beste alde batetik, Mando Diao talde suediarrak jaialdiko emonaldi onenetakoa eskaini eban eta maila ona emon eben Placebok, El Columpio Asesino nafarrek eta The Cult taldeak be.
Azken buruan, Bilboko Udala eta Last International Tour talde antolatzailea jaialdiaren balantzeagaz gustora dagozan arren, hilaren amaierara arte ez dabe jakinarazoko datorren urtean jaialdiak jarraipena izango dauen ala ez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!