Caetano Velosok zarratu dau Donostiako Jazzaldia

Bizkaie! 2006-07-27 02:00   Musikea

Donostiako Kursaal aretoan azken jazz doinuak entzun dira Caetano Velosoren eskutik. Bera izan da aurtengo Jazzaldiari amaierea emon deutson artistea.

Donostiako Kursaal aretoan azken jazz doinuak entzun dira Caetano Velosoren eskutik. Bera izan da aurtengo Jazzaldiari amaierea emon deutson artistea. Brasildar musikaria ikusteko sarrerak aspaldi agortu ziran eta bertan izan diran jarraitzaileek agur berezia egin deutse jaialdiaren 41. edizinoari.

Veloso tropikalismoaren sortzailea da. Brasileko doinu tradizionalak eta abangoardiako melodiak buztartzen ditu. Letra zainduakaz batera, musikea olerki bihurtzen dau artisteak.


Solomon Burke eta The Neville Brothers

Jaialdiaren azken eguneko egitaraua osotzeko, Solomon Burke eta The Neville Brothers taldeak be izan dira Donostian. Burke, 'Rock ´n´Soul' estiloaren erregea, soul musikearen ahots garrantzitsuenetarikoa da. Berrogeta hamar urteko ibilbidea egin dau honezkero eta eskarmentu handiko musika doinuak entzun ahal izan dira Trinitate plazan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu