Blind Guardian eta Megadeth, Gernikako Metalway jaialdiko izarrak
2006-07-28 02:00 MusikeaGernika heavy musikaz jantziko da. Aurten, ganera, jaialdia Jerez de la Fronteran (Cádiz) be egingo da, aldi berean, garagarrilaren 28tik 30era bitartean. Blind Guardian eta Megadeth izango dira The Metalway Festival jaialdiko egitaraua osotuko daben talde nagusiak.
Gernika heavy musikaz jantziko da. Aurten, ganera, jaialdia Jerez de la Fronteran (Cádiz) be egingo da, aldi berean, garagarrilaren 28tik 30era bitartean. Blind Guardian eta Megadeth izango dira The Metalway Festival jaialdiko egitaraua osotuko daben talde nagusiak.
Aurtengo ekitaldiak (igazko esperientzia ona ikusita, aurten be antolatu dabe jaialdia) nabarmen gaindituko dau igazko talde kopurua. Eskaintzea zabaltzeko ahalegin handia egin dabe antolatzaileek, baina ez kopuruari jagokonez bakarrik, baita metal musikearen barruko estilo gehienak kontuan hartzeari jagokonez be.
Garagarrilaren 28an talde honeek joko dabe: Angeles del Infierno, Benedictum, Brainstorm, Dreamaker, Frinntroll, Hamlet, Kreator, Nevermore, Stratovarius eta The Gathering.
Garagarrilaren 29an, Arch Enemy, Axxis, Celtic Frost, Dark Funeral, Gamma Ray, MetalChurch, Ministry, My Dying Bride eta Rage izango dira Santa Luziako futbol-zelai zaharrean.
Garagarrilaren 30an, barriz, jaialdiari amaiera bikaina emoteko, banda honeek izango dira: Axel Rudi Pell, Barón Rojo, Blind Guardian, Crucified Barbara, Edguy, Helloween, Jon Olivas’s Pain, Koma, Megadeth, Moonspell, Within Temptation eta Runic.
Bestalde, antolatzaileek baieztatu dabe Annihilator taldea be Gernikan izango dala. Bandeak oso kontzertu gitxi eskainiko ditu aurten Europan eta horreetako bat izango da Gernikakoa.
Antolatzaileek azken orduan lortu dabezan beste talde bi Megadeth eta Blind Guardian dira. Megadeth Kaliforniako taldeak bere abestirik klasikoenak ekarriko ditu Bizkaiko herri ezagunera.
Sarrerak eta bonoak (sarrerea + kanpina jarteko aukerea) 60 eta 70 euroan jarri ebezan salgai eta honezkero agortuta dagoz. Sarrera gehiago jarri dabez salgai, baina 90 euroan. Bonoak eta egun baterako sarrerak Tick Tack Ticket webgunean edota Gernikako Turismo bulegoan dagoz salgai.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!