Aste Nagusia’06: 350 ekitaldi eta 2’5 miloe euroko aurrekontua

Bizkaie! 2006-07-19 02:00   Musikea

Abuztuaren 19tik 27ra bitartean, aurtengo Aste Nagusiaren egitarauak 350 ekitaldi izango ditu, 13 eszenatoki aurreikusi dabez eta, danetara, 26 txosna izango dira.

Abuztuaren 19tik 27ra bitartean, aurtengo Aste Nagusiaren egitarauak 350 ekitaldi izango ditu, 13 eszenatoki aurreikusi dabez eta, danetara, 26 txosna izango dira.

Barrikuntzen artean, txupineroa eta pregoilaria emakumeak izango dira Bilboko jaien historian lehenengo aldiz; Maribi Bilbao antzezle bilbotarrak irakurriko dau pregoia.

Kontzertuei jagokenez, egitarau potoloa preparau dabe antolatzaileek; The Prodigy, Monegros Jaialditik bueltan, hilaren 24an, Zorrozaurren, Turbonegro norvegiarrak, Macaco, Doctor Deseo, Su Ta Gar eta Berri Txarrak nabarmendu daitekez baina zerrendea luzea eta anitza da: Chambao, Coti, Iguana Tango, Chernoa, Marlango, Sergio Dalma, Luarna Lubre...

Barrikuntzen atalean, kontzertu batzuk lekuz aldatuko dira; berbarako, Euskal Herriko rock taldeen emonaldiak Alde Zaharreko Unamuno plazatik Bilborock aretora pasauko dira eta umorezko antzerkia, barriz, Bilborocketik La Mercedera. Ohikoa dan legez, herri kirolak eta berbenak Arenalean egingo dira.

Jon Sanchez, Bilboko Udaleko kultura eta euskara zinegotzi eta jai Batzordeko presidenteak nabarmendu dauenez, 1978tik Bilboko jaiek herritarren parte-hartzea izan dabe erzaugarri nagusi eta horri esker erreferente bihurtu dira Europa osoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu