Bermeoko Nazinoarteko XXI. Musika Astea
2006-08-01 02:00 MusikeaBeste urte batez, Bermeoko Udalaren Kultura Sailak XXI. edizinoa beteten dauen Nazinoarteko Musika Astea antolatu dau. Abuztuaren 5era bitartean, jatorri desbardinetako taldeen kontzertuak egongo dira egunero.
Beste urte batez, Bermeoko Udalaren Kultura Sailak XXI. edizinoa beteten dauen Nazinoarteko Musika Astea antolatu dau. Gaurtik hasita eta abuztuaren 5era bitartean, jatorri desbardinetako taldeen kontzertuak egongo dira egunero. Lehenengo lau kontzertuak Bermeoko Andra Mari eleizan izango dira arratsaldeko 20:00etan eta, azkenengo kontzertua, ‘Pirineos’ Jazz orkestrearen eskutik, herriko Lameran izango da gaueko 22:00etan.
Aurreko urteetan legez, Nazinoarteko Musika Astea Bermeora heldu da. Danetara, bost kontzertu izango dira, eta bibolina, harpea, koruak edota jazz musikea ez dira faltako. Lehenengo kontzertua abuztuaren 1ean izango da, arratsaldeko 20:00etan Andra Mari eleizan. Bertan, Doppler hirukoteak harpa eta flauta doinuak eskainiko ditu.
Abuztuaren 4ra arte kontzertu guztiak Andra Mari eleizan izango dira, arratsaldeko 20:00etan. Abuztuaren 2an, Iturriaga Quartet taldeak bibolin eta biolontxeloren sesinoa eskainiko dau. Eguenean, abuztuak 3, etxekoak izango dira protagonista, Bermoko Abesbatza eta Ganbera Orkestra eta Koruagaz. Barikuan, Errusiako Herri instrumentuen Zidarrezko sokak orkestreak kaukasiar musikea ekarriko dau herri bizkaitarrera.
Azken kontzertua ez da eleizan izango. Jazz musikea Bermeoko Lameran entzun ahal izango da zapatuan, abuztuak 5, gaueko 22:00etan. Pirineos Jazz orkestreak Bermeoko Nazinoarteko XXI. Musika Astearen ateak zarratuko ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!