Udagoieneko nobedadeak
2006-08-08 02:00 MusikeaOraindino udeaz disfrutau behar dogu baina disketxeak honezkero udagoieneko nobedadeen barri emoten jatorkuz. Hona hemen Oihukaren eskutik etorriko jakuzan disko barriak: Urgabe, Betagarri, Kauta, Keike, Une, Athom Rhumba...
Oraindino udeaz disfrutau behar dogu baina disketxeak honezkero udagoieneko nobedadeen barri emoten jatorkuz. Hona hemen Oihukaren eskutik etorriko jakuzan disko barriak:
BETAGARRI
Gasteizko talde beteranoaren (1992an sortu zan) zortzigarren diskoa izango da urriaren bukaeran argitara emongo dan ‘Hamaika gara’. Diskoak 14 abesti izango ditu (11 euskeraz, 2 katalanez eta bat gaztelaniaz). Ska erritmoen abaniko bikaina, jai giroa, hankak jantzan, burua bero. Kantuak erraztasun handiz ailegetan dira.
URGABE
Urgabe taldeak hamaika jaialdi eskaini ondoren eta arrakastaz beteriko aurreko lanaren ostean, laugarren diskoa aurkeztuko dau. Konsolidazinorako diskoa da laugarrena. Rocka eta popa nahasturik. Soinu trankilak.
KEIKE
Ondarruko Keike taldea bigarren diskoa egiteko aldaketa batzukaz jatorku. Itxaso “Jauko Barik” taldekoak hartuko dau gitarrea Axularren partez. Kantek linealtasuna bermatuko dabe.
KAUTA
Errebelazino taldea izan zan lehen diskoagaz eta hainbat kontzertu eskaini ebezan. Aurten ez dabe zuzenekorik emon diskoa ahalik eta txukunen egiteko. Hausnarketa garaia. Metal ikutuek rock itxurako lanari itxi deutse lekua baina Mikel abeslariaren melodiak sortzeko erraztasuna galdu barik.
ATOM RHUMBA
Atom Rhumba taldearen bosgarren lana jasoko dogu udagoien honetan. Lan barriak harrituta itxiko gaitu. Rockaren espirituaren eta altxorraren gordetzaileak dira.
UNE
Talde barria frontman ezagunaren eskutik. Aitor Uriarte (Latzen, Sen) abeslariaren taldeak rock eta metala nahastauko ditu, baina ahotsak zabaltasun handia emongo deutso estiloari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!