Ezcarayko Nazinoarteko X. Jazz Festibalak musikaz jantziko dau herria

Bizkaie! 2006-06-19 02:00   Musikea

Garagarrilean, jazz musikeaz jantziko da Errioxako Ezcaray herria. Hamargarrenez, Nazinoarteko Jazz Festibala egingo dabe eta ‘The Raynald Colom Quintet’ edota ‘De Diego Brothers’ lako taldeak izango dira.

Garagarrilean, jazz musikeaz jantziko da Errioxako Ezcaray herria. Hamargarrenez, Nazinoarteko Jazz Festibala egingo dabe eta hainbat talde izango dira kaleak zein tabernak alaitzen hilaren lehenengo eta bigarren asteburuetan. Oraingoan, Ebbe Traberg musikaria omenduko dabe errioxarrek.

Garagarrilaren 7an, ‘The Raynald Colom Quintet’ taldeagaz hasiko da festibala, 20:15ean, San Felipe Plazan. Ostean, 00:15ean, ‘Ramon Quadrada Trio’ taldeak joko dau ‘Masip’ jatetxean. Hurrengo egunean, garagarrilak 8, ‘The Tough Tenors’ taldeak zabalduko dau eguna. Gero, gauerdian, ‘Palacio Azcárate’ jatetxean ‘De Diego Brothers’ taldeak afalostea alaituko dau. Domekan, garagarrilak 9, goizean hasiko dira ekitaldiak. Holan, 12:45ean, ‘Marmara Dixieland Band’ taldeak joko dau eleiza aurreko plazan. Arratsaldean, zazpietan, ‘Sunshine Street Band’ izango da ‘La Estación’ tabernan eta gauez, 23:30ean, ‘LP Cuatro’ taldeak ‘Troika’ tabernako giroa alaituko dau.

Hurrengo astegoienean, garagarrilaren 14an, ‘Pierre Dorge & New Jungle Orchestra’ taldea izango da lehenengoa San Felipe plazan 20:15ean. Ostean, gauerdi bueltan ‘Echaurren’ jatetxean, ‘Xabier Mongre Trio + Carme Canela’ egongo dira taula ganean. Hurrengo egunean, hilak 15, eguerdiko ordubatean ‘Pierre Dorge & New Jungle Orchestra’ Musikearen Kioskoan izango da. Arratsaldean, zortzirak bueltan, ‘Synthesis American Big Band’ taldeak joko dau San Felipe Plazan eta gauerdian ‘Kirk Macdonald Quartet’ izango da ‘Albergue’ jatetxean. Domekan, kontzertu bakarra izango da, 12:45ean, eleiza aurreko plazan: ‘Mac Jeara`s Band’.

Musikeaz gan, beste hainbat ekintza izango dira Ezcarayn garagarrilean. Jazzaldia hasten danetik hilaren 31ra arte, ‘Jazz Voyeur’ argazki-erakusketea izango da Real Fábrica aterpetxean. Bestalde, garagarrilaren 15ean umeek euren jazzaldia izango dabe ‘Synthesis American Big Band’ taldeagaz eta garagarrilaren 16an Errioxako ardaoen dastaketea egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu