‘Euskal komikia 1975-2017’ erakusketea zabalik Bilbon

Bizkaie! 2017-09-14 10:59

Azken 42 urteotan gure komikigintzeak izan dauen ibilbidea ikusgai egongo da urriaren 28ra arte.

Gaur hasiko da 29. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketea

Bizkaie! 2017-09-14 09:44   Musikea

Kontzertuak eguen eta barikuetan egingo ditue urriaren 26ra arte. Finalera heltzen diran taldeak zemendian lehiatuko dira.

Martiaren 3ko sarraskiaren ganeko pelikulea filmetan hasiko dira

Bizkaie! 2017-09-13 12:49   Zinemea

Urriaren 9an ekingo deutsie grabaketa lanei eta bost edo sei astetan amaitzea espero dabe.

Jon Iñaki Lasak ‘Bidaiak’ liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2017-09-13 10:57   literaturea

Idazle gernikarraren hirugarren olerki-bildumea da, Pamiela argitaletxeagaz kaleratutakoa.

Barakaldoko Munoa finkea eta jauregia erakusketa leku bilakatuko dira lehen aldiz

Bizkaie! 2017-09-13 10:56   Kulturea

Javier Viverren Révélations izeneko argazki-liburuaren egokitzapena da erakusketea, irailaren 17an, domekan, inaugurauko dana.

350.000 euro onartu ditue kultura jaialdien programazinoa sustatzeko

Bizkaie! 2017-09-13 10:04   Kulturea

Deialdi honegaz, ikusizko arteen eta ikus-entzunezkoaren arloan antolatzen diran jaialdiak babestuko ditu.

Greanpeace, Jon Aldeiturriaga eta Bilboko emakumea dira Ibiltariaren Sarirako hautagaiak

Bizkaie! 2017-09-13 09:35   Kulturea

Europako Mugikortasun Astea egingo dabe Bilbon hilaren 16tik 22ra. Sariketea ekimenaren azken egunean izango da.

52. Durangoko Azokan parte hartzeko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2017-09-12 12:39   Kulturea

Irailaren 30era arte egongo da eskaria egiteko aukerea.

43 bertsolari eta 14 saio, 2017ko Txapelketa Nagusian

Bizkaie! 2017-09-12 12:32   Bertsolaritzea

Aurten lehenengoz Euskal Herriko zazpi lurraldeetan egongo da kanporaketaren bat.

Bilboko euskaltegiek euskerazko ikastaroetan izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2017-09-12 12:02   Euskerea berbagai

Euskerea is in the Air – Vive Bilbao en euskera goiburuaren bidez, herritarrak animau nahi ditue 2017-2018 ikasturtean matrikuletako.

III. Hitzaren Dantza jaia izango da domekan Getxon

Bizkaie! 2017-09-12 11:36   Kulturea

Algortako Bertsolari Eskoleak bertsoa, jantzea eta herri musikea batzen dituan ekitaldia atondu dau.

XVIII. Dantzaldiak errealidadeari erreparauko deutso

Bizkaie! 2017-09-12 10:54   Kulturea

Dantzaldiaren inaugurazinoa Bilboko Rekalde Aretoan izango da, irailaren 14an, Taiat taldearen No half measures instalazinoagaz.

'Haurgune' eta 'Kidegune' umeentzako programeak martxan jarriko ditue Bilbon

Bizkaie! 2017-09-12 10:50

Bihar arte egongo da ikasturte barrirako plaza bat eskatzeko aukerea. Bertan, 5 eta 11 urte bitarteko txikitxuek parte hartu ahal izango dabe.

Badator Art After Dark The Hacker, Undo eta DJV Sound-egaz

Bizkaie! 2017-09-12 08:30   Musikea

Musikea eta artea buztartuz, datorren irailaren 22an, barikuan, barriro be musika elektronikoko saioak hasiko dira Museoko Atrioan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Baionara heldu da ‘Euskara ibiltaria’ erakusketea

Bizkaie! 2017-09-12 08:22   Kulturea

Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat dauen erakusketea zabaldu dau Euskaltzaindiak bart, Baionako Euskal Museoan.

Guillermo del Torok eroan dau Urrezko Lehoia Veneziako Zinemaldian

Bizkaie! 2017-09-11 13:47   Kulturea

Epaimahaiak  zinemagile mexikarraren The Shape of Water filmari emon deutso Veneziako 74. Mostraren saria.

Laburbiran parte hartzeko epea zabalik dago

Bizkaie! 2017-09-11 13:00

Abenduaren 15era arte egongo da film laburrak aurkezteko aukerea.

Euskal konpainien presentzia sustatu dabe Tarregako Firan

Bizkaie! 2017-09-11 12:48   Kulturea

Ikuskizunak aurkeztu dituen hiru euskal konpainiez gan, Etxepare Euskal Institutua, Artekale, Euskal Herriko hainbat jaialdi eta azoka edota banatzaileak izan dira Tarregako Firan.

GetxoExpress film laburren jaialdia urriaren 20tik 22ra izango da

Bizkaie! 2017-09-11 09:41   Kulturea

Parte hartu nahi dauenak irailaren 11tik urriaren 13ra arte izango dau izena emoteko aukerea hemen.