Bilbao Mendi Film Festivalek 9. edizinoko kartela aurkeztu dau
2016-08-03 13:43 ZinemeaJon Herranz getxoztarrak diseinau dau aurtengo edizinoko kartela, Mendi Film Festivaleko arduradunek azaldu dabenez.
Italiako Dolomita mendietan, Lavaredoko mendebaldeko orratzean dago Pan Aroma eskalada bide ikusgarria. Eszenatoki natural horretan ateratako argazki bat da Herranzek diseinautako kartelaren oinarria. Edu Marin eskalatzailea agiri da, hormatzarrean zintzilik, 2014an aitagaz batera egin eban igoeran.
Jabi Baraiazarra Mendi Film Festivaleko zuzendaria eta Jon Herranz autorea arduratu dira kartela aurkezteaz, Bilboko Zabalguneko eraikinean egindako ekitaldian. Bertan azaldu dabenez, Jon Herranzek berak, Gerard Peris-egaz alkarlanean, Panorama filmean erakutsi eban Edu Marinen Lavaredoko abenturea. 2015eko Mendi Film Festivaleko sail ofizialean lehiatu zan.
Herranzen esanetan, karteleko argazkiak balio positibo asko ordezkatzen ditu: Ahalegina, adorea eta adiskidetasuna. Hori guztia, paisaia eder baten. Horregaitik, antolatzaileek erabagi dabe Mendi Film Festivalen 9. edizinoko kartelaren irudia hori izatea.
Bilbao Mendi Film Festivalen 9. edizinoa abenduaren 9tik 18ra egingo da. Urtero legez, mendiagaz eta natureagaz lotutako film ikusgarriak ezagutzeko aukerea emongo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!