Alex de la Iglesia bilbotarraren film barria urtarrilean estreinauko dabe

Bizkaie! 2016-08-04 09:59   Zinemea

Produkzino-etxeak jakitera emon dauenez, hil horren 20an helduko da El bar zinema-aretoetara. Thriller korala dala dino De la Iglesiak.

Alex de la Iglesia | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurtengo zezeilean eta martian, zazpi asteko errodajea egin eban Alex de la Iglesia zuzendari bilbotar ezagunak Valentzian eta Madrilen. Hain zuzen, Espainiako uriburuan kokatu dau bere film barriko istorioa.

Alkarren artean oso desbardinak diran lau persona dira El bar pelikulako protagonistak. Gosaltzen dagozala, taberna baten alkarregaz topo egingo dabe. Euretako bat tiroz hiltzen dabenean hasten da akzinoa. Thriller generoko filma da eta Alex de la Iglesiak thriller korala dala azaldu dau, protagonista asko dagozalako.

Espainiako gaur egungo zinemagintzako aktore ezagunak daukaz alboan De la Iglesiak proiektu honetan: Blanca Suarez, Mario Casas, Jaime Ordoñez eta Carmen Machi, besteak beste. Pokespie Film eta Nadie Es Perfecto etxeak dira produktoreak.

Alex de la Iglesiak Mi gran noche zuzendu eban 2015ean. El bar da bere hurrengo proiektua. Sony Pictures banatzaileak aurreratu dauenez, urtarrilaren 20an estreinauko dabe zinema-aretoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu