Aurtengo Ibilaldiak badauka daborduko abestia eta bideoklipa

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-03-06 13:53   Musikea

Aurtengo Ibilaldiak badauka daborduko kantea eta bideoklipa, Maiatzean meatzean. Gaur aurkeztu ditue bitzuk, Bilboko Kafe Antzokian. Abestiaren berbak Trapagaraneko Ion Berrocal bertsolariak idatzi ditu, eta musikea Leioako Basaki taldeak sortu dau. Prentsaurrekoan, Basaki taldeko Natxo Velez, Itxaropena ikastolako zuzendari Josemari Andres, Ibilaldia alkarteko presidente Juan Carlos Gomez eta abestiaren berben sortzaile Ion Berrocal izan dira.

Fadoaren izen handiak, Bilboko 'Noites do Fado' ziklo barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-03-05 14:30   Musikea

Fadoa ezagutzeko bost hitzordu atondu ditu Bilboko BBK Saleak, Noites do Fado zikloaren barruan; lehenengoa apirilaren 25ean izango da, Carlos Manuel Moutinho Paiva dos Santos Duarte Camanéren eskutik. Belaunaldi eta estilo desbardinetako kantari eta musikariak izango dira Bilbon, danak ospe handikoak fadoaren munduan. Daborduko, sarrerak salgai dagoz.

'Labayru Hiztegia'ren berrargitalpen landua, ugaritua eta aberastua kalean

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-03-01 14:50   Euskerea berbagai

Orain zortzi urte kaleratutako Labayru Hiztegiaren berrargitargitalpen landua, ugaritua eta aberastua aurkeztu dau Labayru Ikastegiak Bilbon. Edukiak ugaltzeaz aparte, hiztegiaren itxurea be barriztau egin dabe. Danetara 75.700 sarrera nagusi, 47.200 adibide eta 47.300 sinonimo batu ditue. Terminologia zientifikoaren kopurua be handi egin da, guztira 53 jakintza-arlotako 12.000 termino inguru jaso dira.

'Maleta mexikarra' erakusketeak Capa, Chim eta Taroren argazki ezezagunak ekarri ditu Bilbora

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-27 14:54   Kulturea

David Seymour Chim, Robert Capa eta Gerda Taroren galdutako argazkiak ikusgai dagoz Maleta mexikarra: Capak, Chimek eta Tarok Espainiako Gerra Zubilari buruz egindako negatiboen berraurkikuntzea erakusketan. 1995ean, Mexiko Urian topautako negatiboz betetako hiru kutxetako irudien aukeraketea da New Yorkeko Center of Photography eta 2012 Fundazinoak Bilboko Arte Eder museoan jaso dabena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'2012 Euskadi, Bakea eta askatasunaren aldeko kulturen urtea' ekimena abiatu dau Eusko Jaurlaritzeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-23 14:11   kulturbiz

2012 Euskadi, bakea eta askatasunaren aldeko kulturen urtea ekimena aurkeztu dau gaur Blanca Urgell Kultura sailburuak Bilbon; hurrengo hileetako egitarau zabalaren lehenengo ekitaldien barri be emon dau, Maleta mexikarra eta Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak erakusketak. Danetara, hogeita hamar proposamen kultural antolatuko ditue urtea amaitu arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Zerutik sua dator!' dokumentala daborduko hainbat erakunderen eskuetan dago

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-22 14:33   Barriak

Gernika-Bizkaia 1937-2012. 75 urte gogoa proiektuaren bigarren ekinaldia martxan dago. Halandaze, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Zerutik sua dator! dokumentalaren grabazinoan batutako materiala emon deutse Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Batzar Nagusi, Sabino Arana Fundazinoa, Euskadiko Filmategia eta Eusko Ikaskuntza erakundeetako ordezkariei. Ekitaldia Foru Jauregian bertan izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Fredi Paia eta Pedro Zabalza, IX. Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Sariaren irabazleak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-14 14:04   Kulturea

Fredi Paiaren Hartu ez nuen deia eta Pedro Zabalzaren Ochomil lanak dira IX. Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Sariaren irabazleak. Bilboko Plaza Barriko Café Bar Bilbaok antolatzen dau sariketea, Tartean antzerki taldearen eta Artez argitaletxearen laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Anselmo Guinearen lehenengo erakusketa monografikoa, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-13 14:54   Kulturea

Bilboko Arte Eder Museoak Anselmo Guinea artista bilbotarraren lehenengo erakusketa monografikoa edegi dau, artistearen lana zabaltzeko eta ezagutarazoteko asmoz. Mikel Lertxundi Galiana historialaria izan da komisarioa.; Hamalau urte emon ditu Guinearen bizitzea eta obrea aztertzen doktoretza-tesia egiteko, ikerketa-lan horren emoitzea da museoan ikusgai dagoena.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Agustí Villaronga zinemagileak iluntzean jasoko dau Zinegoak jaialdiko Ohorezko Saria

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-06 14:34   Barriak

Agustí Villarongak iluntzean jasoko dau Zinegoak jaialdiako Ohorezko Saria, Bilboko Arriaga antzokian. Zinemagile mallorcarrak saria eskertzeko prentsaurrekoa eskaini dau, festibaleko zuzendari Pau Guillénegaz batera. Gaur abiatuko da IX. Zinegoak Bilboko Nazinoarteko Gay-lesbo-trans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia.

'Oroimenaren topografiak', argazkilaritza garaikidearen azken hamarkadak 70 iruditan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-01 14:03   Kulturea

Oroimenaren topografiak erakusketeak punta-puntako 34 argazkilari garaikideren 70 lanetik gora batu ditu Bilboko Alondigan. Argazkiak Ordóñez Falcón Argazkien Bilduman egindako hautaketea da. Erakusketea Tenerife Espacio de las Artes (TEA) eta Alondigearen arteko lankidetzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Guggenheim museoak urte osoko egitarauagaz ospatuko dau 15. urteurrena

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-27 14:22   kulturbiz

Urte osoko egitaraua aurkeztu dau Bilboko Guggenheim museoak 15. urteurrena ospatzeko, urtemugea berez urriaren 19n bada be. Aurrekontu berezirik ez da egongo, baina Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendariak azpimarratu dauenez, eskaintzea anitza eta kalidadezkoa izango da.

Gustuko kantuen bersinoak jaso ditu Txapelpunkek 'Krem de la Krem' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-26 14:53   Musikea

Indartsu dator Txapelpunk Krem de la krem lan barrian, hainbat talderen bersinoak euren erara eskainiz. Hamalau kanta jaso ditue, euren gustukoak danak. Guri markau deuskuen abesti edo taldeak dira. Bakotxak hiru bat aukeratu ditu, danok gustura egoteko, azaldu dau aurkezpenean taldeko abeslari Iñigitok.

Zinegoak jaialdiak 63 lan eskainiko ditu zezeilaren 6tik 12ra bitartean

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-26 14:43   Barriak

Zuzendari barria dauka Zinegoak Bilboko Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazinoarteko Jaialdiak, hain zuzen be orain arte produkzino lanetan ibili dan Pau Guillén. Zuzendaritza aldaketea, hori da aurtengo nobedaderik handiena, hasi dau aurkezpena Hegoa talde antolatzaileko zuzendari Javier Reguladok.

Antzerkia nagusi Hurbiltasun Antzokia egitarauaren hirugarren edizinoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-23 14:54   Kulturea

Hurbiltasun Antzokiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe BBK-k eta Arriaga Antzokiak. Eguaztenean, hilaren 25ean, abiatuko da aurtengo egitaraua, Patxo Telleria eta Mikel Martinezen Euskarazetamol antzezlanagaz. Antzerkia izango da nagusi BBK Salako programazinoan, baina musikea be ieskainiko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Iñaki Murua: 'Bertsozalearen perfila nabarmen aldatu da, eta elikatzeko bideak bere bai'

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-23 11:44   Barriketan

Bertsozale alkarteko presidentea

Bilboko Alondigeak ia lau miloe bisitari izan zituan igaz

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-20 14:17   kulturbiz

Bilboko Alondigearen 2011ko balantzea eta 2012ko programazinoa aurkeztu ditu Marian Egaña Alondigako arduradunak. Ia lau miloe lagun izan ziran igaz bertan, eta miloe bik baino gehiagok aisialdi edo kultura jardueretan parte hartu eben.

Euskal Herriko eta Europako inauteriak errege, Bilboko Euskal Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-19 13:52   Kulturea

Inauteriei buruzko erakusketa ikusgarria aurkeztuko dabe Bilboko Euskal Museoan; Euskal Herriko aratusteak ez ezik, Europa osoko makina bat lekutako maskarak eta jantziak batu ditue. Erakusketea martiaren 4ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)