Kepa Junkerak 'Trikitixaren historia txiki bat' disko-liburua aurkeztu dau Errekalden

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-11-25 14:52   Musikea

Rekalde auzunean, gurasoen etxe-aurrean, hortxe aurkeztu dau Kepa Junkerak, Sorginak taldeagaz batera, Trikitixaren historia txiki bat liburu-diskoa. Musika munduan daroazan 35 urteak behar barri honegaz ospatu gura dituela esan dau aurkezpenean, lagun, ezagun eta auzokoez inguratuta. Bihar kontzertu akustikoa eskainiko dau Bilboko Elkar dendan, 18:30ean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Berri Txarrak, hiru disko eta hiru estilo lan bakarrean

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-11-24 14:45   Musikea

Buruan 20 urte 20 abesti lemea sartuta eukela, ekin eutsien Gorka Urbizuk, Galder Izagirrek eta Dabid Gonzalezek Denbora da poligrafo bakarra (Only In Dreams) diskoari. Hiru disko, hiru estilo eta hiru produktore, Ross Robinson, Ricky Falkner eta Bill Stevenson. Aurreretxi eta bildurrak estudioko atean itxi ditu Berri Txarrakek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Anuntxi Arana: 'Mitologian zeozer gordina badago, kentzeko joerea dago. Gozotu egiten da'

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-11-24 10:48   Barriketan

Argizaiola Saria

Naroa Gaintzak 22M² bakarkako proiektu barria aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-11-12 14:32   Musikea

Mezu enkriptau ugari ei daukaz HogeitaBiMetroKoadro taldearen Karratura (Elkar) lehenengo lanak, misterioz beteta dago diskoa, Naroa Gaintza kantariaren esanetan. David Nanclares gitarristea eta produktorea izan dau lagun bere bakarkako lehenengo behar honetan. Abenduaren 8an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean aurkeztuko dabe zuzenean, 19:00etan.

Lekeitioko 37. Euskal Zine Bilereak Nestor Basterretxea omenduko dau zemendiaren 29an

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-11-11 14:52   Barriak

Inoiz baino lan gehiago jaso dituela-eta, pozarren dagoz Euskal Zine Bilerako arduradunak. Jaialdia zemendiaren 23an hasiko da, eta astebetez, 48 lan proiektauko dira Ikusgarri aretoan. Aurten barrikuntza ugari ditu zinemaldiak: Antzar Morea Saria, Lekeitioko berbaldia jardunaldia eta Nestor Basterretxea omenduko dauen Euskal Zinemearen Begiradea saria.

Hesian talde nafarrak 'Hegoak astinduz' seigarren diskoa aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-10-22 15:45   Musikea

Kontzertuak albo batera itxi, eta diskoa trankil lantzeko aukerea izan dau oraingoan Hesian bandeak. Horren emoitzea da hamalau kanta dituan Hegalak astinduz (Baga Biga) diskoa. Aurreko beharren aldean prozesua guztiz desbardina izan dala dinoe, eta igarriko dabela entzuleek. Zemendiaren 28an aurkeztuko dabe diskoa zuzenean, Bilborocken, Banden Lehia sariketearen finalean.

Marta Cardenas: 'Ez dauka bizitza bera eskuz egindako irudiak edo ordenagailuan egindakoak'

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-10-20 11:34   Barriketan

Durangoko Azokako kartelaren egilea

Dantzan Bilaka programeak bederatzi koreografia erakutsiko ditu Bilbo, Gasteiz eta Donostian

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-10-08 14:34   Kulturea

Hiru emonaldi atondu ditu Dantzan Bilakak urrian, koreografo hasibarrien lanak ikusleekana hurreratzeko. Lehenengo saioa hilaren 10ean izango da, Bilboko Alondigan, eta Maria Ibarretxe, Izaskun Lapaza, David Guerra eta Atxarte Lopez de Munainen lanak ikusteko aukerea izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hiperrealismoaren mende erdiko historia 68 margolanetan, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-10-07 15:34   Kulturea

Hirurogeiko hamarkadatik gaur egunera bitartean sortutako lanen atzera begirakoa aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak, Hiperrealismoa, 1967-2013. Erakusketea 34 egileren 68 lanek osotzen dabe, tartean, Jonh Baeder, Chuck Close, Richard Estes, Ben Johnson eta Raphaela Spenceren obrek. Urtarrilaren 19ra arte egongo da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Beñat Gaztelurrutia: 'Egitasmoa blindau gura dogu, aurrera jarraitu ahal izateko diru-sarrera gehiago behar doguz'

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-10-06 12:07   Barriketan

Plateruenako zuzendaria

Galdakaon hasiko da 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea, urriaren 12an

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-10-02 15:48   Bertsolaritzea

Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditu Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak. Urriaren 12an Galdakaon abiatuko da, eta abenduaren 20an Bilbon amaitu, Bilbao Arenan. Danetara, 37 bertsolari izango dira lehian. 2012ko finalista izan ziranetatik, Igor Elortzak ez dau txapelketan parte hartuko.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Alberto Albor, Iranzu Antona eta Kepa Garrazaren beharrak erakutsiko ditu aurten 'Bosteko' erakusketeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-09-09 15:51   Kulturea

Kultur Leioa aretoan hasiko dau ibilbidea Bosteko erakusketeak, eta ostean, Basauri, Zornotza, Arrigoriaga eta Getxora joango da. Ana Lopez Asensio izan da erakusketearen komisarioa eta koordinatzailea. Hilaren 28ra arte egongo da ikusgai Leioan.

Costa Rica, Osetia, Txina eta Hegoafrikako taldeak, Portugaleteko 40. Nazinoarteko Folklore Jaialdian

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-07-17 15:50   Kulturea

Munduko musika eta jantza tradizionalak ezagutzeko aukera ederra eskainiko dau Portugaleteko Nazinoarteko Folklore Jaialdiak aurten bere bai, izan be garagarrilaren 21etik 27ra bitartean, Polonia, Costa Rica, Osetia, Txina, Hegoafrika eta Aragoiko taldeek euren lanik ikusgarrienak erakutsiko ditue berton. Eta jakina Elai Alai jantza talde antolatzaileak be parte hartuko dau.

Doctor Deseo, Antonio Orozco, Leiva eta Malu, Bilboko Aste Nagusian

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-07-15 15:38

Musikea, bertsolariak, gastronomia-lehiaketak, herri kirolak, su artifizialak... egitarau betea eskaniko dau Bilboko Aste Nagusiak abuztaren 16tik 24ra. Igaz 500.000 lagun batu ziran urian, eta aurten be kopuru horretara ailegau gura dabe antolatzaileek. Danetara, 300 ekitaldi izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)