Borja Estankonak popa eta rocka buztartu ditu bakarkako lehenengo diskoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-10 15:53   Musikea

Borja Estankona musikari arratiarrak bakarkako lehenengo diskoa, Estankona (Baga-biga), aurkeztu dau Bilbon. Hamar kanta eta bideoklip bat batu ditu lanean, popa eta rockaren arteko doinuekaz. Itxaso Etxebeste baxu-joleak eta Jimmy Arrabit bateria-joleak be parte hartu dabe proiektuan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Basaki laukote leioaztarrak 'Egunero hasten da' diskoa aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-10 15:40   Musikea

Bost urte emon ditu Basaki taldeak Egunero hasten da (Oihuka-Elkar) diskoko hamar kantak atontzen. Rock doinu gogorrak dira nagusi Leioako laukotearen abestietan, baina melodiek be leku garrantzitsua daukie. Maiatzaren 28an aurkeztuko dabe lan barria, Gasteizeko gaztetxean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Irrien Lagunak Klubaren gune berezia Herri Urratsen estreinauko da

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-05 15:57   kulturbiz

Joxemari Agirretxe Porrotxek Irrien Lagunak kluba proiektua aurkeztu dau Bilboko Kafe Antzokian. Klubaren barri emoteaz gan, Eroskik eta Ikastolen Elkarteak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe, Euskal Herriko ikastolen aldeko jai handietan ekimen bateratuak antolatzeko. Gune berezia atondu dabe domekarako, Senperen, eskaintza bete-beteagaz: bertsolariak, musikea, puzgarriak, pailazoak, mimoak, tailerrak, eta abar.

Leioako XII. Umore Azokak 150 emonaldi eskainiko ditu maiatzaren 12tik 15era bitartean

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-05 15:38   Kulturea

Kale eta plaza gozetako eta ondo pasetako espazio legez aldarrikatuz, Eneko Arruebarrena Leioako alkateak XII. Umore Azoka aurkeztu dau . Maiatzaren 12an hasi eta 15era bitartean hainbat diziplinatako makina bat kaleko ikuskizun eskainiko dira Leioan. Antolatzaileek 40.000 bat lagun batuko dirala aurreikusi dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ikastolen Elkarteak eta Elkar etxeak Ikaselkar argitaletxea abiatu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-04 15:40   kulturbiz

Ikastolen Elkarteak eta Elkar etxeak Ikaselkar izeneko argitaletxe barria aurkeztu dabe Bilboko Alondigan. Ikaselkar-en asmoa eskaintza integrala egitea da, nahiz eta batez be hezkuntza alorrean jardungo dauen. Daborduko, Ikaselkar-ek 381 laneko katalogoa dauka.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Berbak hariz josten' jardunaldiak aurkeztu ditu Mendebalde kultura alkarteak

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-02 15:29   Euskerea berbagai

Berbak hariz josten izenburupean, XV. jardunaldiak aurkeztu ditu Bilbon Mendebalde kultura alkarteak. Danetara, bederatzi berbaldi atondu ditue itzulpengintzea eta interpretazinoa ardatz hartuta. Pablo Zamarripa eta Mikel Zarateren liburu bana be aurkeztu ditue prentsaurrekoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen lehenengo edizinoa aurkeztu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-04-19 15:23   kulturbiz

Marrazkilari eta komikilariak xaxatzeko asmoz abiatu da Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen lehenengo edizinoa. Izan be, saria ez da dirutan bakarrik izango, Rekalde Aretoan ikusgai egongo dira-eta lanik onenak. Urriaren 7an emongo dabe saridunen barri.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaiko ilustrazinogintzearen bost mendetako historia ikusgai dago Bilbon

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-04-13 15:22   Kulturea

Bost mendetako ilustrazinoen lagin ederra batu dabe Ilustratzaileak Bizkaian (XVI-XX). Odisea grafikoa erakusketan. Hainbat muetako berrehun lanetik gora dagoz ikusgai Bilboko Foru Liburutegiaren areto nagusian, besteak beste, eskuizkribuak, grabaduak, litografiak, horma-irudiak, eta abar. Erakusketea bagilaren 25era arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Igorren hasiko da Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketea

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-03-21 14:49   Bertsolaritzea

Bertsolari Gazteen BBK Sariketearen hemeretzigarren edizinoa aurkeztu barri dabe Bilbon. BBKren Kultur Gelan egin dan prentsaurrekoan BBK-ko, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko eta Bertsozale Elkarteko ordezkariez gan, Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna be bertan egon da. Lehenengo saioa etzi egingo dabe, hilaren 23an, Igorreko Lasarte kultur aretoan, 11:30ean.

Daniel Tamayoren kolorez betetako 'Alegiak' ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-03-14 14:48   Kulturea

Daniel Tamayo artista bilbotarraren Alegiak erakusketea aurkeztu dabe gaur prentsaurrean Bilboko Arte Eder Museoan. Aurkezpenean, pintoregaz batera, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Javier Viar Museoko zuzendaria, Alicia Fernández Rekalde Aretoko zuzendaria eta katalogoko testuaren egilea, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea eta Manuel Marin Iberdrola Fundazinoko burua egon dira.

Vendetta taldea alai eta gorri 'Puro infierno' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-03-01 14:46   Musikea

Vendetta boskoteak hamabi kantako disko alai eta indartsua aurkeztu dau gaur Bilboko Fnac saltokian. Nafarren bigarren diskoa da Puro infierno eta Baga-Biga etxeagaz kaleratu dabe. Lan barria aurkezteaz gan, hainbat zuzeneko be iragarri ditue; lehenengoa Tolosan izango da, hilaren 19an.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Edu Basterrak jazz, blues eta rock doinuak batu ditu 'Crónicas locales' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-02-24 17:21   Musikea

Hamar urte diskorik atara barik egon ostean, Edu Basterrak hamabi kantako Crónicas locales lana aurkeztu dau Bilbon. Rocka, jazza, popa eta bluesa nahastau ditu musikari bilbotarrak behar barrian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Deabru Beltzak konpainiak otso bildurgarriz beteko ditu Bilboko aratusteak

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-02-24 14:49   Kulturea

Deabru Beltzak konpainiak otso bildurgarriak protagonista dituan The Wolves kale antzerki ikuskizun barrria aurkeztu dau gaur Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Jasone Mendizabal: 'Diskurtsoaren lanketan eta sensibilizazinoan ikusi doguz hutsune handienak'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-02-21 09:43   Barriketan

Zapatuan, zezeilaren 26an, kongresu garrantzitsua egingo dabe euskera alkarteek Bilboko Alondigean, bertan erabagiko dira-eta aurrera begirako helburuak eta erronkak.

Pedro Carreras: 'Aurten ez dago itxaropen handirik, giroa nahiko eskasa da ARCOn'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-02-15 17:52   Barriketan

Carreras Mugica galeriako arduraduna