Rafa Ruedak etenbako aldeketen ganeko gogoetea egin dau 'Enaren geometria' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-03 14:45   Musikea

Etxeko garajean, urtero-urtero etorten ziran elaiak habira, baina ezin jakin udabarriro txori berberak ziran. Jazoereak gogoeta egiteko bidea emon eutson Rafa Ruedari, eta abiapuntu horretatik Enaren geometria diskoa sortu dau. Hamaika kanta sortu ditu Ruedak, berak idatziak danak, Hasier Rekondoren Inor bagina izan ezean. Atoan hasiko da diskoa jentaurrean aurkezten, zemendiaren 4an dauka lehenengo hitzordua, Tolosako Bonberenean, hain zuzen be.

Ruper Ordorikak hodeien azpian eta sasien ganean kantetan dau disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-10-27 15:17   Musikea

Hamaika kanta barri ditu Ruper Ordorikaren Hodeien azpian diskoak, berak sortuak dira ganera doinu eta berbak guztiak. Azken urte biotan egindako abestiak dira. Bakarka landu ditu oraingoan abestiak oñatiarrak, eta ordu asko emon ondoren joan zan Brooklyneko Bedford Studiora, Andy Tommasirengana, diskoa grabetan

Francisco de Garay lehenengo euskal esploratzailearen gorabeherak ezagutzeko atxakia

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-10-20 15:49

Gaur egun ia inork ez dau Francisco de Garay ezagutzen, historialari eta ikertzaileek izan ezik. Halanda be, bere sasoian Ameriketako gizonik aberatsena izan zan, Fernando Katolikoa erregearen bazkidea eta Cristóbal Colónen loba bategaz ezkondua. Aditu askoren eritxiz, lehenengo euskal esploratzaile garrantzitsua dogu. Personaietan inguruko hutsunea beteteko asmoz argitaratu dau Goi Bañalesek Francisco de Garay. Lehenengo euskal esploratzaile gailena beharra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko merkataritzearen 500 urteko historia ikusgai dago Euskal Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-10-11 15:32   Kulturea

Bilboko Euskal Museoak Merkatariak eta merkatu-gaiak aurkeztu dau, Bilboko Konsuladuaren sorrearean 500. urteurrena dala-eta. Prentsaurrekoan, Euskal Museoko zuzendari Amaia Basterretxea, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren zuzendari Jon Ruigomez eta Bizkaikoa-ko gerente Asier Madarieta izan dira. Erakusketea abenduaren 31 arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Antonio López artista espainiarraren erakusketa antologikoa aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-10-10 15:50   Kulturea

Antonio López artista espainiar ezagunaren erakusketa antologikoa aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan. 1949tik 2010era bitartean sortutako pinturak eta eskulturak ipini ditue ikusgai, danetara 130 bat artelan. Aurkezpenean artistea bera egon da, eta Javier Viar museoko zuzendaria eta BBK Fundazinoko Gorka Martinez bere bai.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko Barreak liburu bi aurkeztu ditu, 'Las recetas de el comidista' eta 'Ultraviolencia'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-09-30 15:48   kulturbiz

Las recetas de el comidista, Mikel Lópezena eta, Ultraviolencia, Miguel Noguerarena, liburuak aurkeztu ditue Bilboko Barrea azokan, Bilboko Arenalean. Ganera, liburuek aitabitxi bereziak izan ditue, David de Jorge sukaldari eta Borja Cobeaga zinemagilea. Umorea osagai nabarmena da lan bietan

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bizkaia Ilustrazinoaren sasoian ezagutzeko hamaika jarduera aukeran urrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-09-28 14:58   jardunaldiak

Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiek Ilustrazinoaren sasoira eroango gaitue, Argiak eta aurrerapena. Bizkaia Ilustrazinoaren garaietan izenburpean atonduta berbaldi, bisitaldi gidatu eta erakusketen bitartez. Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputaduak aurkeztu ditu jardunaldiak prentsaurrekoan.

Café Bilbao Teatro Laburreko Sarien testu irabazleak argitaratu ditue

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-09-27 15:54   Kulturea

Café Bilbao taberneak 100 urte bete ditu aurten, eta mendeurrena ospatzeko Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Sarietako testu irabazleak argitaratu ditu. Artezblai argitaletxeagaz batera kaleratu ditu bai euskerazko bai gaztelaniazko argitalpenak. Horrezaz gan, antzerki sarien deialdi barria aurkeztu dabe, bederatzigarren edizinoa, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerea ikasteko 'Arian' metodo barria aurkeztu dau Elkar argitaletxeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-09-27 15:38   Euskerea berbagai

Euskerea ikasten hasteko metodo barria aurkeztu dau Elkar etxeak, Arian. Metodo modernoa, osoa, erakargarria eta erraza dala nabarmendu dau aurkezpenean Txantxon Zubeldia argitaletxeko editoreak. Itziar Etxabe eta Marian Urkizu Arian metodoaren egileak, eta Joseba Ezeiza EHUko irakaslea be prentsaurrekoan izan dira.

Musikari, poeta eta bertsolariek Xabier Lete omenduko dabe Euskalduna jauregian, urriaren 8an

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-09-26 15:54   Musikea

Xabier Lete gogoan kantaldia Bilbon egingo da Euskalduna jauregian, urriaren 8an. Kontzertuaren aurkezpena egin dabe gaur, Bilboko Foru Liburutegian, bertan izan dira omenaldian parte hartuko daben Petti, Jabier Muguruza eta Amaia Zubiria kantariak, eta Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputadua eta A & M kultur promotorako Joxeanjel Arbelaitz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Agus Barandiaran: 'Urratsa lanagaz pausu bat aurrera egin gura dogu, gauza barri bat eskaini publikoari'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-09-05 12:38   Barriketan

Korrontzi taldekoa

Bideo-jokorik barritzaileenak erakutsiko ditu HóPLAY jaialdiak Bilboko Alondigan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-09-02 14:39   kulturbiz

Teknologiak eta sorkuntzeak bat egingo dabe bigarrenez HóPLAY Bideo-jokoen Nazinoarteko Jaialdian, Bilboko Alondigan. Jokoak probetako guneak, berbaldiak, erakusketak eta tailerrak atondu ditue irailaren 2tik 18ra bitartean. Ganera, New Yorkeko Improve Everywhere talde ezagunak flashmob berezia antolatu dau hilaren 3an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kirmen Uribe: 'Bilbok izaera ausarta dauka, modernoa eta zabala'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-08-16 11:13   Barriketan

Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

Euskal folkaz, kirolaz eta gastronomiaz gozetako egitarau ederra, Bilboko Aste Nagusian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-08-11 15:49   kulturbiz

Euskal Herriko folkak, kirolak eta gastronomiak leku berezia izango dabe aurten be Bilboko Aste Nagusian. Ehun ekitalditik gora antolatu ditue. Jaietako Saileko Itziar Urtasunek prentsaurrekoan nabarmendu dauenez, Bilboko Aste Nagusia gure folklore eta kirolaren erakusleiho garrantzitsuenekoa izango da aurten bere.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Agustin Oiarzabal: 'Ibaimusic-ek hezitzeko be balio dau, gazteek ikusteko ze musika egiten zan'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-08-08 14:57   Barriketan

Ibaimusic.com-eko koordinatzailea

Natxo de Felipe: 'Burura etorri jakuzan zorakeria guztiak egin doguz'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-07-18 15:13   Barriketan

Oskorri taldeko abeslaria

'Dantza kontra dantza', jantzaz eta musikaz gozetako proposamen barria aurkeztu dau Oskorrik

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-07-15 15:30   Musikea

Lagun batek aspaldi emondako partitura zahar batzuk izan dira Oskorriren Dantza kontra dantza lan barriaren abiapuntua. Juan Ignacio Iztuetak jasotako jantzak dira danak, baina Oskorrik moldatu eta egokitu egin ditu bere erara. Jenteak musikeagaz gozetea eta jantzan egitea; horrek dira talde bizkaitarraren helburu nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'ArtFutura XXI', kultura digitaleren bilakaerea ikusgai Bilboko Alondigan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-07-14 15:28   Kulturea

Azken hogeita bat urteetan ArtFutura ekimenak emon dituan lan adierazgarrienen antologia erakusketa batean batu dabe Bilboko Alondigan, ArtFutura XXI. Etorkizuna berraztertzen izenburupean. Jaialdiaren ibilbide historikoaz gan, Sachiko Kodama, Paul Friedlander eta Theo Jansen artisten lanak be ikusgai dagoz. Irailaren 2ra arte egongo da zabalik erakusketea.

»» Ikusi argazki guztiak (6)