Euskerea ikasteko 'Arian' metodo barria aurkeztu dau Elkar argitaletxeak
2011-09-27 15:38 Euskerea berbagaiEuskerea ikasten hasteko metodo barria aurkeztu dau Elkar etxeak, Arian. Metodo modernoa, osoa, erakargarria eta erraza dala nabarmendu dau aurkezpenean Txantxon Zubeldia argitaletxeko editoreak. Itziar Etxabe eta Marian Urkizu Arian metodoaren egileak, eta Joseba Ezeiza EHUko irakaslea be prentsaurrekoan izan dira.
Euskerea ikasten hasteko metodo barria aurkeztu dau Elkar etxeak, Arian. Metodo modernoa, osoa, erakargarria eta erraza dala nabarmendu dau aurkezpenean Txantxon Zubeldia argitaletxeko editoreak. Itziar Etxabe eta Marian Urkizu Arian metodoaren egileak, eta Joseba Ezeiza EHUko irakaslea be prentsaurrekoan izan dira.
Sasoi bateko Jalgi hadi, Bakarka edo Portugoieta lanen ostean, Elkarrek ez dau gura izan horretan geratu. Ganerako hizkuntzen irakaskuntzarako gaur egun argitaratzen diran metodoen parekoa eskaini nahi dogu, azaldu dau Zubeldiak. Arian 1 euskeraz ezer ez dakienei zuzenduta dago, A1 maila jagokona. Ikaslearen liburua eta lan-koadernoaz gan, entzungaiak eta bide-esketxak ditu "rianek.
Euskera norbere kontu ikasi gura dabenentzako kaleratu dabe metodo barria, baina Itziar Etxabe egileak azpimarratu dauenez, zalantza barik, euskaltegietan zein irakaskuntza arautuan euskera ikasteko tresna baliogarria izan daiteke. Arian metodoan planteamendu komunikatiboa eta ekintza-ikuspegia hartu dira oinarritzat. Material honetan proponiduten diran jarduera guztiak ekintza komunikatiboa dauke ardatz. Jardueretan bizitza errealeko gaiak, egoerak eta testuinguaruak batzen ditue. Modu honetan, euskera-ikasleak hizkuntzea modu naturalean jasoteko eta erabilteko aukerea eukiko dau, azaldu dau Etxabek.
Ikaslearen liburuak hamabi unidade didaktiko ditu, eta bakotxak helburu nagusi batzuk daukaz. Unidadeetan hainbat tresna eskaintzen jakoz ikasleari, hiztegia, desklinabide -taulak, aditz-taulak eta abar. Ikas-prozesuan laguntzinoa emon emon nahi deutsagu, arrakastea euki daien, arrakastea modukorik ez dago-eta aurrera egiteko, motibetako, adierazo dau Marian Urkizuk.
Joseba Ezeizak hasiera-hasieratik ikusi dau Arian metodoa, zirriborrotik amaiera arte. Ikaslea ikaste-prozesuaren ardatzean ipinteko ahalegina nabaremendu dau, eta erabilitako elementu motibagarriak eta gida-elementuak izan ditu gogoan. Hizkuntzearen erabilerea -adierazo dau Ezeizak- oso kontuan izan dabe egileek, orain arteko metodoen aldean.
Ikaslearen liburua, lan-koadernoa eta multimedia materialagaz batera, Arianek laster izango du bersino digitala eta irakurgaiak.
Aurkeztu barri daben materiala A1 maileari jagokona da, baina Zubeldiak esandakoaren arabera, beste lau lan argitaratuko ditue, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako. Daborduko badabilz bigarren lanean beharrean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!