Erakusketak, jardunaldiak eta irakurle-taldeak, Bizkaiko Foru Liburutegiko aurtengo egitarauan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-12 13:52   kulturbiz

Bizkaiko Foru Liburutegiko aurtengo kultura egitaraua aurkeztu dau Josune Ariztondo Kultura diputaduak. Erakusketek, jardunaldiek literatura txokoak, eta irakurle-taldeek, euskeraz zein gaztelaniaz, osotzen dabe 2012ko egitaraua. Jarduera guztiak doban dira. Igaz, 152.000 lagun izan ziran Foru Liburutegian, lanean, konsultak egiten, tailerretan, berbaldietan eta abar.

Zuhar Iruretagoienak 'Vexations' proiektua aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-10 14:54   Kulturea

2011ko Rekalde bekearen emoitzea erakutsi dau Zuhar Irutegoienak, Vexations izeneko proiektua, hain zuzen be. CPIE Littoral Basque-Euskal Itsasbazterra alkarteak eta Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzeagaz, artista zarauztarrak Hendaiako Nekatoenea Domaine d´Abbadie egoitzan hiru hile emon ditu lana sortzen. Erakusketea ikusgai izango da Bilboko Rekalde aretoan, zezeilaren 12ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jenaro Perez Villaamilen Sevillako katedraleko lan bi ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-10 14:40   Kulturea

Bilboko Arte Eder Museoak Jenaro Perez Villaamilen lan bi aurkeztu ditu, Sevillako katedrala protagonista dabenak biak, Obra konbidadua izeneko programearen barruan. Koadro biak 1835ekoak dira; bata Sevillako katedrala, harmailen aldetik da, eta bestea, Gorpuzti-eguneko prozesinoa, Sevillako katedralaren barruan.

Pausu barriak eta baliabide gehiago eskatu ditu Behatokiak, euskeraz biziteko eskubidea bermatzeko

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-27 13:34   Euskerea berbagai

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak hamar urte bete ditu, eta ohiko urteroko txostenaren ordez, hamarkada honetako azterketa berezitua plazaratu dau. Bilbon egin dabe agerraldia Behatokiko arduradunek, Paul Bilbao presidenteak eta Garbiñe Patriati idazkari nagusiak.

Kimuak 2011 katalogoko film laburrek 35 sari irabazi ditue daborduko

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-23 14:22   Barriak

Bederatzi film laburrek osotzen dabe 2011ko Kimuak programea. Hamaulagarren bildumea aurkeztu dabe gaur Bilbon, Antonio Rivera Kultura sailburuordeak, Aizpea Goenaga Etxepareko buruak, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak eta Txema Muñoz Kimuak egitasmoaren arduradunak. Aurtengo katalogoan thrillerra, genero baltza eta dramea dira nagusi.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zamorako abade-kartzelan izandakoen lekukotasunak batu ditu Txalaparta argitaletxeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-22 14:53   kulturbiz

Berrogei abade euskaldun izan ziran Zamorako abade-kartzelan, Eleizea eta Estadu espainiarraren kartzelan, 1968. eta 1976. urteen bitartean. Euskal Herriak bizi eban zapalkuntzea halan edo holan, sermoien, itxialdien edo gose-greben bidez, salatzen ausartzearren eroan zituen Zamorara. Hareen lekukotasunak batu ditu Txalaparta argitaletxeak Zamorako apaiz-kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976) liburuan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jone Guenetxea: 'Hamar urtean bizirautea ez da marka makala guretzat'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-19 12:00   Barriketan

Anboto astekariko zuzendaria

Berrogei erakusmahaitik gora, Bilboko 29. Artisau Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-13 14:29   Kulturea

Bilboko 29. Artisau Azokeak berrogei standetik gora izango ditu aurten, abenduaren 16an edegiko dabe, eta hainbat kontzertu eta tailer eskainiko ditue, Sortzen Bizkaiko Artisau Sortzaileen alkarteko Txema San Juanek prentsaurrekoan azaldu dauenez. Urtero lez, Arriaga Antzoki alboan ipini dabe karpea.

Irudienea martxan jartea eta euskal wikipediaren egun osoko edizino-maratoia abenduaren 6ko ekitaldien artean

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-05 16:51   Kulturea

Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokea aurrera doa, eta egunero lez, abenduaren 6an be hamaika hitzordu izango doguz egitarauan. Azokea edegiteaz bat, Irudienea euskerazko ikus-entzunezkoen proiektuak aurkezteko gunea be martxan hasiko da. Azokaren ondoan, autobus dotore batean atondu dabe Irudienea.

Elena Lopez: '60ko hamarkadako musikearen ganekoak ez dira inoiz jaso'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-05 16:12   Kulturea

Elena Lopez Aguirre kazetariak Historia del rock vasco. Edozein herriko jaixetan liburua argitaratu barri dau. Durangoko Azokan atrapau dogu, eta hemen, kontau deuskuzanak.

Hainbat egile hurreratu dira erakusmahaietara disko eta liburuak sinatzera

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-05 14:33   Kulturea

Eguraldia lagun izan ez arren, gaur atzo baino jente gehiago dabil Durangoko Azokan. Erakusmahietatik osteratxu bat egin dogu, eta hamaikatxu egile topau doguz euren lanak sinatzen: Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Su ta Gar taldeko Aitor Gorosabel, UnaiEsne Beltza, Ze esatek, Jon Arretxe... eta abar.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Szenatokia, euskal antzerkigintzea ezagutzeko espazioa

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-05 13:36   Kulturea

Szenatokia euskerazko antzerkigintzeari eskainitako espazioa Azokeagaz batera ipini zan martxan, abenduaren 4an, Durangoko San Agustin kultur gunean. Euskal Herriko Antzerkizale Alkarteko (EHAZE) buru Josu Camarak egitasmoaren barri emon dau. Gerediagako Aiert Goenaga eta EHAZEko Idoia Gereñu beragaz izan dira Aretoan.

Ander Lipusen ipuin bereziagaz abiatu da Kabia@ gunea

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-05 12:21   Kulturea

Kabi@ aretoa be edegi ditu ateak, jentez ganezka. Euskeraz sarean eta euskarri teknologiko barrietan garatzen diran proiektu eta ekimenen gunea izango da abenduaren 5ean eta 6an. Gerediagako Aiert Goenagak Kabia@ren ganeko argibideak emon ostean, Ander Lipus akoreak hartu dau txandea.

Kurutziaga ikastolako neska-mutilek estreinau dabe Haur Literatura Aretoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-05 11:57   Kulturea

Durangoko Kurutziaga ikastolako neska-mutilek estreinau dabe Haur Literatura Aretoa. Azoka ezagutzen izeneko jarduerea egingo dabe, Azokea bera barrutik eta hurretik ezagutzeko hainbat ekintzagaz. Gaur hasi eta hilaren 8ra arte egongo da zabalik. Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendariak emon deutse ondo-etorria Kurutziagako umeei.

Umeen Literatura Aretoa, Kabi@ eta Szenatokia gaur hasiko dira martxan Durangoko Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-05 10:23   Kulturea

Durangoko Azokearen 46. edizinoaren bigarren eguna euritsu hasi da. Ateak edegi, eta laster hasiko daeguneko egitaraua. Gaur Haur Literatura Aretoa, Kabi@ eta Szenatokia guneak aurkeztuko ditue. Espazio bakotxeko hitzordu guztiei buruzko argibideak, hemen.

Makina bat ekitaldi arrastian, Durangoko Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-04 15:44   Kulturea

Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokeak egin dau lehenengo goiza. Ekitaldi ugari izan dira goiz partean, baina ez dira gitxi arrastian eta iluntzean antolatu dituenak. Hitzordu guztien artean nabarmentzekoa da Argizaiola Sarien ekitaldia, 20:30an, San Agustinen. Iñaki Beobide Agirrezabalaga (Zumaia, 1934) jasoko dau omen-saria.

Gartxot Eguna ospatzen dabilz Durangoko Plateruenan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-04 14:56   Kulturea

Zemendiarn 18an estreinau eben Gartxot, konkista aitzineko konkista euskerazko animazinozko film luzea. Asteotan 9000 lagun izan dira zinema-aretoetan Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren lana ikusten, Euskal Herriko hainbat tokitan. Oraindiko be ikusgai dago zinemetan.

'Galizia Euskadi da!' esanez inaugurau dau Anton Reixak Durangoko 46. Azokea

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-04 14:09   Kulturea

Galiziako kulturea da aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azokearen konbidadua, eta euron izenean Anton Reixak Galizia denok gara berbaldia egin dau, 46. Azokearen inaugurazino ofizialean. Ekitaldian izan dira Blanca Urgell Kultura sailburua, Josune Ariztondo Kultura diputadua, Aitziber Irigoras Durangoko alkatea, Juan Carlos Fernandez Fasero Galiziako Agadic-eko zuzendaria eta Nerea Mujika Gerediagako presidentea.

»» Ikusi argazki guztiak (6)