Umeen Literatura Aretoa, Kabi@ eta Szenatokia gaur hasiko dira martxan Durangoko Azokan
2011-12-05 10:23 KultureaDurangoko Azokearen 46. edizinoaren bigarren eguna euritsu hasi da. Ateak edegi, eta laster hasiko daeguneko egitaraua. Gaur Haur Literatura Aretoa, Kabi@ eta Szenatokia guneak aurkeztuko ditue. Espazio bakotxeko hitzordu guztiei buruzko argibideak, hemen.
Durangoko Azokearen 46. edizinoaren bigarren eguna euritsu hasi da. Ateak edegi, eta laster hasiko daeguneko egitaraua. Gaur Haur Literatura Aretoa, Kabi@ eta Szenatokia guneak aurkeztuko ditue. Espazio bakotxeko hitzordu guztiei buruzko argibideak, hemen.
Haur Literatureri eskainitako gunea gaur, abenduak 5, hasi eta hilaren 8ra arte egongo da zabalik, Elkartegian. Berbaro alkarteagaz alkarlanean antolatu dabe, Eroskiren babes bereziagaz. Ume, gaztetxu eta gurasoek euskerazko literaturea, musikea eta kultur ekimenak hurretik ezagutzeko aukera ederra izango da.
Kabi@, ostera, Interneten eta euskarri teknologiko barrietan euskeraz garatzen diran proiektu eta ekimenak erakusteko erakusleihoa izango da, abenduaren 5ean eta 6an. Udako Euskal Unibersidadea eta Euskal wikipedia izan dira laguntzaileak, BBkren babesagaz.
Szenatokia San Agustin kultur gunean kokatu dabe eta euskerazko antzerkigintzeari eskainitako gunea da. Azoka egunetan, hau da, abenduaren 4tik 8ra bitartean izango da martxan. Espazio honek Euskal Herriko Antzerkizale Alkartearen partaidetzea dauka, eta San Agustin kultur gunearen laguntzinoa.
Gaurko egitaraua, gunez gune:
HAUR LITERATURA ARETOA
10:00 Inaugurazinoa, Kultur adierazpen barriak izenburupean.
10:30 Ikastetxeekaz, Azokea ezagutzen
12:30 Tailerra: txapak eta mandalak. 3 urtetik aurrera.
13:30 Irakurketa Txokoa
16:00 Aurkezpena: Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean, Elkar. Peru Magdalena. 6 urtetik aurrera.
17:00 Aurkezpena: ABCD berri bat, Mezulari. Egilea: Yolanda Arrieta. Ilustratzailea: Yolanda Mosquera. Peru Abarka Narrazino Laburren VI. Lehiaketako irabazlea
17:30 Aurkezpena: Lanbroa, Mezulari. Egilea: Arrate Egaña. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena (4-7 urte)
18:00 Aurkezpena: Muxurik nahi?, Mezulari. Egilea: Castillo Suarez. Ilustratzailea: Eider Eibar (4-7 urte)
18:30 Aurkezpena: Maddi eta txistua, Haladzipo. 0-5 urte bitartekoentzat
19:00 Irakurketarako txokoa
AHOTSENEA
10:30 Aurkezpena: Euskaraz bizi nahi dut, Kontseilua
11:00 Aurkezpena: Entzun! Disko-liburu atari barria
11:30 Zuzenekoa: Ze Esatek (Baga-biga), DVDaren aurkezpena
12:00 Aurkezpena: Gerardo Markuleta
12:30 Aurkezpena: Denonartean Liburuak. Inma Errea
13:00 Aurkezpena: Xabier Artola, Argi-itzalen neurria. Elkar
13:30 Zuzenekoa: Solte
14:00 Aurkezpena: Haladzipo
14:30 Zuzenekoa: Parradust Ceol Proyect
15:00 Aurkezpena: Daniel Landart Aihen ahula
15:30 Zuzenekoa: The Sparteens, Bi doberman beltz. Gor
16:00 Aurkezpena: Joseba Azkarraga
16:30 Zuzenekoa: Fiacrhas,Bonberenea ekintzak
17:00 Aurkezpena: Oihana Esquirol Picabea
17:30. Zuzenekoa: Petti eta Xabi, Gaztelupeko Hotsak
18:30 Zuzenekoa: Markos Untzeta, Gaztelupeko Hotsak
18:00 Aurkezpena: Gaizka Zabarte, Zaharrrak ez zuen hil nahi, Susa
19:00 Aurkezpenea: Azaletatik sustraietara
19:30 Zuzenekoa : Patta eta sendaezinak, Gaztelupeko Hotsak
KABI@
11:00 FilmEsaldia ipuin inprobisaua. Ander Lipus aktoreak, Azokara datorren bisitariaren laguntzinoagaz, ipuin kontaketa interaktiboa eta inprobisaua egingo dau. Sare sozialak erabilita, kontakizunaren joan-etorriak bisitariak berak erabagiko ditu.
16:00. Aurkezpena: Ulermenezko irakurketa azkarra, Prakagorri.
16:30 Gaztebizz zuzenean: Mikel Urdangarin. Bizkaiko Foru Aldundia
17:00. Aurkezpena eta erakustaldi praktikoa: Kulturize. Inguruko ekitaldien eskuko telefonoetarako agendea. Aplikazinoa zelan jaitsi eta zelan erabili.
17:30 Aurkezpena: Klikasi multimedia-gunea: Klik eginez ikasi!, Azkue Fundazioa.
18:00 Aurkezpena: Artezen Baliabideak Sarean,Artez Euskara Zerbitzua
18:30 Aurkezpena: Wiki bat garai digitaleko literaturaz , Imanol Epelde Pagola. Zer da literatura eta kultura digitala?
19:00 FilmEsaldia ipuin inprobisatua. Ander Lipus aktoreak, ikus-entzulearen parte-hartzeagaz, ipuina kontauko dau.
ARETOA
13:00 Barriketaldia: Galegoz eta euskeraz, Galizia eta Euskal Herriaz… . Hizlariak: Dario Xohan Cabana, Pako Aristi eta Xose Estevez
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
20:30 Kontzertua TXISTUA XXI. MENDEAN - Silboberri Alkartea
Euskal Dendea
Abenduaren 3an zabaldu eben Euskal Dendea Durangoko merkatu-plazan, Euskal Herriko artisauen produktuak erosteko aukera parebakoa. Aurton, ganera, Galiziako artisauak be hurreratu dira. Umeentzako tailerrak, lehiaketak eta zozketak prestau ditue antolatzaileek. Ordutegia:11:00-14:00 eta 16:30-21:00. Sarrerea 1,20 eurokoa da.
Plateruena Kafe Antzokia
Gaur, 13:00etan, Gorpitz ikuskizuna ikusteko aukerea, doban. Jantzea, musikea eta olerkiak buztartzen ditu Gorpitzek.
22:30ean, Ze esatek taldea, zuzenean, Rock & Ron lan barria aurkezten. Sarrerea: 8 euro, aurretik; 10 euro, txarteldegian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!