Ander Lipusen ipuin bereziagaz abiatu da Kabia@ gunea

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-05 12:21   Kulturea

Kabi@ aretoa be edegi ditu ateak, jentez ganezka. Euskeraz sarean eta euskarri teknologiko barrietan garatzen diran proiektu eta ekimenen gunea izango da abenduaren 5ean eta 6an. Gerediagako Aiert Goenagak Kabia@ren ganeko argibideak emon ostean, Ander Lipus akoreak hartu dau txandea.

Ander Lipusek ipuin bat kontetan hasi da, baina kontakizun berezi-berezia da, izan be hasierea eta amaierea zehaztuta dagozan arren, bitartean zer pasauko dan inork ez daki. Aretoan bertan dagozabek erabagi leikie istorioaren norabidea, izan be, eskuko telefonoen bitartez aukeratu ahal izango dabe Lipusek zer personaiagaz egingo dauen berba.

Ipuin bat aukeratu behar neban, baina ez neban edozein hartu nahi. Horregaitik, Joseba Sarrionandiarenangana jo neban, eta haren 'Estazioko begiradak' ekarri dot, azaldu dau Lipusek lanean hasi orduko. Publikoak esango dau nor jarriko dan estazinoan hutsik dagoen leku horretan, eta haregaz berbetan hasiko da Lipus.

Azoka barruko Aretoa izeneko gunean dago Kabia@, eta bertan izango da bihar be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu