Zuhar Iruretagoienak 'Vexations' proiektua aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-10 14:54   Kulturea

2011ko Rekalde bekearen emoitzea erakutsi dau Zuhar Irutegoienak, Vexations izeneko proiektua, hain zuzen be. CPIE Littoral Basque-Euskal Itsasbazterra alkarteak eta Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzeagaz, artista zarauztarrak Hendaiako Nekatoenea Domaine d´Abbadie egoitzan hiru hile emon ditu lana sortzen. Erakusketea ikusgai izango da Bilboko Rekalde aretoan, zezeilaren 12ra arte.

Eric Satie musikagile frantsesak sortutako Vexations izeneko partiturea dau oinarri Iruretagoienaren lanak. Musikagileekaz lan egin nahi neban, eta pieza hau topau neban. Nire proiketuari indarra eta zentzua emoten eutson, eta nik landu nahi nebana lantzeko aproposa zan, azaldu dau zarauztarrak.

Zuhar Iruretagoienak musikari bi izan ditu lankide, eta hiruren artean Satieren obrea jo dabe, baina zintzilikatuta eta kolpeak arerio zituela. Izan be, musikea interpretetan eben bitartean, Iruretagoienak hormean kontra joten zituan, zaratea eginez. Zaratea ekintzearen zati bat da, Hormetan aluminiozko plakak ipini nituan, eta horren kontra kolpatuarazo egiten dodaz musikariak, argitzen dau.

Ekintzea gauzatzeko zailtasunik handienak leku egokia topetea eta musikariak animatzea izan dala autortu dau egileak. Hendaiako suhiltzaileen garaje zaharrean burutu eban azkenean egitasmoa. Rekalden batu dituan argazkiak ekintzearen erregistroa dira, han agiri da zelan egin eben lana. Esperimentazinoan grabautako musikea entzungai dago erakusketan.

Laster proiektuari buruzko liburua eta bideoa argitaratuko ditue, egindako argazki guztien aukeraketegaz.

Zuhar Iruretagoiena (Zarautz, 1981) Leioako Arte Eder Fakultadean egin zituan ikasketak. 2008an, BilbaoArte fundazinoaren eta Austriako Bregenz uriko Kunsthaus-en egoitza- eta tailer bekea jaso zituan. Besteak beste, sariok jaso ditu: 2008 Belaunaldia lehenengo saria, Ertibil Bizkaia 2009 eta Gipuzkoako artista hasibarrien 2011ko saria.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu