Kurutziaga ikastolako neska-mutilek estreinau dabe Haur Literatura Aretoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-05 11:57   Kulturea

Durangoko Kurutziaga ikastolako neska-mutilek estreinau dabe Haur Literatura Aretoa. Azoka ezagutzen izeneko jarduerea egingo dabe, Azokea bera barrutik eta hurretik ezagutzeko hainbat ekintzagaz. Gaur hasi eta hilaren 8ra arte egongo da zabalik. Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendariak emon deutse ondo-etorria Kurutziagako umeei.

Durangoko Kurutziaga ikastolako neska-mutilek estreinau dabe Haur Literatura Aretoa. Azoka ezagutzen izeneko jarduerea egingo dabe, Azokea bera barrutik eta hurretik ezagutzeko hainbat ekintzagaz. Gaur hasi eta hilaren 8ra arte egongo da zabalik. Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendariak emon deutse ondo-etorria Kurutziagako umeei. Ondo pasau, eta disfrutau, hori izan da Irazabalek egin dauen gomendioa.

Urte bitik hamalaura bitarteko umeentzako makina bat jarduera atondu ditue Elkartegian, bertan dago-eta Haur Literatura Aretoa. Liburuak, musikea, bideo-emonaldiak, antzerkia, ikus-entzunezkoak... ez da aspertzeko astirik egongo Areto honetan.

Tailerrak preparau ditue, 3-8 urte artekoentzat, eta 8-14 artekoentzat. Txikientzat ilustrazino tailerra egingo dabe, Galtzagorri alkartegaz alkarlanean; handitxuagoek, bideo-jokoen tailerra izango dabe. Beste hainbat kontu be izango dira egunoetan umeen aretoan: irakurketa txokoa, liburuen aurkezpenak, karaokea... eta abar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu