Makina bat ekitaldi arrastian, Durangoko Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-04 15:44   Kulturea

Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokeak egin dau lehenengo goiza. Ekitaldi ugari izan dira goiz partean, baina ez dira gitxi arrastian eta iluntzean antolatu dituenak. Hitzordu guztien artean nabarmentzekoa da Argizaiola Sarien ekitaldia, 20:30an, San Agustinen. Iñaki Beobide Agirrezabalaga (Zumaia, 1934) jasoko dau omen-saria.

Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokeak egin dau lehenengo goiza. Ekitaldi ugari izan dira goiz partean, baina ez dira gitxi arrastian eta iluntzean antolatu dituenak. Hitzordu guztien artean nabarmentzekoa da Argizaiola Sariaren ekitaldia, 20:30an, San Agustinen. Iñaki Beobide Agirrezabalaga (Zumaia, 1934) jasoko dau omen-saria. Herri Gogoa diskoetxearen sortzaile eta arduradun nagusia izan zan 1967tik 1981 urtera bitartean, eta Euskal Kantagintza Barriaren hainbat disko grabau zituan Donostiako estudioan. Jarrai antzerki taldean atzerriko antzerkigileen obrak euskeratu eta taularatu zituan, eta Ikuska liburu saila sortu eban. ETBren sorreran ere parte hartu eban.

Dana dala, Argizaiola sarien ekitaldia hasi bitartean arrastian badago zer egin Durangoko Azokan, hemen egitaraua:


15:00. Ahotsenea. Leihotikan — Gor Diskak. (Zuzenekoa)

15:00. Areto Nagusia. Liburu aurkezpena: Euskal Herriko Musika Argazkilariak. Pablo Salgadok (Banizu Nizuke) eta Jon Iraundegik (azgazkilaria).

15:30. Ahotsenea. Napoka Iria — Bonberenea Ekintzak. (Zuzenekoa)

15:30. Areto Nagusia. Liburu aurkezpena: No busqué el exilio. Intxorta 1937 Kultur Elkartea. Begoña Gorritxo eta Juan Ramon Garai.

16:00. Areto Nagusia. Xibertako Aktak liburuaren aurkezpena. (Anai Artea Elkartea) Mixel Mendiburu, Battitta Larzabal eta Mirentxu Purroy.

16:00. Ahotsenea. Asisko Urmeneta, Mattin Irigoyen eta Adur Larrea. Argia.

16:30. Ahotsenea. AIN 1 Muxika kaxa ikuskizuna. (zuzenekoa)

16:30. Areto Nagusia. Liburu aurkezpena: La gesta traicionada. Los anarquistas vascos y la Guerra Civil en Euskal Herria (julio 1936 — Junio 1937) Gatazka Gunea.

17:00. Ahotsenea. Inigo Aranbarri Zamaontzia. Susa.

17:00. Areto Nagusia. Liburu aurkezpena: Gerrako Garrak Oñatin liburuaren aurkezpena. Intxorta 1937 Kultur Elkartea.

17:30. Ahotsenea. Esne Beltza, zuzenean

17:30 EHUko euskerazko testu liburu barrien aurkezpena.

18:00. Areto Nagusia. Liburu aurkezpena: Euskadi Bihotzean. Oroitzapenak liburuaren aurkezpena, Jose Antonio Ardanzaren eskutik.

18:00. Ahotsenea.Gose + Bide Ertzean. Gerrako ipuinak liburua eta Noiz arte justiziarik gabe CDa (aurkezpena)

18:30. Areto Nagusia. Euskaraz eta galegoz. Harkaitz Cano, Leire Bilbao eta Urtzi Urrutikoetxea.

18:30. Ahotsenea. Siroka. Autoekoizpena. (zuzenekoa)

19:00. Ahotsenea. Ruper Ordorika Hodeien azpian. Elkar.

19:30. Ahotsenea. Jare Itxaropenaren ertzean disko berria. Elkar. (zuzenekoa)

20:30. San Agustin Kultur Gunea. 2011 Durangoko Argizaiola omen-saria Iñaki Beobidek jasoko du. Herri Gogoa diskoetxearen sortzaile eta arduradun nagusia izan zen 1967tik 1981. urtera bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu