UEUk lau graduondoko barri eskainiko ditu hurrengo ikasturtean

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-20 15:11   kulturbiz

Udako Euskal Unibersidadeak 2012/2013 ikasturterako lau graduondoko barri aurkeztu ditu: Euskal pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan, Itzulpegintzea eta teknologia, Neuroerrehabilitazioa eta Hondakinen kudeaketea eta tratamendua. Laurak EHUgaz alkarlanean prestau ditu. Izena emoteko epea irailaren 15ean amaituko da.

'Lingua Nabajorum', euskerearen historia zoro-zoroa

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-12 15:53   Kulturea

Ez Dok Hiru bikoteak, Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek, Lingua Nabajorum antzezlan barria aurkeztu dabe prentsaurrekoan. Euskerearen historia zoroa, ezelango asmo zientifiko edo pedagogiko bakoa sortu dabe, Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Estreinaldia, bagilaren 13an, Bilboko Kafe Antzokian.

Bilbo kulturen arteko topagune, Munduko Jenteen VI. Jaialdian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-12 15:42   jardunaldiak

Munduko Jenteen VI. Jaialdiak 59 gizarte-erakunde eta GKE 2 batuko ditu Bilboko Arenalean bagilaren 16tik 22ra bitartean. Bilbo kulturartekotasunaren topagunea izango da sei egunetan, jantzea, musikea, antzerkia eta bestelako kultur adierazpenen bidez.

Elvin Bishop, Dana Fuch eta Joe Louis Walker, Getxoko 23. Nazinoarteko Blues jaialdian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-12 15:05   Musikea

Getxoko Nazinoarteko Blues Jaialdiak hasiko dau Getxoko udako musika egitarau oparoa, bagilaren 21ean. Hiru egunetan, blues doinuek bere egingo dabe Algortako Bihotz Alai plazea, Elvin Bishop, Dana Fuch eta Joe Louis Walker musikarien eskutik.

Goyaren 224 grabadu, Bilboko Arte Eder museoko 'Asmatutako estanpak' erakusketan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-11 15:50   Kulturea

Goya. Asmatutako estanpak. Kapritxoak, Hondamendiak, Tauromakia eta Burugabekeriak erakusketea aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Danetara, 224 estanpa batu dira, guztiak museoaren fondoetakoak.

Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen semea' antzezlana produziduko dau Arriaga Antzokiak datorren denporaldian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-11 15:41   Kulturea

Arriaga Antzokiak ikuskizunen produkzinoari eutsiko deutso datorren denporaldian, 2012-2013ko programazinoaren aurkezpenean Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak eta Emilio Sagi Arriagako zuzendari artistikoak nabarmendu dabenez. Danetara, lau sorkuntza propio izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Futbola, oinarritik euskaraz' futboleko entrenatzaileak euskeraz ikasteko eskuliburua aurkeztu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-08 15:46   Euskerea berbagai

Futbola, oinarritik euskaraz futboleko estrenatzaileak euskeraz ikasteko eskuliburua aurkeztu dabe Bilboko Foru Liburutegian. Proiektu aitzindaria da, izan be orain arte ez da euskerazko materialik egon. Lehenengo mailako materialaren ostean, laster bigarren eta hirugarren mailakoak kaleratuko ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal nazionalismoaren ikurrei buruzko lehenengo hiztegia aurkeztu dabe Bilbon

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-06 15:53   kulturbiz

Zelan esan gure herriari? Euskal Herria, Euzkadi, Euskadi, País Vasco-Navarro, Pays Basque, Provincias Vascongadas... Ez da erraza itaun sinple horri erantzun bakarra emotea. Gogoeta horregaz hasi dau Diccionario ilustrado de símbolos del nacionalismo vasco (Tecnos) liburuaren aurkezpena Karmelo Garitaonaindia EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak.

Tristezia eta itxaropenaren artean eregi dau Jeronimo Martin bilbotarrak 'Quinoa' disko barria

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-31 15:50   Musikea

Malenkonia eta itxaropenaren artean eregi dau Jeronimo Martin pianista bilbotarrak Quinoa diskoa. Bigarren disko honetan seikotea osotu dau, haize instrumentuak gehituta. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratu dau lana, Errabal Jazz bilduman.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

AnimaBasauri-AnimaBasque animazino jaialdiaren 8. edizinoa zapatuan abiatuko da

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-22 15:49   Barriak

AnimaBasauri-AnimaBasque Nazinoarteko Animazino Jaialdiaren zortzigarren edizinoa aurkeztu dabe Bilbon. Maiatzaren 26tik 31ra bitartean, Basaurin, Bilbon, Leioan eta Erandion animazinozko film luze zein laburrak, ume zein helduentzako lanak, ikusteko aukerea ugari izango dira. Aurtengo herrialde konbidadua Afrika da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Josu Turuzetak Athleticen hasierako urteen ganeko lana aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-22 15:37

Athleticen hasikerako urteak, taldearen sorrerea, kamisetea eta armarriaren bilakaerea, lehenengo zelaiak... eta beste makina bat kontu batu ditu Josu Turuzeta bilbotarrak El Athletic Club. Origen de una leyenda o cuando el león era aún cachorro (Txertoa) liburuan.

Jazz doinuak nagusi garagarrilean, Getxo, Gasteiz eta Donostiako jazzaldietan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-21 15:41   Musikea

Aurton be, makina bat aukera eukiko doguz garagarrilean jazz musikeagaz gozetako; aukeran, Getxo, Gasteiz eta Donostiako eszenatokiak. Bertoko eta kanpoko musikariek jazzaren kolore eta doinu aniztasuna aurkeztuko dabe Getxon lehenengo, garagarrilaren 1etik 8ra; Gasteizen, ostean, 16tik 21era; eta, Donostian, 19tik 23ra.

Espazioa eta gorputza aurrez aurrez jantzearen bitartez, Alondigan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-17 14:47   Kulturea

Espazioaren eta gorputzaren arteko alkarrizketea proposatzen dau Espazioa & Gorputza egitasmoak, gaur bertan Bilboko Alondigan abiatuko dan Ex Arte Biziak ekimeneko monografikoak. Jantza garaikidea, performanceak eta instalazino artitiskoak aurkeztuko ditue Euskal Herriko zein kanpoko sortzaileek hiru egunetan, maiatzaren 19ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Egitarau kultural berezia, Miguel de Unamunoren heriotzearen 75. urteurrenaren harira

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-15 15:53   jardunaldiak

Miguel de Unamuno idazle bilbotarraren heriotzearen 75. urteurrena dala eta, egitarau berezia atondu dau Bilboko Udalak. Berbaldiak, bisita gidatuak, erakusketa bat eta kontzertuak izango dira abendura bitartean.

'El sueño de Akala' lehenengo nobelea aurkeztu dau Francisco Panera basauritarrak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-15 15:28   Kulturea

Sarritan pasau dogu Malmasineko tunela, Bilbora sartzeko zein Bilbotik urteteko. Baina, gitxik dakie han bertan Burdin Aroko herri hezitu baten aztarnak dagozala. Francisco Panera basauritarrak orduko istorioa osotu dau El sueño de Akala (Txertoa) abentura nobelan.

David Hockney britainiarrak paisaje koloretsuz bete dau Bilboko Guggenheim museoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-14 15:30   Kulturea

Paisajez bete dau David Hockney-k Guggenheimeko bigarren solairua; kolorez ganezka, pintzelez zein iPadagaz egindako 150 irudi baino gehiago batu ditu. Erakusketea irailaren 30era arte egongo da ikusgai, ostean, Koloniako Ludwig Museoara eroango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Evan Glodell-en 'Bellflower' film apokaliptikoa, Fant 2012ko irabazle

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-10 15:08   Barriak

Evan Glodell zuzendariaren Bellflower lanak irabazi dau Bilboko 18. Fant Zinema Fantastikoaren Jaialdiko film onenari saria. Euskal Gidoigileen Alkarteak be AEBetako zinemagilearen pelikuleari emon deutso saria. Sari-emotea maiatzaren 11n iluntzean egingo da, Alondigako Golem zinema-aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (6)