Josu Turuzetak Athleticen hasierako urteen ganeko lana aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-22 15:37

Athleticen hasikerako urteak, taldearen sorrerea, kamisetea eta armarriaren bilakaerea, lehenengo zelaiak... eta beste makina bat kontu batu ditu Josu Turuzeta bilbotarrak El Athletic Club. Origen de una leyenda o cuando el león era aún cachorro (Txertoa) liburuan.

Athleticen hasikerako urteak, taldearen sorrerea, kamisetea eta armarriaren bilakaerea, lehenengo zelaiak... eta beste makina bat kontu batu ditu Josu Turuzeta bilbotarrak El Athletic Club. Origen de una leyenda o cuando el león era aún cachorro (Txertoa) liburuan. Dokumentazino lan handia egin dau, eta bidean datu barririren bat edo beste be topau dau.

Futbola kirola baino harago doa esanez, hasi dau aurkezpenean Txertoa argitaletxeko editore Martin Ansok. Garaian garaiko gizarteareen isla da; posible da gizartea futbolaren bidez aztertzea, ganeratu dau. Kirola bera zelan zabaldu zan azaltzen da liburuan, izan be XIX. mende amaieran jenteak ez eukan lar argi zer zan kirola, batzuetan zirkuagaz nahasten zan, edo oilarren burrukekaz. Bitxikeria ugari jaso ditu egileak liburuan, baina ez da anekdoten liburu bat, argitu dau editoreak.

Artxibategi eta liburu zahar artean, hamaikatxu kontu topau ditu Josu Turuzetak, berbarako, Athletic 1891n sortu, ez 1898an. Athleticek oso zorte txarra euki dau histoarialariekaz, Turuzetaren arabera. Jose María Mateosek asmau eban Athleticen sorrera urtea, ezelango oinarri barik. Nerbioiko Untzioletako behargin ingelesek sortu eben cluba, 1891n. Mateosi ez jakon bape gustetan taldea ingelesek sortu izana. Bartzelonako taldea 1899an sortu zanean, baina, eta harek baino gitxiago ez izatearren datea urtebete lehenago ipini eban, azaldu dau Turuzetak.

Futbola beraren zabalkundeaz be idatzi dau liburuan; 1878an Urduñako jesulagunen ikastetxean egindkao argakzi baten, umeak futbolean dabilz. Jesulagunek futbola Ingalaterreako eskoletan ezagutu eben, eta holan ekarri eben hona, argitu dau egileak. Futbol taldeak enpresa handiei lotuta dagoz leku askotan, Athletice, esaterako, halantxe sortu zan. Beharginak distraidutea zan helburua, burruka sindikalean eta bestelako kontuetan sartu barik futbolaz arduratzea gura eben, eta modu horretan, Europan hainbat lekutan taldeak sortu ziran, langileak formal-formal egoteko.

Athleticen izenaren, kamisitearen eta armarriaren bilakaerea aztertu ditu Turuzetak, hainbat argazkiren bitartez. Las patrañas atalean, taldearen ganeko guzurrak banan-banan azaldu ditu, berbarako Aliron! berbearen jatorria ez dala ingelesezko All iron.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu