Vendetta bandearen historia, kantaz kanta, 'Fuimos, somos y seremos' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-30 14:48   Musikea

Bandearen historiari errepasoa egin deutso Vendettak behar barrian, izandakoari, diranari eta izango diranari, hain zuzen be, diskoaren izenburuan bertan agiri danez, Fuimos, somos y seremos (Baga-biga). Durangon aurkeztuko ditue kanta barriak zuzenean, abenduaren 6an, Plateruenan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Portugaleteko Asti Leku ikastoleak 'Aldapa leunduz' lemapean antolatuko dau 2013ko Ibilaldia

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-29 14:06   Euskerea berbagai

2013ko Ibilaldia martxan dago. Portugaleteko Asti Leku ikastoleak dauka aurten ardurea, eta lemea aukeratu dabe daborduko: Aldapa leunduz. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako eraikin barria eregiteko erabiliko dabe, batez be, batutako dirua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Mikel Urdangarinek 'Azula' disko intimo eta biluzia dakar

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-28 14:50   Musikea

Zuzeneko diskoaren ostean, aldatzeko gogoz egoan Mikel Urdangarin, beste bide batzutatik ibilteko gogotsu. Eta halan eregi dau Azula lan barria, orain arteko bere lanik intimoena eta biluziena. Angel Celada bateria-jotzailea eta Koldo Uriarte pianistea besterik ez ditu izan alboan grabazinoan, eta zuzenean be eurekaz joko dau.

Jare talde bilbotarrak 'Iaze' hamabi kantako disko barria aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-28 14:06   Musikea

Gitarra rockero eta orkestra moldaketakaz dator Jare taldea bere bigarren diskoan. Aurreko lanaren bilakaera naturala da Iaze (Gaztelupeko Hotsak). Hamabi kantako lana atondu dabe, tartean Iñigo Cabacaren omenezko abesti bat, eta Urtz taldearen Oh Lur-en bersinoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Estreinaldi ugari Kutxabank Mendi Film Festivalen bosgarren edizinoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-23 14:52   Barriak

Bilbo lehenengo aldiz izango da Kutxabank Mendi Film Festival zinemaldiaren aterpe. Mendiko zinemagintzearen nazinoarteko lanik onenak ikusgai izango dira jaialdian, abenduaren 14tik 23ra, tartean makinatxu bat erabateko estreinaldi. Sail ofizialean 50 lanek hartuko dabe parte, eta beste hainbestek lehiaketaz kanpo.

Arnaud Dufeysen 'Atomes' 54. Zinebi jaialdiko irabazle

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-23 14:15   Barriak

Arnaud Dufeys zinemagile belgikarraren Atomes fikzinozko film laburrak irabazi dau Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko 54. Zinebi Zinemaldiko Sari Nagusia. Epaimahaiak aho batez hartu dau erabagia. Arriaga antzokian egingo dabe sari-emotea, 20:00etan, eta Patrice Chereau zinemagileak be orduan jasoko dau Ohorezko Mikeldia.

Euskaldunek Kubako Independentzia Gerran izan eben parte-hartzea aztertu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-22 14:52   kulturbiz

Hamar urte iraun eban Kubako Independentzia Gerreak, 1868tik 1898ra. Hango eta bertoko euskaldunek gerran izandako jarrerea eta parte-hartzea jorratu ditue Alexander Ugalde, Cecilia Arrozarena, Felix Julio Alfonso López eta Joseba Agirrezkuenaga historialariek Patria y libertad. Los vascos y las Guerras de Independencia de Cuba (Txalaparta) liburuan.

Bilbao Voz Project, ahots-pedagogia arloko hutsuneak beteteko egitasmo barria

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-22 14:29

Juan Carlos Garaiazabalek eta Bettina Aragonek Bilbao Voz Project ekimena aurkeztu dabe Bilboko Alondigan. Ahotsaren inguruan, hainbat arlotan (irakaskuntzan, arte eszenikoetan, osasunean eta abar) beharrean dabilzan profesionalak batu dira plataforma honetan. Urtarrilean Ahots-entrenemandua Diplomea eta Terapeutentzako Ahots-adierazpen Diplomea ikasketak ipiniko ditue martxan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Piranesiren grabadu ameslariak Bilboko Arte Eder museora heldu dira

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-19 14:49   Kulturea

Giovanni Battista Piranesi grabatzailearen 250 lanetik gora batu ditu Bilboko Arte Eder Museoak Oroimen ameslaria erakusketan, tartean, estadu espainiarrean egundo ikusi bako burdingorri edo kobrezko jatorrizko plantxa bat.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zortzi euskal zinemagileren behar bana, 54. Zinebiko sail ofizialean

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-15 14:38   Barriak

Zortzi euskal zinemagilek sortutako lanak izango dira lehian aurtengo Zinebi jaialdiko Sail Ofizialean. Prentsaurrekoan aurkeztu ditue Arriaga antzokian, eta bariku arrastian, 20:00etan, proiektauko dira egitarau ofizialaren barruan. Animazinozko eta fikzinozko hiruna lan, eta dokumental bi eskainiko ditue, hain zuzen be.

Folka eta rocka Bizardunak taldearen 'Ur ederra kirats infinituan' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-06 14:53   Musikea

Folk akustikoari gitarrea eta rocka gehitu deutso Bizardunak banda nafarrak Ur ederra kirats infinituan (Baga Biga) disko barrian. Hitz zuzenak, mezu zuzenak, ditue hirugarren disko honetako hamabi abestiek, taldeak inguruan ikusten dauanaren lekuko.

Betagarri taldeak 'Zorion argiak' disko bikotxagaz ospatuko dau 20. urteurrena

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-10-24 15:21   Musikea

Baikor eta indartsu datoz Betagarri taldekoak Zorion argiak (Elkar) disko bikotxagaz. 22 kanta barri sortu ditue, eta 11 kolaborazino batu ditue. Parau barik ibili dira hiru urteotan, eszenatokietan eta lokalean beharrean. Datorren urtean hogei urte bete ditu taldeak.

Zortzi estreinaldi eskainiko ditu BAD jaialdiak urriaren 25etik zemendiaren 4ra arte

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-10-15 15:36   Kulturea

Arte eszenikoen arloko sorkuntzarik barritzaileenak eskainiko ditu XIV. BAD Bilboko Antzerki Dantza jaialdiak urriaren 25etik zemendiaren 4ra bitartean, Bilboko makina bat eszenatokitan. Zortzi estreinaldi izango dira, ganera, tartean Gaitzerdiren Media vuelta eta Nexoren La historia del Noctámbulo.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Alba Colomo komisarioak Rotterdamen aztertutakoak ekarri ditu Rekaldera

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-10-09 15:53   Kulturea

Rotterdam uriko Het Wilde Weten zentroan egindako egotaldiaren emoitzea aurkeztu dau Alba Coloma komisarioak Bilboko Rekalde aretoan, Reasearch by walking proiektua

Boteroren gizon-emakume ederrez bete da Arte Eder Museoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-10-08 15:54   Kulturea

Fernando Botero artista kolonbiarraren ibilbide osoa batu dabe Fernando Botero. Ospakizuna erakusketan, hasierako lanetatik gaur egunekoetara arte. Danetara, 79 koadro dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Artistearen inoizko erakusketarik osoenetakoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)