Vendetta bandearen historia, kantaz kanta, 'Fuimos, somos y seremos' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-30 14:48   Musikea

Bandearen historiari errepasoa egin deutso Vendettak behar barrian, izandakoari, diranari eta izango diranari, hain zuzen be, diskoaren izenburuan bertan agiri danez, Fuimos, somos y seremos (Baga-biga). Durangon aurkeztuko ditue kanta barriak zuzenean, abenduaren 6an, Plateruenan.

Bandearen historiari errepasoa egin deutso Vendettak behar barrian, izandakoari, diranari eta izango diranari, hain zuzen be, diskoaren izenburuan bertan agiri danez, Fuimos, somos y seremos (Baga-biga). Durangon aurkeztuko ditue kanta barriak zuzenean, abenduaren 6an, Plateruenan.

Vendettaren lehenengo disko kontzeptuala dala autortu dabe taldekideek, gogoeta eta lanketea handi baten emoitzea. Azkenaldian egindako bidaiek eragin dabe aldaketea. Oraintsu Londresen izan dira, eta Suitzan, Alemanian be jo dabe, besteak beste. Kontzertuz kontzertu osotasun baten parte dirala sentidu dabe, han eta hemen ezagututako jentearengandik hur dagozala, alkar batzen gatuan zeozer dagoala. Kanpoan ezagutu doguzanekaz halako osotasuna baten zati garala ikusi dogu, hemen sarritan sentiduten ez doguna, adierazo dabe. Lan barriagaz be kanpora joateko asmoa daukie.

Diskoaren beraren antolaketan be igarri daiteke kontzeptualizazinoa. Hasieran, erdialdean eta amaieran abesti instrumentalak sartu ditue, Fuimos, Somos eta Seremos. Hausnarketea kanten ordenara be eroan nahi izan dogu, azaldu dabe.

Vendettaren sustraiak, dana dala, ez dira aldatu, ska, reggae, country rock eta pop melodikoa dira diskoaren ardatz nagusiak. Bihotzak eskatu deuskuna atara dogu, betiko moduan -esan dabe-, barruan daukaguna atara da.

El Sótano estudioan egin dabe diskoaren grabazinoa, nahasketea eta masterizazinoa, Iker Piedrafita teknikariaren gidaritzapean.

Vendetta taldea 2007an sortu zan, Skalariak bandea desegin ostean. Hiru disko kaleratu ditue: Vendetta (2009), Puro infierno (2011) eta Fuimos, somos y seremos (2012). Bandako kideak dira Javier Etxebarria (gitarrea eta ahotsa), Pelo Reparaz (tronboia eta ahotsa), Ruben Anton (tronpetea), Enriko Rubiños (bateria eta perkusinoa) eta Luisillo Kalandraka (baxua, kontrabaxua eta ahotsa).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu