Martina Ibaibarriaga gerrillari berriztarraren historia berreskuratzeko

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-19 14:48   Kulturea

Martina Ibaibarriagak Napoleonen tropen kontra burrukan egin eban, koronel gradua lortu, eta Wellington bera be harrituta itxi eban. Halanda be, personaia historiko guztiz ezezaguna da gerrillari berriztarra. Ascensión Badiolak haren irudia berreskuratu nahian idatzi dau Martina, guerrillera (Txertoa) nobelea.

'L´Art en guerre' erakusketea, Picassotik Dubuffetera, 500 lanen bitartez

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-15 14:02   Kulturea

Artistek gerreari gerrea zelan egin eutsien jasoten dau Bilboko Guggenheim museoan edegi barri daben L´Art en guerre. Frantzia 1938-1947: Picassotik Dubuffetera. Ehun bat artistaren 500 lanetik gora batu ditue, margoak, eskulturak, argazkiak, dokumentalak eta abar.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Amaia Lapitzen bigarren abenturea argitaratu dau Katixa Agirrek

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-13 14:18   Kulturea

Katixa Agirrek Tunisiaraino eroan dau Amaia Lapitz oraingoan. Ama eta amamagaz oporretan joan da neskatoa, baina lasaitasun gitxi topauko dau han. Amaia Lapiz eta Didoren ermandade sekretua (Elkar) bildumako bigarren liburua da, 12 urtetik gorako irakurleentzat.

Garik 'Ez da amaiera' bakarkako zazpigarren diskoa kaleratu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-08 14:49   Musikea

Popa, psikodelia eta poesia dira Gariren Ez da amaiera (Elkar) disko barriko hiru zutabeak. Ia-ia estudioan bertan hasi eta amaitu dau diskoa, han gauzatu da sorkuntza prozesua. Hamaika kanta, maitasunaz, eguneroko kontuez, bizitzaz azken batean. Bakarkako ibilbideko zazpigarren lana da.

Ramon Zuriarrain donostiarraren 'Miss mundos' erakusketea, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-08 14:12   Kulturea

Ramon Zuriarrain artista donostiarraren 78 lanez osotutako Miss mundos erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan. Lanik gehienak azkenengo hamarkadan sortutakoak dira, baina badagoz lehenagoko lanak be bai. Erakusketea bagilaren 2ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Koke Martinezen arte surrealistea ikusgai dago Bizkaia Aretoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-07 14:56   Kulturea

Jose Maria Koke Martinezek EHUri dohaintzan emondako 200 lanen aukeraketea da Koke Martinez and the Basque children of '37 erakusketa koloretsua. 1937an, Santurtzitik Southamptonera Habana ontzian joandako umeetako bat izan zan. Arte surrealistea, misteriotsua eta onirikoa, jorratu eban artista nafarrak Britainia Handian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Andres de Mañarikuaren testu bildumea argitaratu dau Labayruk

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-07 14:11   kulturbiz

Estudios acerca de la cristianización del País Vasco Andres de Mañarikuaren testu bildumea aurkeztu dau Labayru Ikastegiak. Kristinautasuna Euskal Herrian ezartzeko prozesua sakon jorratu eban historialari eta ikertzaile bilbotarrak. Ander Manterola izan da testu-hautaketea eta edizinoaren arduraduna.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Aldapak leunduz', Ibilaldia 2013ko kantea eta bideoklipa prest

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-02-28 14:53   Euskerea berbagai

Aldatsak apurka-apurka igoten dabil Portugaleteko Asti Leku ikastolea, aurtengo Ibilaldiaren antolatzailea. Ibilaldiko kantea eta bideoklipa prest dagoz daborduko, biak aurtengo jaiaren leloaren izenburu berekoak: Aldapak leunduz. Kherau talde bizkaitarrak sortu dau abestia. Maiatzaren 26an hartuko dau Portugaletek 35. Ibilaldia jaia.

'Konfeti kolore' jantzarako eta jairako diskoa aurkeztu dau Emon taldeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-02-28 14:27   Musikea

Jantzan egiteko eta eginarazoteko gogotsu dator Emon talde bergararra. Jaia eta alaitasuna zabaltzeko, hamabi kantako Konfeti kolore disko koloretsua kaleratu barri dabe Baga-Biga etxeagaz. Zapatuan, martiak 2, Sohutako kiroldegian aurkeztuko dabe jentaurrean, 21:00etan.

Fernando Villena artista bilbotarraren erakusketea edegi dabe Rekalde aretoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-02-26 14:51   Kulturea

Fernando Villena artista bilbotarrak Barriek 2013 programeari esker sortutako lanen erakusketea aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan. AEBetan eta Europako hainbat lekutan azkenengo lau urteotan margoztutako papel ganeko bost akrilikok osotzen dabe erakusketea.

Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketea hemen da

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-02-26 14:19   Bertsolaritzea

Igorren abiatuko da bihar Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketea. Arratia eta Bustuarialdeko taldeak izango dira lehian lehenengo sailkapen-saioan, Lasarte aretoan, 11:30ean. Zazpi taldek eta 50 bertsolari gaztek hartuko dabe parte aurtengo edizinoan. Finala Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dabe, martiaren 22an, 19:00etan.

Nestor Basterretxearen unibersora hurreratzeko proposamena

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-02-25 14:51   Kulturea

Nestor Basterretxea artistearen atzera begirako erakusketarik handiena aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Danetara, 240 lan dagoz ikusgai museoan, maiatzaren 19ra arte. Eskulturak, pinturak, kartelak, zirriborroak, arkitektura proiektuak, logotipoak... artista bermeotarrak landutako arlo guztietako lanak batu ditu Peio Aguirre komisarioak.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Aiora Jaka: 'Joseba Sarrionandiak itzulitakoa originalaren mailan ipinten dau, barritzailea izan zan'

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-02-25 10:30   Barriketan

Itzultzaile eta irakaslea

Gogor eta zuzen dator Kaotiko taldea 'E. H. Calling' zortzigarren diskoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-02-21 14:41   Musikea

Abesti arin eta laburrak, soinu gogorrak eta berba zuzenak. Horreek dira Kaotiko taldearen E. H. Calling diskoaren osogai nagusiak. Zortzi abesti sortu ditue, eta laster grabauko dabe Londresen Presa singlearen bideoklipa. Lehenengo kontzertua zapatuan, hilak 23, daukie, Durangon, Kalera Rock jaialdian.

Bilboko Liburutegi Digitalak 60.000 irudi jasoko ditu urtea amaitu orduko

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-02-19 14:14

Bilboko Liburutegi Digitala abian da, dagoeneko 18.000 irudi ditu, eta urtea amaitu orduko 60.000 gehituko dituela aurreratu dabe Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak eta Maria Felisa Sanz uriko Liburutegien Zuzendariak. 2005ean hasi ziran ondare bibliografikoa digitalizetan.

'Blackie & Kanuto', iretargiraino ames baten bila

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-02-07 14:51   Barriak

Ardi baltz baten eta txakur jagole baten arteko abenturea da Blackie & Kanuto. Ames bat lortu guran, iretargiraino heltzeko prest dagoz. Hilaren 10ean, aurre-estreinaldia egingo dabe Bilboko BBK Salan. Euskal Herrian 3D estereoskopioan egindako lehenengo animazinozko lana da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Italiar eta euskal diseinu barritzaileena, Bilboko Alondigan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-02-07 14:39   Kulturea

The New Italian Desgin 2.0 erakusketeak italiar diseinu barriaren 200 ale batu ditu Bilboko Alondigan. Makina bat arlotako diseinuak dagoz ikusgai, apaingarriak, elikagaiak, osogarriak eta abar. Horrezaz gan, hamabi euskal diseinatzaileren sorkuntzak be jaso ditue, Gaur egungo euskal diseinua erakusketan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Berbaldiak, erakusketak eta jardunaldiak, Bizkaiko Foru Liburutegiko aurtengo egitarauan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-01-29 14:49   kulturbiz

Letrak eta futbola mahai-inguru eta berbaldi zikloak abiatuko dau zezeilaren 7an Bizkaiko Foru Liburutegiko kultura egitaraua. Aurten be, irakurle taldeak, sormen tailerrak, erakusketak eta jardunaldiak atondu ditue liburutegian.