Ramon Zuriarrain donostiarraren 'Miss mundos' erakusketea, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-08 14:12   Kulturea

Ramon Zuriarrain artista donostiarraren 78 lanez osotutako Miss mundos erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan. Lanik gehienak azkenengo hamarkadan sortutakoak dira, baina badagoz lehenagoko lanak be bai. Erakusketea bagilaren 2ra arte egongo da zabalik.

Ramon Zuriarrain artista donostiarraren 78 lanez osotutako Miss mundos erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan. Lanik gehienak azkenengo hamarkadan sortutakoak dira, baina badagoz lehenagoko lanak be bai. Erakusketea bagilaren 2ra arte egongo da zabalik.

44 orio, 33 akuarela eta teknika mistoko eskultura bat batu ditue erakusketan. Azken hamar urteotan egindako beharrak dira asko, baina arinagokoak be badagoz, 90ko hamarkadadakoak, eta badira batzuk igazkoak, orain lehenengoz ikusgai dagozanak ganera. Erakusketea aukera itzela dala esan dau Zuriarrainek. Koadro bat hasten dauenean, ez dakit nora eroango nauen, sorkuntza prozesuak berak naroa. Horregaitik, lanetan darabilzan gaiak zehaztea ez da erraza, ez daukat helmuga jakinik lan bat abiatzean.

Ibilbidearen hasieran, 70eko hamarkadan, Zuriarrainek erreferentzia surrealistak sartu zituan bere pinturan, horrexek beste artista garaikide batzuen beharrean be agiri ziran, esaterako, bere laguna zen Vicente Ameztoyren obran. Ostean, keinu bidezko abstrakzinorantz jo dau, kontraste kromatiko handiakaz, eta neurri handiko mihiseak erabiliz. Paisaje erreal edo subjektiboak eta erretratua dira donostiarraren gai nagusiak.

Eszenatoki enigmatikoak antolatzen ditu keinuaren, mobimentu eta kolorearen bitartez. Miss mundos erakusketako lanetan agiri danez, elementu figuratiboak sartzen ditu batzuetan, tarteka autobiografikoak, eszeneari izaera narratiboa eta bizitasuna emonez.

Arte Eder Museoa XX. mendeko 70eko hamarkadan ezagun egin ziran euskal artisten ikertu eta hedatzeko asmoz, formatu ertaineko erakusketak atontzen dabil. Horretako bat da Ramon Zuriarrainen ganeko Miss mundos estreinau barria, eta lehenago egindako José Ramón Anda (Bakaiku, Nafarroa, 1949) eskultorearen ganekoa, eta Daniel Tamayoren (Bilbao, 1951) azkenaldiko margolanen aukeraketeari buruzkoa. Javier Viar Arte Eder Museoko zuzendariak bide horretan segiduteko asmoa adierazo dau, baina daukagun espazioa eta agendea kontuan hartuta. Erakusketa bakotxagaz batera, katalogoa argitaratu dau museoak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu