Garik 'Ez da amaiera' bakarkako zazpigarren diskoa kaleratu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-08 14:49   Musikea

Popa, psikodelia eta poesia dira Gariren Ez da amaiera (Elkar) disko barriko hiru zutabeak. Ia-ia estudioan bertan hasi eta amaitu dau diskoa, han gauzatu da sorkuntza prozesua. Hamaika kanta, maitasunaz, eguneroko kontuez, bizitzaz azken batean. Bakarkako ibilbideko zazpigarren lana da.

Popa, psikodelia eta poesia dira Gariren Ez da amaiera (Elkar) disko barriko hiru zutabeak. Ia-ia estudioan bertan hasi eta amaitu dau diskoa, han gauzatu da sorkuntza prozesua. Hamaika kanta, maitasunaz, eguneroko kontuez, bizitzaz azken batean. Bakarkako ibilbideko zazpigarren lana da.

Aro barri baten pausu barri bat da, Elkar diskoetxeko Anjel Valdesek adierazo dauenez. Musika sensuala eta modernoa dakar Garik, popa, psikodelia eta poesiaren inguruan eregitako disko barrian. Aurreko lanen aldean, oraingoan estudio barruan egin dau lan Garik, ez ditu ohiko jarraibideak erabili. Estudioan garatu da sorkuntza prozesua. Zeharkaldiak nora eroango gaituen jakin barik, azaldu dau musikariak. Bildurra, amorrua, zoriontasuna, sentimendu ugari izan dira estudio barruan. Bide luzea eta gogorra izan da, eta hemen dago emoitzea, ganeratu dau.

Bizitzea dau kantagai Garik; maitasuna, hainbat ikuspegitatik, esaterako. Egunero-egunero gizakiok bizi doguzanei buruzko gogoetak plazaratu ditu. Abesti bakarra idatzi dau berak, Eternitatea eta beste gutun bat, hain zuzen be; ganerakoak Jose Luis Padron, Jon Benito, Jon Maia, Fermin Etxegoien eta Kirmen Uriberenak dira. Azkenengo biekaz lehenengoz egin dau lan, besteekaz lehenago be ibili da, eta betiko moduan egin dabe lan, alkartu, paseau, gure gauzak mahai ganean ipini. Eta hortik urten dira Ez da amaiera abestiak.

Zuzenekoetan ez dau bandarik eroango, Gari eta Miguel Moyano (gitarrak, programazinoak, tekladua) egongo dira eszenatokian. Aitor Oñederrak berak sortutako irudiak proiektauko ditu emonaldietan, eta Aitor Ariño izango da mahaian. Talde txiki bat kudeatzeak askatasun handiagoa emon deust, eta denpora gehiago.

Makina bat kontzertu ditu Garik agendan, baina lehenago, martiaren 13tik 17ra, AEBetako Austin urian egiten dan South by Southwst azokan parte hartuko dau, The WOP Band taldeagaz batera. Opari bat izan da, Gariren esanetan, disko barria aurkezten nagoala etorri da, opari baten antzera. Ostean, martiaren 22an Idiazabalko kultur etxean joko dau; 23an Bermeoko Kafe Antzokian; apirilaren 11n, Arrasateko Gaztetxean; eta, 27an, Ondarroako Kafe Antzokian.

Dena eta ezer ez dago abestiaren bideoklipa kaleratu barri dabe ganera, ikusgai, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu