Iraia Iturregi: 'Pregoilari izatea titulu bat irabaztea beste da niretzat'

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-08-12 11:16   Barriketan

Futbolaria eta Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

Iraia Iturregi pregoilaria eta Jone Artola txupinerea aurkeztu ditue

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-08-06 15:08

Bilboko Aste Nagusia gero eta hurrago dago, uria jaietarako prestetan dabil. Iraia Iturregi pregoilaria eta Jone Artola txupinerea aurkeztuko ditue gaur udaletxean. Jaietan ondo pasetako eta gozetako mezua zabaldu dabe biek. Txupin garbia eskatu dabe konparsetako ordezkari Itziar Villafañezek eta Itziar Urtasun zinegotziak. Urun eta arrautzarik ez botateko deia egin dabe.

Herri Oihua boskote barakaldarrak 'Ez' bigarren diskoa aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-07-18 15:50   Musikea

Abesti gordinez eregi dau Herri Oihua boskoteak Ez (Baga-biga) bigarren diskoa. Banden Lehia lehiaketea irabazi, Bilboko BBK Live jaialdian jo, disko barria argitaratu, denpora gitxian egin dabe bidea.

Poesia, musikea eta artea, Eako Poesia Egunen hamargarren edizinoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-07-11 15:47   Kulturea

Gaur egungo egoera sozio-ekonomikoari begira ospatuko dabe Eako Poesia Egunen hamargarren urteurrena, garagarrilaren 19tik 21era bitartean. Ikusgarria da hemen bidegabea, Gabriel Arestiren aipua, izango da aurtengo lemea.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Sharrie Williamsek abiatuko dau Getxoko XXV. Nazinoarteko Blues Jaialdia, garagarrilaren 18an

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-07-09 15:30   Musikea

Jazz doinuen oihartzuna oraindino herrian dagoala, XXV. Nazinoarteko Blues Jaialdia aurkeztu dau Getxok. Garagarrilaren 18tik 20ra bitartean bluesak hartuko dau Biotz Alai plazea. Sharrie Williams, Dana Fuchs eta Charlie Mussewhite dira nagusi aurtengo kartelean.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Sopuertako Mendebala folk jaialdiaren azkenengo edizinoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-19 15:51   Musikea

Mendebala jaialdiak agur dino, aurtengoa izango dau azkenengo edizinoa. Egun bakarreko jaialdia atondu dabe aurten, garagarrilaren 6an, Sopuertako Santa Ana zelaian. Halan da be, aurten be Kantauri aldeko eta inguruko folk eskaintza onena batuko dabe, Celtas Cortos, Xabi Aburruzaga eta Aira Pedra taldeak, tartean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Obabakoak' liburuaren edizino barritua, 25. urteurrena ospatzeko

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-18 15:54   Kulturea

Bernardo Atxagaren Obabakoak-en 25. urteurrenean liburuaren edizino barria kaleratu dabe Erein eta Alfaguara argitaletxeek, euskeraz eta gaztelaniaz hurranez hurran. Urtemugea dala eta asteon egiten dabilzan ekitaldien leku berean izan da aurkezpena, Arriaga antzoki ondoko karpan.

Getxoko Jazzaldiak garagarrilaren 3an abiatuko dau udako jazz denporaldia

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-18 15:33   Musikea

Aurten be, Getxok abiatuko dau udako jazzaldien denporaldia, garagarrilaren 3an. Bertoko eta kanpoko 15 talde batuko ditu Getxoko XXXVII. Nazinoarteko Jazzaldiak, tartean Stacey Kent, Al Di Meola, Gonzalo Rubalcaba eta Wynton Marsalis.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arte barrokoa eta garaikidearen arteko alkarrizketea, Bilboko Guggenheim museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-14 15:30   Kulturea

Barroko neurrigabea. Cattelanetik Zurbaranera. Bizitza ezegonkorraren adierazpideak erakusketea lankidetzan antolatu dabe Bilboko Guggenheim eta Kunthaus Zürich museoek. XVII. mendeko eta gaur egungo sortzaileen ehun bat lan batu ditue museoaren hirugarren solairuan. Urriaren 6ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Mistress games' zazpi kantako disko eklektikoa kaleratu dau Audience taldeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-13 15:21   Musikea

Audience taldearen zazpi aleko lagina da Mistress games diskoa, boskotearen ibilbide naturalaren bildumea, hain zuzen be. Abiatu barri daben proiektuaren lehenengo emoitzea da. Bermeoko Kafe Antzokian joko ditue lehenengoz abesti barriak zapatuan, hilak 15.

Gabriel Arestiren lana ezagutarazoteko alkartea aurkeztu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-12 15:35   kulturbiz

Gabriel Arestiren ondare literarioa eta giza balioak ezagutarazo, batu eta eguneratuko ditu Bilbon aurkeztu daben Gabriel Aresti Kultura Alkarteak. Zenbat Gara alkarteak eta idazle bilbotarraren ondorengoek sortu dabe ekimena. Daborduko beharrean dabilz, eta urrian Gabrielen lekua ikuskizuna estreinauko dabe.

'Ahozko Hiztegia' euskeraz entzungai dagoan lehenengoa aurkeztu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-11 15:48

Euskeraz entzungai dagoan lehenengo hiztegia aurkeztu dabe, Ahozko Hiztegia. Bostak Bat taldeak sareratu barri dauen 5000 Hiztegia dau ardatz. Daborduko entzungai dago Azkue Fundazinoaren webgunean.

'Galde' pentsamendu aldizkariaren lehenengo zenbakia kalean da

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-04 15:54

Ideiak, eretxiak eta gogoetea izango dira Galde aldizkari politiko-kulturalaren ardatz nagusiak, ganera askea, edegia, eta ezelako lotura politiko eta instituzionalik bakoa dala azpimarratu dabe egitasmoaren bultzatzaileek lehenengo zenbakiaren aurkezpenean.

Manu Urangak 'Eskuzko etzanera' erakusketea aurkeztu dau Rekalde aretoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-04 14:54   Kulturea

Maitzak 2, 25. Bilbo proiektuaren hirugarren eta azken atala aurkeztu dau Manu Uranga artista zumaiarrak Bilboko Rekalde aretoan, Eskuzko etzanera (Decubito manual) izenekoa. Garagarrilaren 21era arteko egongo da ikusgai.

Francisco Durrioren orain arteko atzera begirako handiena, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-03 15:16   Kulturea

Francisco Durriok egindako berrehun bat pieza dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan, tartean, olioak, eskulturak, zeramikak, akuarelak, grabaduak, urregintza lanak eta abar. Durrioren katalogautako ia behar guztiak batu ditue erakusketan. Francisco Durrio (1868-1940). Gauguinen aztarnen gainean erakusketea irailaren 15era arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)