Iraia Iturregi pregoilaria eta Jone Artola txupinerea aurkeztu ditue

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-08-06 15:08

Bilboko Aste Nagusia gero eta hurrago dago, uria jaietarako prestetan dabil. Iraia Iturregi pregoilaria eta Jone Artola txupinerea aurkeztuko ditue gaur udaletxean. Jaietan ondo pasetako eta gozetako mezua zabaldu dabe biek. Txupin garbia eskatu dabe konparsetako ordezkari Itziar Villafañezek eta Itziar Urtasun zinegotziak. Urun eta arrautzarik ez botateko deia egin dabe.

Bilboko Aste Nagusia gero eta hurrago dago, uria jaietarako prestetan dabil. Iraia Iturregi pregoilaria eta Jone Artola txupinerea aurkeztuko ditue gaur udaletxean. Jaietan ondo pasetako eta gozetako mezua zabaldu dabe biek.

Pregoilari eta txupinereagaz batera, Itziar Urtasun Jaietako zinegotzia eta Itziar Villafañez konparsen ordezkaria izan dira.

Iraia Iturregi emakumeen Athletic futbol taldeko kapitaina da. Berau izango da aurtengo pregoilaria, talde osoaren izenean, Urtasunek azaldu dauenez. Jai Batzordeak emakumezkoen futbola goraipatu eta, modu berean, uri honi makina bat poztasun eskaini deutsozan taldea omendu gura dituala ganeratu dau.

Bilboko Konparsek Txori Barroteren sortzaile Jone Artola aukeratu dabe 2013ko Aste Nagusiko txupinera. Bilboko jaiekaz betidanik hartu-emon estua izan dauela nabarmendu dau zinegotziak.

Abuztuaren 17an, 19:00etan abiatuko da Bilboko Aste Nagusia. Zapirak baino minutu gitxi batzuk lehenago Iraia Iturregi pregoilariak pregoia leiduko dau, Arriaga antzokiko balkoi nagusitik. Eta zazpiretan, Jone Artola txupinereak txupina biztuko dau.

Pregoilari lana Lezaman jokatzen dauen papelaren aldean, oso desbardina izan arren, behar dan moduan erantzuten ahaleginduko dala adierazo dau Iturregik. Athleticeko kapitainak ezin izan dau orain arte Aste Nagusiaz gozau, beti be aurredenporaldian bete-betean atrapau dauelako. Pregoilari izatearen balore soziala nabarmendu dau, errekonozimendu garrantzitsua da.

Txupinereak mezu argia bota dau: jaietan parte hartu eta ondo pasau. Arazoak arazo, danok daukagu arazoren bat-eta, jaiak ondo pasetako dirala azpimarratu dau Artolak. Jai herrikoiak, parte-hartzaileak eta kalean bizitekoak aldarrikatu ditu. Jente asko dago beharrean urte osoan Aste Nagusia prestetan. Asko kostau jakun Mari Jaia ateratea lehenengo bider. Horregaitik, topera gozau daigun, amaitu dau.

Txupin garbia eskatu dabe konparsetako ordezkari Itziar Villafañezek eta Itziar Urtasun zinegotziak. Urun eta arrautzarik ez botateko deia egin dabe, zikinkeria horrek ez dira hemengo ohiturak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu