Herri Oihua boskote barakaldarrak 'Ez' bigarren diskoa aurkeztu dau
2013-07-18 15:50 MusikeaAbesti gordinez eregi dau Herri Oihua boskoteak Ez (Baga-biga) bigarren diskoa. Banden Lehia lehiaketea irabazi, Bilboko BBK Live jaialdian jo, disko barria argitaratu, denpora gitxian egin dabe bidea.
Abesti gordinez eregi dau Herri Oihua boskoteak Ez (Baga-biga) bigarren diskoa. Banden Lehia lehiaketea irabazi, Bilboko BBK Live jaialdian jo, disko barria argitaratu, denpora gitxian egin dabe bidea.
Bilboko Rekalde aretoan egin dabe aurkezpena, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendaria eta Baga-biga diskoetxeko Ritxi Aizpuru lagun zituela.
Metala eta rapa dira Herri oihuaren osogai nagusiak, baina disko honetan abiadurea moteldu egin dabela azaldu dau Aizpuruk, beste iturri batzuetatik edan dabe. Abestien berbei jagokienez, gogoetea nabarmendu dau Baga-bigako arduradunak, errealidadearen argazki gordina egin dabe, ez ezkorra. Beste talde batzuek inguruan ikusten dabena ahalik eta arinen, esaldi laburretan, esateko joerea badabe be, Barakaldoko boskotearen abestiek pentsauarazo egiten dabe, esaldi bakotxaren atzean zer dagoan pentsau behar da, ganeratu dau.
Musika eta abesti gordinak egin dituela autortu dabe taldekideek, gauzak ez dagoz ondo, eta aldatu egin behar dira; hori d aguk esan nahi doguna. Banden Lehia sariketeak egin dau ezagun Herri oihua, lehiaketako sari izan dira Kobetamendin emondako kontzertua eta disko barria. Mikel Becerra, Iker Aginaga eta Iker Villa taldekideek aurkezpenean argi adierazo dabe, pozarren dagoz. Bilbao BBK Liveko kontzertua itzela izan zan, talde handien ondoan egotea ikaragarria da, izugarrizko esperientzia izan da, esan dau Mikelek. Jaialdiko talderik gazteena izan da.
2011n sortu zan taldea, denpora gitxian asko egin dabe. Bizkor dabilz, baina ez bizkorregi, euren berbetan. Gauzak etorri ahala egin ditue. Lehenengo diskoa igaz kaleratu eben, Arjea. Bai ha bai Ez Mungiako Gaua estudioan grabau dabe, Aitor Abioren gidaritzapean.
Banden Lehia euskal musika talde amateurrei zuzendutako sariketea da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatu dabe, Azkue Fundazinoa, Last Tour International eta Baga-Bigaren babesagaz. Tokiko musika banda euskaldunak sustatu eta ezagutzera emotea da lehiaketearen helburu nagusia, eta bide batez euskerea eta teknologia barriak buztartzea. Barakaldon, Ezkerraldean euskerea bizirik dago, eskolatik kanpo bere bai, adierazo dau Dobaranek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!