Manu Urangak 'Eskuzko etzanera' erakusketea aurkeztu dau Rekalde aretoan
2013-06-04 14:54 KultureaMaitzak 2, 25. Bilbo proiektuaren hirugarren eta azken atala aurkeztu dau Manu Uranga artista zumaiarrak Bilboko Rekalde aretoan, Eskuzko etzanera (Decubito manual) izenekoa. Garagarrilaren 21era arteko egongo da ikusgai.
Maitzak 2, 25. Bilbo proiektuaren hirugarren eta azken atala aurkeztu dau Manu Uranga artista zumaiarrak Bilboko Rekalde aretoan, Eskuzko etzanera (Decubito manual) izenekoa. Garagarrilaren 21era arteko egongo da ikusgai.
Manu Uranga bera bizi izan zan etxea da egitasmoaren ardatza. Bilboko Maiatzak 2 kaleko etxebizitza batean urte bi emon zituan, 2009tik 2011ra. Leku berezia zan, goia ez zan zuzena, 45 gradutara egoan. Forma horrek azalera erabilgarria mugatu egiten eban -gogoratu dau Urangak- eta gogoeta egitera bultzatu ninduan, ze hartu-emon daukagun eguneroko espazio horregaz. Gorputzek dagozan, beteten daben, leku hori eraldatu egiten da. Gure egotea da artista zumaiarraren lanaren abiapuntua; etxearen mugek hausnarketea sortzeko inertzia bat-batean biztu eben.
Maitzak 2, 25. Bilbo proiektuaren aurreko atal biek, Planta eta Planos erakusketek, gorputzak etxebizitzearen gune arkiteknikoagaz daukan hartu-emonari buruzko materialak eta bideoak batu zituen. Euskal Herriko Arkitektoen Alkargo Ofizialeko Bilboko egoitzan eta Basauriko Ariz Torrean izan dira dira ikusgai lanok. Egitasmoaren katalogo txiki bat, lanen aurkezpena eta egileak berak prestautako testua argitaratu ditue, oso garrantzitsua da.
Manu Uranga barriek 2013 programearen barruan Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako Bekak lortu dituen artistetako bat da. Programearen helburua, Gonzalo Olabarria Kultura zuzendariak prentsaurrekoan nabarmendu dauenez, Bizkaian lan egiten daben artisten sorkuntza plastiko eta bisuala sustatzea da, euren lanean laguntzea eta baldintzarik onenak bideratzea erakusketak egiteko. Lehenago, barriek 2013-en June Crespo, Fernando Villena eta Irune J. Orbeahan artistek parte hartu dabe.
Manu Uranga (Zumaia, 1980) Bilbon bizi da, eta bertan lan egiten dau. Arte Ederretan lizentziau zan, EHUn. Hainbat ikastaro, tailer eta egoitzatan hartu dau parte, eta sormen-arloko hainbat sari eta beka jaso ditu. Izan be, 2005. urtean Bilbao Arte Fundazinoaren egoitza-bekea eta Gipuzkoako Artista Hasibarrien Lehen Saria eskuratu zituan. 2006. eta 2008. urteetan, Eusko Jaurlaritzaren Arte Plastikoetarako Beka lortu eban, lehenengoari esker, Hera Piadosa proiektua prestau eban, eta bigarrenagaz, Riverside garatu eban AEBetako San Frantzisko urian.
Taldeko erakusketa eta jarduera askotan izan dan, besteak beste: Gure Artea, Rekalde Aretoa (Bilbo, 2008); International Film Festival Róterdam eta Komende Fabrikaat, Artis Den Bosch (Holanda, 2008); International Short Film Festival Oberhausen (Alemania, 2009); eta Izena Gero, Iskandar Rementeria komisarioaren gidaritzapean Guggenheim Museoan egindako erakusketea (Bilbo, 2013).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!