Zinegoak jaialdiaren 10. edizinoak mundu osoko 85 lan eskainiko ditu
2013-01-24 14:55 BarriakHamar urte bete ditu Zinegoak jaialdiak, ia konturatu barik Bilboko Gay-lesbo-trans Nazinoarteko Zinema jaialdiak. Urtarrilaren 31tik zezeilaren 10era bitartean, Euskal Herrian zein nazinoartean egindako 85 lan eskainiko ditue, tartean mundu mailako sei estreinaldi. Gaël Morel aktore eta zinemagile frantsesak jasoko dau Ohorezko Saria.
Korrika 18k euskera ikasleak omenduko ditu zapatuan Usurbilen
2013-01-23 14:37 Euskerea berbagaiEuskera ikasleak dira Korrika 18ren ardatza, halanda ze zapatuan, hilak 26, omenaldia egingo deutsie Usurbilen. Ikasleen jai handia izango da, egun osokoa. Jaiaren ganeko zehaztasunak eta ikasleak omentzeko atondutako bideoa aurkeztu ditue Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Euskerazko Tesien III. Koldo Mitxelena Sariak banatu ditue
2013-01-17 14:25 sariak-autortzakEuskaltzaindiak eta EHUk Euskerazko Tesien III. Koldo Mitxelena Sariak banatu ditue Bilboko Bizkaia Aretoan. Ekitaldi berean Aiora Jakaren Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan liburua aurkeztu dabe. Sariak urte birik behin deitzen dira, eta bost-jakintza arlotan banatzen dira.
Itziar Zeberio: 'Gazteak Fas zineklubera erakartea da gure erronkea'
2013-01-14 11:24 BarriketanFas zineklubeko kidea
VI. mendeko Baskonia ezagutzeko giltzarriak, Bilboko Arkeologi Museoan
2012-12-28 13:46 KultureaBaskonia. Bitarteko lurraldea erakusketeak Euskal Herriko antxinako eta Erdi Aroko munduen arteko transizinoa azaltzen dau. Araba, Bizkaia eta Nafarroako indusketetan topautako 100 objektutik gora batu ditue Bilboko Arkeologi Museoan.
Bizkaia eta Durangaldearen arteko 800 urteko loturea gogoratuko dabe aurtengo Merinalde Egunean
2012-12-19 13:53Orain 800 urte hasi zan Durangaldearen eta Bizkaiko lurraldearen arteko hartuemona. Urteurrena gogoratzeko, egitarau berezia prestau dabe Durangoko Merinalde Egunean, abenduaren 27, 28 eta 29an.
Bilboko Artisautza Azokeak bertoko eta kanpoko 40 artisau batuko ditu
2012-12-18 14:52 KultureaBilboko 30. Artisautza Azokeak 40 artisauren lanak batuko ditu aurten Arriaga antzokiaren ondoan. Kontzertuek eta tailerrek osotuko dabe aurtengo egitaraua. Abenduaren 19an, 11:00etan, edegiko dabe azokea, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da, goizez eta arratsaldez.
Bilboko FAS zinekluba, 60. urteurrena ospatzeko prest
2012-12-18 14:25 BarriakBilboko FAS zineklubak egitarau bereziagaz ospatuko dau 60. urteurrena. Estreinaldiak, ziklo bereziak, berbaldiak eta zinemagileen bisitak izango ditue 2013. urte osoan. Urtarrilaren 8an abiatuko dabe urtemugea.
EHUko itzulpen akademikoak konsultetako EHUskaratuak corpusa atondu dabe
2012-12-17 14:26EHUk bere itzulpen akademikoak konsultetako EHUskaratuak aplikazino barria aurkeztu dau. Corpus eleaniztuna da, eta azkenengo urteotako testuliburu itzuliekaz osotu dabe.
Menchu Galen ibilbide osoko lanak ikusgai, Bizkaia Aretoan
2012-12-14 14:42 KultureaMenchu Galen lanera eta bizitzara hurreratzeko aukera parebakoa da Menchu Gal: Kolorearen indarra erakusketea. Bodegoi, paisaia eta itsasgune kubistekaz batera, artista irundarraren ganeko dokumentala eta argazkiak batu ditue Bilboko Bizkaia Aretoan.
Bizkaiko personaia famauen galeria berezia osotu dau Euskal Museoak
2012-12-13 13:57 KultureaBizkaiko, eta batez be Bilboko, persona eta personaien sorta ederra osotu dau Euskal Museoak Bizkaiko entzutetsuen galeria: personaia herrikoiak erakusketan. José Antonio eta Luis Lerchundi anaiek XIX. mende amaieran eta XX. hasieran sortutako 45 erretratu batu ditue, tartean, La Sañuda, Pachote, Felix Unamuno eta Jaime Selvyren irudiak.
Azkenengo arratsaldean be, egitarau betea Durangoko Azokan
2012-12-09 15:24 KultureaDurangoko Azokeari ez jakoz geratzen ordu asko, halanda be arrastiko zortzirak arte egitarau betea dago. Balorazinoa ona izan da, eta aurreikuspenak gainditu ditu krisiak krisi 47. Durangoko Azokeak.
Balorazino sano ona, aurreikuspenak gainditu egin ditu 47. Durangoko Azokeak
2012-12-09 14:29 KultureaPozik gagoz esanez, hasi dau 47. Durangoko Azokearen balorazinoa Nerea Mujika Gerediaga alkarteko buruak. Egun bat gitxiago izan arren, igaz baino bisitari gehiago euki ditu Azokeak. Aurtengo aurreikuspenak gainditu egin ditue.
'San Blas begietan', Abadiñoko azokearen lehenaldia eta orainaldia
2012-12-09 12:37 KultureaSan Blas begietan liburua aurkeztu barri dabe Areto Nagusian, Lorea Madina kazetariak eta Txelu Angoitia argazkilariak. San Blas azokearen lehenaldia eta orainaldia batu ditue. Abadiñoko Udalak eta Gerediaga alkarteak alkarlanean argitaratu dabe.
'Hura ez da lekua' ikuskizuna, Ahotsenean eta Szenatokian
2012-12-09 11:53 KultureaHura ez da lekua ikuskizunaren ganeko barriketaldia, Ahotsenean, Edorta Jimenez idazlearen gidaritzapean. Oier Guillanek, Asier Sarasolak, Idoia Beratarbidek eta Ander Fernandezek sortu dabe ikuskizuna arrastian aurkeztuko dabe zuzenean, San Agustinen.
Durangoko Azokearen azkenengo eguna hastear
2012-12-09 11:01 Kulturea47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen azkenengo eguna laster hasiko da. Jente ugari ibili da eguenetik, bai Azokan bertan bai herrian be. Argitaletxeak pozik dagoz salmentakaz. Gerediaga alkarteak 12:00etan emongo dau aurtengo edizinoaren balorazinoa.
Ijitoen kulturea ezagutzeko makina bat aukera, ume zein helduentzat
2012-12-07 13:41 KultureaIjitoen kulturea ezagutzeko aukera parebakoa daukagu egunotan Durangoko Azokan, izan be aurten eurok dira kultura konbidadua. Berbaldiak, liburu-aurkezpenak eta umeentzako jarduerak prestau ditue. Jennifer Perex Saguganbarako tailerren arduradun eta Kale Dor Kayiko alkarteko kideak jardueren barri emon deusku.
Sarkor talde gernikarrak 'Mundu kodifikatuen atzean' hirugarren lana plazaratu dau
2012-12-04 14:47 MusikeaSarkor talde gernikarrak Mundu kodifikatuen atzean (Baga-Biga) hirugarren diskoa aurkeztu dau. Ritmo biziak, gitarra zikin eta zorrotzak dira laukotearen lan barriaren osogai nagusiak.
'Las batallas de Zumalacárregui', jeneral karlistea hobeto ezagutzeko
2012-12-04 14:42 kulturbizTomas Zumalakarregi jeneral ospetsuaren hurreratze historikoa da Manuel Monterok eta Imanol Villak idatzitako Las batallas de Zumalacárregui saiakerea. Txertoa argitaletxeak kaleratu dau, Easo bilduman.
Aspaldixe nekatu nintzen \"idazle\" izatea oso cool eta fularroidea delako idazten dutelako itxura ematen duten erasmus belaunaldikoez.
»» Katixa Agirre: 'Biolentzia edonon dago. ...