Ahotsenea abian da, egitarau bete-beteagaz

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-04 12:34   Kulturea

Ahotsenea sortzaileen gunearen aurkezpena izna da gaurko egitarauko lehenengo hitzordua. Edorta Jimenezek lau berbagaz aurkeztu dau Ahotsenea, euskerazko literaturea eta musikearen espazioa: ausardia, askatasuna, atsegina eta auzolana. Aurten laugarren aldiz antolatu dabe Ahotsenea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Asel Luzarragak Txilen bizitakoak jaso ditu 'Gezurra odoletan' nobelan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-02 14:23   Kulturea

Asel Luzarraga idalze eta itzultzaile bilbotarrak Gezurra odoletan (Txalaparta) nobelea aurkeztu dau Bilboko Gatazka gunean. Txilen, kartzelan zala, ekin eutson idazteari. Galtzaileak dira nobelearen protagonistak, baina ez ei dago erabateko galtzailerik ezta erabateko irabazlerik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabik eta Pettik rock´n´roll zaharraren doinuz atondu dabe diskoa barria

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-01 14:53   Musikea

Aspaldi ezagutu arren, eta hamaika bider alkarregaz zeozer egin behar dabela esan ostean, Xabik eta Pettik lortu dabe bat egitea. Bilbon aurkeztu dabe zortzi kantako Xabi ta Petti diskoa, Gaztelupeko Hotsak. Abenduaren 5ean Durangoo Azokan izango dira, Ahotsenean. Ostean, diskoa aurkezteari ekingo deutse. Taberna, areto zein estadioak beteteko prest gagoz, esan dau umoretsu Xabik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nerea Mujikak emozino handiz jaso dau Lauaxeta Saria 2011

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-01 14:39   sariak-autortzak

Garai gogorrak dira gaur egungoak, halan be haize freskoa sasoia da guretzat. Eta hasierakoen izaerea galdu barik, erronka barriei bildur barik eta ausart ekiteko asmoz gagoz, esanez, eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskerrak emonez jaso dau Nerea Mujika Gerediaga alkarteko buruak Lauaxeta Saria. Ekitaldia Foru Jauregian izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Azaletatik sustraietara', euskal musikagintzearen 50 urteko ibilbidea azalez azal

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-30 14:01   Musikea

Azaletatik sustraietara. Euskal musikaren azalak 1960-2010 liburuak 60ko hamarkadan hasi eta gaur egunera arteko bidaia musikala eskaintzen deusku, urteotan euskal musikagintzeak sortu dituen diskoen azalez azale. 600 bat azaletan laburtu ditue azkenengo 50 urteak, Xabier Letegaz edo Mikel Laboagaz abiatu, eta Zea Mays edo Gosegaz amaitu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Esperimentazinotik abiatutako 'Mara-mara' diskoa aurkeztu dabe Igor Arzuagak eta Luis Vilek

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-29 14:19   Musikea

Estudioan sartu barik laborategian sartu dira Igor Arzuaga eta Luis Vil musikariak Mara-mara (Gaztelupeko hotsak) sortzeko. Abestiak Arzuagak berak sortu ditu, baina Vilek egin ditu moldaketa guztiak. Bilbon egin dabe aurkezpen-prentsaurrekoa, eta laster eskainiko dabe jentaurrean, Durangoko Azokan, hain zuzen be, Ahotsenean, abenduaren 4an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nerea Mujika: 'Lauaxeta Saria jasotea bitamina antzekoa izan da guretzat'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-28 11:58   Barriketan

Gerediaga alkarteko burua

Ataramiñe alkarteak hiru liburu aurkeztu ditu

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-25 14:25   Kulturea

Ataramiñe alkarteak hiru lan barri aurkeztu ditu Bilbon; Ataramiñe´11 euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak, Ibon Muñoa Arizmendiarretaren Ametsen txokoan bizi naiz eta Bortxa Urberuagaren Espetxetik at komikia. Abenduaren 2an, Donostian aurkeztuko daben Mikel Antzak idatzitako Bakarmortuko kronikak liburuaren barri be emon dabe prentsaurrekoan.

Governors % 100, 'Collage' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-24 14:51   Musikea

Arrasateko taldeak hirugarren diskoa aurkeztu dau, bederatzi abestiko Collage indartsua. Mauka etxeagaz kaleratu dabe lan barria. Laster entzungo doguz abesti barriak zuzenean, izan be abenduaren 3an, Durangoko Plateruena kafe antzokian joko dabe. Hirugarren lan honetan Governors taldea ehuneko ehun topauko dogula azpimarratu da J. Sang abeslariak, 'Collage' Governors da, %100, ñabardura batzukaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoartek 51 artistaren lanak izango ditu ikusgai abenduaren 2tik 4ra bitartean

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-23 14:18   Kulturea

Abenduaren 2tik 4ra bitartean Getxo arte sortu barrien topagune izango da Getxoarte ekimenari esker. Aurton, hainbat diziplinatako 51 artistaren lanak izango dira ikusgai Areetako Geltokia plazan, goizez eta arrastiz. Bilboko Rekalde aretoan aurkeztu dabe erakusketea Getxoko Kultura zinegotzi Koldo Iturbek eta erakusketearen arduradun Lucia Martinek.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Haize barriak dakarz Etxek 'Haize berri bat' diskoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-22 14:55   Musikea

Aldaketa handiak dakarz Iñaki Etxezaarraga Etxek disko barrian, mugarri antzeko bat da-eta Baga-Biga etxeagaz kaleratu barri dauen Haize berri bat. Hamar kanta batu ditu lanean; sei barriak dira, eta ganerakoak, aurreko diskoetako singleak. Zapatuan, zemendiaren 26an, Getxoko Andres Isasi musika eskolan joko dau, Udagoieneko Ostera egitarauaren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Sentimenduen epikea dakar Berri Txarrak taldeak 'Haria' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-21 14:55   Musikea

Berri Txarrak taldeak Haria disko aurkeztu dau, prentsaurrekoan. Hamabi kanta ditu nafarren zazpigarrenak, Kaiowas etxeagaz kaleratu daben lehenengoa. Zezeilean hasiko dira lan barria zuzenean eskaintzen Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Zerutik sua dator!' dokumentala estreinau dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-16 14:32   Barriak

Egoitz Rodriguez zinemagile galdakaoztarraren Zerutik sua dator! dokumentala estreinau dabe, Zinebi jaialdian. 1937ko bonbardaketak bizi izan ebenen esperientziak jaso ditue, belaunaldi barrien partaidetzeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Getxoko Komiki eta Manga Azokeak hamar urte beteko ditu aurten

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-15 14:03   Kulturea

Hamar urte beteko ditu aurten Getxoko Komiki eta Manga Azokeak, Bilbon egindako aurkezpenean adierazo dabenez. Mahai-inguruak, berbaldiak, erakusketak eta beste makina bat ekitaldi atondu ditue Areetako Geltokia plazan, zemendiaren 25etik 27ra bitartean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Idazleakaz' programeak Bizkaiko idazle zaharrak ikastetxeetara hurreratuko ditu

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-11 14:12   kulturbiz

Irakurteko zaletasuna gazteen artea sustatzea dau helburu Idazleakaz programeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Idazleen Alkarteak alkarlanean bultzatu dabena. Kulturako foru diputadu Josune Ariztondok eta Ander Iturriotz EIEko presidenteak aurkeztu dabe ekimena, Bilboko Foru Liburutegian. Eurekaz batera, Jasone Osoro eta Edorta Jimenez idazleak izan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Musikea, jantzea eta magia izango dira XII. Udagoieneko Osterearen ardatz nagusiak

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-07 13:51   kulturbiz

Udagoeineko Osterearen hamabigarren edizinoan musikea nagusi izango bada be, jantzea, antzerkia eta magiaz be gozetako aukerea eukiko dogu. Programearen aurkezpena Bilbon izan da, Foru Liburutegian. Egitaraua zemendiaren 10ean abiatuko da, Bilbon, eta, hilaren 27an amaituko, Barakaldon.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Hitzetik' disko sendo eta heldua dakar Hesian talde nafarrak

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-04 14:53   Musikea

Disko sendo eta heldua aurkeztu dau Hesian zortzikoteak Bilboko Elkar aretoan, gordina baina mezu positiboagaz. Elkar diskoetxeagaz argitaratu dabe hamaika kantuko Hitzetik diskoa. Prentsaurrekoan bost taldekide izan dira: Xabi, Zuriñe, Fran, Igotxo eta Eneko. Pop, rock eta punk doinuak batu ditu Sakanako taldeak, danak be indartsuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Banden Lehia ekimeneko talde irabazleak BBK Live jaialdian joteko aukerea izango dau aurten

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-04 14:11   Musikea

Euskerea eta teknologia barriak izango dira Banden Lehiaren hirugarren edizino honetan be protagonista nagusiak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatutako musika-lehiaketearen aurkezpena Bilboko Rekalde Aretoan izan da. Aurton, irabazleek BBK Live jaialdian zuzenean joteko aukerea eukiko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)