Ataramiñe alkarteak hiru liburu aurkeztu ditu

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-25 14:25   Kulturea

Ataramiñe alkarteak hiru lan barri aurkeztu ditu Bilbon; Ataramiñe´11 euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak, Ibon Muñoa Arizmendiarretaren Ametsen txokoan bizi naiz eta Bortxa Urberuagaren Espetxetik at komikia. Abenduaren 2an, Donostian aurkeztuko daben Mikel Antzak idatzitako Bakarmortuko kronikak liburuaren barri be emon dabe prentsaurrekoan.

Ataramiñe alkarteak hiru lan barri aurkeztu ditu Bilbon; Ataramiñe´11 euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak, Ibon Muñoa Arizmendiarretaren Ametsen txokoan bizi naiz eta Bortxa Urberuagaren Espetxetik at komikia. Abenduaren 2an, Donostian aurkeztuko daben Mikel Antzak idatzitako Bakarmortuko kronikak liburuaren barri be emon dabe prentsaurrekoan.

Aurkezpena Bilboko Kalderapeko gunean egin dabe, eta bertan izan dira Jon Iturriaga Omar preso ohia, Ataramiñeko editore-taldeko Mitxel Sarasketa, Zorion Zamakola eta Amaia Urizar, Bortxa Urberuaga Espetxetik at komikiaren egilea eta Oier Gonzalez Atarmiñe´11 koadernoko berbaurrearen egilea.

Urtero lez, aurten be 'Ataramiñe' koadernoan euskal preso eta iheslari politikoen hainbat lan batu doguz, danetara 24 testu dira, esa dau Sarasketak. Prosea, poesia, bertsoak, irudiak, danetariko sormen-lanek osotzen dabe liburua. Sarakestak nabarmendu dauenez, euskal preso politikoen mundua eta testuingurua ezagutzeko erreferentea dira orain arte plazaratutako Ataramiñeren hamar aleak.

Berbaurrea Oier Gonzalez preso ohiak idatzi dau. Presoak kalera urteten danean bizi dauen prozesua dau berbagai urten barri dan presoak: Kartzelatik kalera zoazenean, kontraste handia dago; egunerokoa ez da hain distiratsua, baina eguneroko gauzak kalean egiteak badauka distira berezia berez, azaldu dau Gonzalezek.

Beste urte batzuetan lez, personaia berezi bat izan dabe gogoan Ataramiñen; oraingoan, Jose Asensio Artaraz 'Kirruli' preso bilbotarra, 1986an, Herrera de la Mancha kartzelan hildakoa izan da. Erramun Landa Mendibe artistearen grabaduak eta Jon Iturriagaren testua sartu ditue, biak be Asensioren lagun-minak izandakoak.

Ametsen txokoan bizi naiz Ibon Muñoa Arizmendiarreta preso eibartarrak idatzitako testuan bildumea da. 2000.- urtean atxilotu ebenetik, urterik urte, kartzelaz kartzela idatzitako poemak batu ditue, kronologikoki ordenatuta. Izenburuak berak dinoenez, Ibon Muñoaren amesak topauko doguz lan honetan, ganeratu dau Sarasketak. Liburuaren azala beste preso eibartar batek egin dau, Mitxel Zarrabe Elkoroiribek, hain zuzen. Abenduan, aurkezpen berezia egingo dabe Eibarren bertan.

Bortxa Urberuagak Espetxetik at komikian kartzelan bizi izandakoak jaso ditu, kartzela barrukoak. Kartzelan presoen adierazoteko edo sortzeko prozesuan oztopo handiak ipinten dituela gogoratu dau. Nire barruko sentsazinoak irudien bitartez azaldu dodaz. Kalera atara gura izan dodaz barruan pasetan diranak, kanpoan be jakin daien, azaldu dau. Umorea be erabili dau Urberuagak: Umore sarkastiko naturala. Jentea sensibilizetea da nire asmoa, eta barre egitea bere bai.

Durangoko Liburu eta Disko Azokan liburuok erosteko aukerea egongo dala gogoratu dau Mitxel Sarasketak. Horrezaz gan, aurkezpena egingo dabe Durangon, abenduren 5ean; eta, hilaren 6an, Ahotsenean, liburuaren pasarte batzuk irakurriko ditue egileen etxekoek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu