Asel Luzarragak Txilen bizitakoak jaso ditu 'Gezurra odoletan' nobelan
2011-12-02 14:23 KultureaAsel Luzarraga idalze eta itzultzaile bilbotarrak Gezurra odoletan (Txalaparta) nobelea aurkeztu dau Bilboko Gatazka gunean. Txilen, kartzelan zala, ekin eutson idazteari. Galtzaileak dira nobelearen protagonistak, baina ez ei dago erabateko galtzailerik ezta erabateko irabazlerik.
Txilen, kartzelan zala, hasi eban idazten Asel Luzarragak Gezurra odoletan nobelea. Lehendik be baeukan maputxeen inguruko gatazkaren inguruan idazteko asmoa, baina atxilotzeak planak aldatu eutsozan. Beraz, ezin izan eban aurrez aurreko informazinorik lortu, dana dala, kartzelara bialtzean mesede egin eustien esan dau, han errepresinoa zuzen-zuzenean ezagutzeko aukerea euki eban eta.
Mikel Soto Txalapartako editoreak Luzarragaren istorioak nobela baltzen osogai asko dituala azpimarratu dau aurkezpenean. Personaien aurkezpena nahiko poliziazkoa, legearen barruan eta legetik kanpo mobiduten dira. Eleberri baltzaren zabntzu asko ikusten deutsadaz, azaldu dau. Halanda be, trama politikoak garrantzi handia dauka idazle bilbotarraren lanean.
Lau personaia nagusi eregi ditu Luzarragak: Jon, Vero, Hugo eta Omar. Bakotxak bere gatazka personalak ditua, eta aldi berean euren artean be badira gatazkak, argitu dau egileak. Jon iragan iluneko gizona da; Txilera doa, hango neska bat dala eta. Vero da Jon Txilera joatearen zergaitia. Gatazka politikoak atrapauko ditu biak, eta sentimenduen gatazkarik be izango da bien artean. Hugo gizon maputxea da, eta punk-anarkiestea. Mundu biak zelan buztartu asmau nahian dabil. Omar fiskala da. Mendeku pesonalerako leku izan daiteke hau. Omar izeneko fiskal bat izan neban atzetik nik be, adierazo dau Luzarragak. Dana dala, fiskalaren alde humanoa azaldu dau liburuan, personea be badalako.
Galtzaileak dira nobelearen protagonistak, baina ez ei dago erabateko galtzailerik ezta erabateko irabazlerik. Gaur egungo sistema honetan irabazle gitxi dago. Askotan norberak pentsatzen dau irabazlea dala, baina... Edozelan be, istorio honetako galtzaile bakotxak lortzen dau bere garaipentxua, ganeratu dau idazleak.
Nobela omenaldi txiki batzuk egiteko erabili dauela autortu dau egileak. Txilen kartzelan egoala ezagututako hainbat lagunen izenak jasoz egin deutse omenaldia. Oso ondo tratau ninduen. Eskola asko emon eustiezan, gogoratu dau.
Gezurra odoletan nobeleak egilearen bizipen personal asko ditu tartean. 2010eko urtarrilean terrorismoaz akusatua atxilotu eben Asel Luzarraga Txilen, 2008ko abendutik 2009ko abendura Txileko Araucania eskualdean izandako indar gitxiko lau leherketa saiogaz lotuta.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!