Hiru produkzino propio estreinauko ditu 25. Lekeitioko Nazinoarteko kale Antzerki jaialdiak

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-07-04 15:33   Kulturea

Euskal Herriko kale antzerki jaialdien aitzindariak hogeita bost urte beteko ditu aurten. 25. urteurren berezia izango dala dinoe antolatzaileek, esfortzu handia egin da-eta edizino honetan. Garagarrilaren 11n, 12an eta 13an Lekeitioko kale, plaza, portu eta hondartzea antzerkiz beteko dira Quebec, Argentina, Frantzia eta Euskal Herriko konpainien sorkuntzakaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hamaikagarren Eako Poesia Egunak prest dagoz

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-06-27 15:42   Kulturea

Aurten be, hamaikagarrenez, egitarau bete-betea atondu dau Herrijeri Emon Arnasa kultur alkarteak. Berbaldiak, musikea, jantzea eta poesia, jakina, protagonista izango dira garagarrilaren 11n, 12an eta 13an Eako Poesia Egunetan. Literaturearen ikuspegi dinamikoa eta anitza erakutsi gura dabe antolatzaileek, eta urtean argitaratutako poesia sorkuntzearen erakusleiho izan bere bai.

Michel Camilo Trio, Jack De Johnette eta Diego 'El Cigala', 38. Getxo Jazz Jaialdian

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-06-17 15:46   Musikea

Aurten be Getxoko Jazz Jaialdiak abiatuko dau EAEko udako jazzaldien denporaldia. Garagarrilaren 2tik 6ra hamazortzi emonaldi eskainiko ditue, tartean, Jack De Johnette, Michel Camilo Trio eta Diego El Cigala-ren kontzertuak. Sarrerak salgai dagoz daborduko.

Japoniar arteko 221 bitxi ikusgai dagoz Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-06-10 15:44   Kulturea

Bilboko Arte Eder Museoaren funtsetako berrehun bat objektuk osotzen dabe erakusketea. Jose Palaciok 1925. eta 1932. urteen artean batutako lanak ditu oinarrian bildumeak, estadu espainiarreko japoniar arteari buruzko garrantzitsuena. Irailaren 14ra arte egongo da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Miren Agur Meabe idazleak Zazpi Kale saria jaso dau Bilboko Liburu Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-06-05 15:52   sariak-autortzak

Idazle lekeitiarraren Kristalezko begi bat (Susa) izan zan igazko Liburu Azokako euskerazko libururik salduena, eta jagokon saria jaso dau Bilboko Arenalean, Zazpi Kale saria. Ostean, Blas de Otero VI. Lehiaketearen irabazle Unai Baztarrikak Ezinbestean (Erein) poesia liburua aurkeztu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Konponbideak be alkarregaz adostu gura ditu 'Guk gEUre kulturaz' ekimenak

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-06-02 15:30   kulturbiz

Zezeilean Durangon antolatutako topaketan aurkeztutako gogoeta eta ekarpenak batzen dituan txostena atondu, eta bagilaren 12an ekintza-proposamenak zehazteko deialdi zabala egin dau Geuk ekimenaren talde eragileak. Euskal Herriko kultur sistemea osotzen daben 150 lagunek hartu eben parte orain dala hiru hilebeteko batzarrean.

Bilboko Liburu Azokea irakurzaleen topagune izango da maiatzaren 28tik bagilaren 8ra

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-05-28 15:24   Kulturea

Bertoko eta kanpoko idazle ugari batuko ditu 44. Liburu Azokeak Bilboko Arenalean. Aurten, 54 erakusmahai egongo dira, maiatzaren 28tik bagilaren 8ra bitartean. Dolores Redondo idazle donostiarrarentzat da edizino honetako Zidarrezko Lumea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ikusleen parte-hartzea ardatz izango dau aurten Bilboko Act antzerki jaialdiak

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-05-27 15:14   Kulturea

Hamazazpi lan labur eskainiko ditu aurten Act Lan Laburren Antzerkialdiak, bagilaren 2tik 7ra, Bilbon eta Barakaldon. Jantza, antzerki, performance eta zirku ikuskizun barritzaileenak ikusteko aukerea izango da, eta prezio merkean ganera, izan be aurten 12 euroko bonuagaz saio guztiak ikusi ahal izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Lumentxako horma-arte paleolitoko irudien azterketea aurkeztu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-05-22 15:13

Orain urte bi, ia gura ez dala, Diego Garate eta Joseba Rios arkeologoek gorriz pintautako bisonte bi eta zaldi baten irudia topau zituen Lumentxako koban. Madelaine arokoak dira, 14.000 urte inguru ditue eta Lea-Artibai eskualdean agertutako sasoi horretako bakarrak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Rocheltarrak. Arteari lotutako bilbotar familia' erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-05-16 15:01   Kulturea

Gitxienez bederatzi pintore izan ziran Rocheltarrenean, eta danak euken arteagaz lotura estua. Ganera, sasoiko margolari askoren lagun izan ziran, esaterako, Anselmo Guinea eta Adolfo Guiardenak. Bilbok Arte Eder Museoak 71 piezako erakusketea prestau da, marrazki, akuarela eta olioak, eta orduko argazki eta dokumentuak bere bai. Irailaren 1era arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Milaka jantzari eta zale batuko dira domekan Elorrion, 34. Bizkaiko Jantzari Egunean

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-05-14 15:24   Kulturea

Domekan, maiatzak 18, Elorrio jantzearen uriburu bihurtuko da, Ana Otadui alkatearen esanetan, izan be 3.500 jantzari batuko dira eta Bizkaiko Jantzari Egunean. Egun osoko egitaraua atondu dabe, goizean jantza erakustaldiak eta arrastian erromeria erraldoia. Eguraldia lagun izango dabe, ganera.

Hamazortzi estreinaldi eskainiko ditu Leioako XV. Umore Azokeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-05-07 15:18   Kulturea

Maiatzaren 15etik 18ra bitartean, Leioa eszenatoki erraldoi bihurtuko da, herriko kale, plaza eta bazterrak bertoko eta kanpoko kaleko artisten beharrik barrienakaz beteko dira eta. Danetara, 43 konpainia izango dira Umore Azokan, eta ehun saiotik gora egingo ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hamahiru konpainia batuko dira Arrigorriagako XIX. Clown eta Pailazo Jaialdian

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-05-06 15:55   Kulturea

Maiatzaren 9tik 11ra bitartean clown eta zirkuko diziplinak ezagutzeko aukera parebakoa izango da Arrigorriagan, XIX. Nazinoarteko Clown eta Pailazoen jaialdian. Emonaldiez aparte, zirku tailerra eta Gorakada taldeari buruzko erakusketea antolatu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iñaki Plaza amurrioarrak 'Ekhi' bere bigarren diskoa aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-04-15 15:23   Musikea

Disko guztiz personala da Ekhi, Iñaki Plaza musikari arabarraren azkenengo hiru urteen laburpena, nire semeari eskainia. Hamaika kanta konposau ditu, eta idatzi bere bai. Urtarrilean etxean, Amurrion, aurkeztu eben zuzenean, eta laster daukie hurrengo hitzordua, maiatzaren 31n, Arrasaten.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Basque Fest ekimenak kultur egitarau oparoa eskainiko dau Bilbon, apirilaren 17tik 21era

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-04-11 15:41   kulturbiz

Musikea, gastronomia, kirola, jantzea eta diseinua dira aurtengo Basque Fest egitarauaren osogai nagusiak. Igaz 43.500 lagun batu zituen ekimenak, eta aurten be bisitari kopuru horretara ailegau gura dabe antolatzaileek. Edizino honetako barritasunetako bat Bilboko errioa izango da.