Tailerrak, berbaldiak, erakusketak eta irakurle taldeak, Bizkaiko Foru Liburutegiaren 2014ko egitarauan

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-01-22 14:37   kulturbiz

Zazpi mila lagun baino gehiagok hartu eben parte igaz Bizkaiko Foru Liburutegiak antolatutako berbaldi, ikastaro, topaketa eta bestelako jardueretan. Aurten be eskaintza zabala atondu dabe, zezeiletik abendura arte. Jarduera guzti-guztiak debalde dira.

Iranzu Antonaren 'Dar encuentro' erakusketea, Barriek 2014 programako lehenengoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-01-21 14:35   Kulturea

Grezian hasi eta New Yorken amaitutako ikerketearen ondorioak batu ditu Iranzu Antonak Dar encuentro erakusketan. Argazkiak, bideo-proiekzino bat eta eskultura bat ipini ditu ikusgai Bilboko Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan. Berau dau Bizkaiko Diputazinoaren Barriek 2014 programako lehenengo proposamena.

Martxan da DantzaBiz, jantzea Bizkaian indartzeko ekimen barria

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-01-17 13:47   Kulturea

DantzaBiz Bizkaiko Dantza Etxea jantzearen arloko eragileen hartu-emonak eta lankidetzea koordinau eta sustatzeko asmoz sortu da. Modalidade guztietako jantzea bultzatuko dabe, euskal jantza tradizionala, klasikoa eta garaikidea. Daborduko hiru bat hilebete daroaz martxan Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen barriak. Egoitzea Bilbon bertan dauka, Luis Briñas kaleko 31. zenbakian.

Zinegoak 2014 jaialdiak LGTB kolektiboaren eskubideak eta gazteak izango ditu ardatz

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-01-15 14:49   Barriak

Nerabezaroak eta gaztaroak garrantzi berezia izango dabe 11. Zinegoak Bilboko Gay-lesbo-trans Nazinoarteko Zinemaldian. Danetara mundu osoko 86 behar egongo dira ikusgai jaialdian, urtarrilaren 20tik 27ra bitartean, Bilboko hainbat aretotan. Ostean, Zinegoak Hedapena egitarauak hamaika herritara zabalduko dau zinemaldia, inoizko gehien.

Fakun Aznarez: 'Entzun nahiko neuken irratia egiteko prest nago, badakit non dagozan gure mugak'

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-01-13 11:24   Barriketan

97 irratiko kidea

Antton Etxeberri: 'Azkenengo hamarkadearen ulermena ez zan bardina izango 'Journala' barik'

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-16 11:16   Barriketan

Le Journal du Pays Basque-ko zuzendaria

The Reverendos taldeak disko 'serioa' eta 'helduagoa' aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-13 14:37   Musikea

Disko desbardina egin dau oraingoan The Reverendos laukoteak. Urtebete emon dabe kantak atontzen, benetako estudio baten, benetako teknikari bategaz grabau dabe, disko serio bat dala emoten dau, dinoe umoretsu. The cool sounds of The Reverendos laugarren disko hau da inoren bersino bako lehenengoa. Urtarrilaren 18an, Plateruenan aurkeztuko dabe zuzenean.

'K' ekimena, Bizkaiko gazteen ahotsa entzuteko bozgorailua

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-12 14:23   kulturbiz

Bizkaia osoa hartuko dau K ekimenak 2014an, euskerazko espazio edegia izango da, eta 18-35 urte arteko gazteen ahotsa entzuteko bozgorailua. Parte-hartzeko gogoa izatea da bete beharreko baldintza bakarra, Josune Ariztondo Kultura diputaduak nabarmendu dauenez.

Kultur egitarau zabala atondu dau Gabonetarako Bizkaiko Foru Aldundiak

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-11 14:44   kulturbiz

Musikea, jantzea, erakusketak, tailerrak... eskaintza benetan ederra izango da aukeran, Bizkaian, Gabon honeetan, abenduaren 22tik aurrera. Adin guztietarako egitaraua da, ume, gazte, heldu eta familientzako. Merezidu dauen programea dala nabarmendu dau Josune Ariztondo Kuldtura diputaduak.

Practice Your Music softwarea, musikea praktiketako atxakiarik ez

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-10 14:50   Musikea

Oskorri taldeagaz joten ikastea ez da aukera makala. Aitor Altzibarrek, Unai Gonzalezek eta Asier Ercillak sortutako Practice Your Music softwareak aukera hori eskaintzen dau, eta gehiago be bai. Edozein lekutan, edozein momentutan, musikea praktikau daiteke aplikazino barri honi esker. Abenduaren 21ean egingo dan The Pub Ibiltaria kontzertuaren barri be emon dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ordutxu batzuk geratzen jakoz oraindino 48. Durangoko Azokeari

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-08 15:34   Kulturea

Durangoko Azokearen 48. edizinoa amaitzen hasi da, baina oraindino ordutxu batzuk geratzen jakoz arrastiko zortzirak arte. Balorazino sano ona egin dabe antolatzaileek, eta argitaletxe, diskoetxe eta guneetako arduradunak be gustura dagoz. Erritmo biziagaz segiduko dau Azokeak azkenengo orduetan be, aurkezpenak, zuzeneko emonaldiak, umeentzako tailerrak, film laburren proiekzinoak eta antzezlanak.

Balorazino 'oso baikorra' egin dabe Durangoko Azokako arduradunek

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-08 13:55   Kulturea

Datu zehatzik euki ez arren, oraindino Azokea ez da amaitu eta, gustura, pozarren, agertu dira antolatzaileak balorazino-prentsaurrekoan. Jentearen erantzuna izugarria izan da, Gerediaga alkarteko buru Nerea Mujikak adierazo dauenez, balorazino oso baikorra egin dogu. Guneetako arduradunak be pozik dagoz.

Musika Zuzenean lehenengoz aurten, Durangoko Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-08 11:25   Kulturea

Durangoko Azokea estreinau dau aurten Musika Zuzenean ekimenak. Autoproduzidutako diskoak dira nagusi standean, tartean, Skatu, Mobydick, Malenkonia eta Mantisasaren beharrik barrienak. Artekale 42 da euren txokoa.

Durangoko Azokako azkenengo egunean be makinatxu bat aukera

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-08 10:49   Kulturea

Idazle eta musikari ezagun ugariren bisitea jasoko dau Durangoko Azokeak gaur, azkenengo egunean, besteak beste, Landakon izango dira Ramon Saizarbitoria 2013ko Euskadi Saria, Koldo Izagirre, Miren Agur Meabe, Kepa Juntera, Ken Zazpi, Patxi Zabaleta, Zea Mays, Jon Arretxe eta Toti Martinez de Lezea. Gaur, ganera Azokearen balorazinoa egingo dabe, 11:30ean.

Arrastian egingo dabe 48. Durangoko Azokearen inaugurazino ofiziala

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-05 15:16   Kulturea

Lehenengo orduko jente pilaketearen ostean, trankilago dago orain Landako. Goizean edegi ditu ateak 48. Durangoko Azokeak, baina inaugurazino ofiziala arrastian izango da, 18:30ean.

Euskal Dendearen 18. edizinoa be martxan dago

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-05 13:56   Kulturea

Landakotik urrun barik dago Euskal Dendea, Durangoko Merkatu plazan. Goizeko hamaiketan zabaldu ditu ateak, eta bederatziak arte egongo da zabalik. 18. edizino honetan 52 salgune izango dira.

Ikasleak nagusi Durangoko Azokako lehenengo egunean

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-05 13:09   Kulturea

Ikaslez bete dira Landako eta inguruak, neska-mutilak eta irakasleak jaun eta jaube dira Durangoko Azokako lehenengo goizean. Izan be, Ikasleen Eguna da gaur, aurten berreskuratu dabe geztetxuentzako egun berezia. Halan, ikasleentzako beren-beregi atondutako egitaraua dago gaur hainbat guneetan.

Laster da martxan 48. Durangoko Azokea

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-05 10:29   Kulturea

Oso gitxi falta da 48. Durangoko Azokearen ateak edegiteko (10:30). Ikasleen eguna izango da gaur, Euskal Herri osoko 36 ikastetxetako mila ikasle inguru espero ditue antolatzaileek. Azokea publiko orokorrarentzat be zabalik dago, 20:00ak arte. Abenduaren 8an zarratuko da Azokea.

Aiko taldeak jantzan eginarazoko gaitu 'Soken dantza' disko barriagaz be

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-04 14:49   Musikea

Jantzan egiteko hamabi doinuk osotzen dabe Aikoren lan barria, Soken dantza (Elkar). Alvaro Garcia gitarristeak sortu eta interpretau ditu kantak, taldearen ohiko errepertoriora egokituta, jotea, balsa, polkea, tangoa, jauzia eta abar. Abenduaren 14an egingo dabe jentaurreko aurkezpena, Durangoko Plateruena kafe antzokian. Jantzan hasi eta amaitu dabe prentsaurrekoa.

»» Ikusi argazki guztiak (4)