Ordutxu batzuk geratzen jakoz oraindino 48. Durangoko Azokeari
2013-12-08 15:34 KultureaDurangoko Azokearen 48. edizinoa amaitzen hasi da, baina oraindino ordutxu batzuk geratzen jakoz arrastiko zortzirak arte. Balorazino sano ona egin dabe antolatzaileek, eta argitaletxe, diskoetxe eta guneetako arduradunak be gustura dagoz. Erritmo biziagaz segiduko dau Azokeak azkenengo orduetan be, aurkezpenak, zuzeneko emonaldiak, umeentzako tailerrak, film laburren proiekzinoak eta antzezlanak.
Durangoko Azokearen 48. edizinoa amaitzen hasi da, baina oraindino ordutxu batzuk geratzen jakoz arrastiko zortzirak arte. Balorazino sano ona egin dabe antolatzaileek, eta argitaletxe, diskoetxe eta guneetako arduradunak be gustura dagoz. Erritmo biziagaz segiduko dau Azokeak azkenengo orduetan be, aurkezpenak, zuzeneko emonaldiak, umeentzako tailerrak, film laburren proiekzinoak eta antzezlanak.
Landakotik Szenatokira jentea dabil, han eta hemen, giro eguzkitsua lagun. Areto Nagusian hainbat aurkezpen izango dira arrastian, tartean, Itziar Fernandez eta Itziar Alberdiren Bizkaiko ekonomiaz eta William Douglas 2013ko Argizaiola Saria eta Pedro J. Oiarzabalen The Basque Diaspora Webscape liburuak.
Saguganbarak familientzako tailerrak eta txotxongilo emonaldiak prestau ditu egitaraua amaitzeko. Ahotseneak jo ta fuego segiduko dau. Protagonista ugari izango ditu sortzaileen guneak: Ukan, Beira, Xabier Amuriza, Eñaut Etxamendi, Ataramiñe, Lou Topet, Niña Coyote eta Chico Tornado eta abar.
Irudienean, Laburbirako film laburren emonaldiaren ostean, Belceblues taldeak AEBak aldean egindako bidaia jasoten dauen Road to Menphis dokumentala eskainiko dabe, eta amaitzeko, Kameratoia lehiaketako sari-banaketea egingo da. Szenatokiak ez dau goizean saiorik izan, baina arrastian topera ibiliko da. Kafie eta Berba mahai-inguruan egoera politikoa eta antzerkiaren arteko loturak izango ditue berbagai, Ze eragin dau egoera soziopolitikoak antzerkiarengan eta alderantziz barriketaldian. Eskoziako Catriona Lexy Campbell aktore eta idazleak, Oier Guillan idazleak eta Ixabel Etxeberria irakasleak hartuko dabe parte. Plateruena kafe antzokiak zarratuko dau gaur be eguneko egitaraua, 20:00etan Korrontzi taldeak Tradition 2.1 disko barria aurkeztuko dau eta. Sarrerea debalde da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!