Arrastian egingo dabe 48. Durangoko Azokearen inaugurazino ofiziala

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-05 15:16   Kulturea

Lehenengo orduko jente pilaketearen ostean, trankilago dago orain Landako. Goizean edegi ditu ateak 48. Durangoko Azokeak, baina inaugurazino ofiziala arrastian izango da, 18:30ean.

Lehenengo orduko jente pilaketearen ostean, trankilago dago orain Landako. Goizean edegi ditu ateak 48. Durangoko Azokeak, baina inaugurazino ofiziala arrastian izango da, 18:30ean.

Gune guzti-guztietan izango da zer egin eta ikusi arrastian, arrastiko zortzirak arte. Areto Nagusiak liburu aurkezpenak hartuko ditu, besteak beste, BeƱat Sarasolak Munduko Poesia Kaierak bildumea aurkeztuko dau, eta Intxorta 1937 alkarteak, Consejos de guerra contra el clero vasco (1936-1944) liburua.

18:30ean, barriz, Azokearen inaugurazino ofiziala egingo da Areto Nagusian. Aitziber Irigoras, Durangoko Alkateak, Cristina Uriarte Eusko Jaurrlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultura sailburuak, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak eta Nerea Mujika Gerediagako buruak hartuko dabe parte ekitaldian. Horrezaz gan, aurtengo herrialde konbidaua dan Eskoziaren aurkezpena be egingo dabe.

Kabia digitalaren gunean, gazte eta hezkuntzeagaz zerikusia daben webgune, aplikazino eta zerbitzuen azoka txikia egingo dabe, 16:00etatik aurrera. Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira arrastiko protagonistak Saguganbara espazioan, 17:00etan.

Ahotseneak aurkezpen eta zuzeneko ugari ditu eguneko bigarren zatian be: Siroka, Mikel Markez, Kometa, Napoka Iria, Xabi Aburruzaga...

Irudieneak hiru proiekzino eskainiko ditu, 15:30an hasita, Kerity ipuinen etxea, Chef Zorionaren Errezeta eta Kon-Tiki.

Plateruenak zarratuko dau abenduaren 5eko egitaraua, indartsu amaitu be. Izan be, Su ta Gar taldeak Bizirik gaude disko barriko kantak aurkeztuko ditu. Kontzertua 23:00etan hasiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu