Durangoko Azokako azkenengo egunean be makinatxu bat aukera
2013-12-08 10:49 KultureaIdazle eta musikari ezagun ugariren bisitea jasoko dau Durangoko Azokeak gaur, azkenengo egunean, besteak beste, Landakon izango dira Ramon Saizarbitoria 2013ko Euskadi Saria, Koldo Izagirre, Miren Agur Meabe, Kepa Juntera, Ken Zazpi, Patxi Zabaleta, Zea Mays, Jon Arretxe eta Toti Martinez de Lezea. Gaur, ganera Azokearen balorazinoa egingo dabe, 11:30ean.
Idazle eta musikari ezagun ugariren bisitea jasoko dau Durangoko Azokeak gaur, azkenengo egunean, besteak beste, Landakon izango dira Ramon Saizarbitoria 2013ko Euskadi Saria, Koldo Izagirre, Miren Agur Meabe, Kepa Junkera, Ken Zazpi, Patxi Zabaleta, Zea Mays, Jon Arretxe eta Toti Martinez de Lezea. 48. Durangoko Azokearen balorazinoa egingo dabe gaur 11:30ean, Areto Nagusian. Nerea Mujika Gerediaga alkarteko buruak, Cristian Amorena Musika Industriaren Elkarteko kideak eta Jexus Mari Mujika Euskal Editoreen Elkarteko presidenteak emongo dabe prentsaurrekoa.
Szenatokia gunean Kafie eta Berba mahai-ingurua egingo da. Egoera politikoa eta antzerkiaren arteko hartu-emonak aztertuko ditue, Ze eragin dau egoera soziopolitikoak antzerkiarengan eta alderantziz izeneko barriketaldian, 17:30ean. Eskoziako Catriona Lexy Campbell gaelikoz lan egiten dauen aktore eta idazleak hartuko dau parte, eta haregaz batera, Oier Guillan idazleak eta Ixabel Etxeberria irakasleak. Ostean, Dxusturi Teatroaren Konpota bakarrizketea estreinauko dau Enereitz Artetxe aktoreak. Eva personaia biblikoaren inguruko antzezlana da, hain zuzen be. Areto Nagusian, The Basque Diaspora Webscape: Identity, Nation and Homeland. 1990s/2010s lana aurkeztuko dabe. Barikuan, San Agustinen egindako ekitaldi hunkigarrian Argizaiola Saria jaso eban William Douglassek idatzi dau liburua, Pedro J. Oiarzabalegaz batera. Aurkezpen asko egingo dira gaur Areto Nagusian, tartean, itzulpen bi: Alice Munro 2013ko Nobel Saridunaren Zorion handiegia eta Virginia Woolfen Gela bat norberarena. Azkenengo behar hori izan dau oinarri Itziar Okariz artisteak aurtengo Durangoko Azokearen kartela sortzeko. Ahotseneako eszenatokian, Anjel Unzu eta Txuma Murugarren, Koldo Izagirre, Nabil, Arrate Mardaras, Eñaut Etxamendi, Garbiñe Ubeda, Beira, Xabier Amuriza, Niña Coyote y Chico Tornado, eta beste makinatxu bat lagun izango dira euren lanik barrienak aurkezten. Kabi@ gunean egitasmo barriak aurkeztuko dira, berbarako, enpresa mundua eta euskerea lotzen dituan Enpresarean. Irudienean, Kameratoia ikus-entzunezko rallyko sari-banaketea egingo da, 18:00etan. 24 taldek hartu dabe parte edizino honetan. 48 ordutan egindako lanak aurkeztuko ditue eta film luze eta laburrak proiektauko dira, ganera, esaterako, Gu ere Harrera Familia Gara eta Road to Memphis dokumentalak. Saguganbaran, txotxongiloak, tailerrak eta antzerkia egongo dira. Plateruenean, goizez, Amaia Urzainkik eta Enekoraren zuzenekoak, eta arrastian, Korrontzik Azokako azkenengo kontzertua eskainiko dau doban, 20:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!