Musika Zuzenean lehenengoz aurten, Durangoko Azokan
2013-12-08 11:25 KultureaDurangoko Azokea estreinau dau aurten Musika Zuzenean ekimenak. Autoproduzidutako diskoak dira nagusi standean, tartean, Skatu, Mobydick, Malenkonia eta Mantisasaren beharrik barrienak. Artekale 42 da euren txokoa.
Durangoko Azokea estreinau dau aurten Musika Zuzenean ekimenak, aurten dauka eta lehenengoz erakusmahaia Landakon. Autoproduzidutako diskoak dira nagusi standean, tartean, Skatu, Mobydick, Malenkonia eta Mantisasaren beharrik barrienak.
Euskal Herriko musika taldeen topaleku bihurtu gura dogu gure txokoa, dinoe Musika Zuzeneaneko arduradunek. Landakoko Artekale 42 erakusmahaian antolatu dabe txokoa, hain zuzen be. Diskoetxe edo musika plataformatatik kanpo apenas dago aukerarik diskoak autoproduziduten dituen musika bandentzako, euren esanetan. Aurten tarte txiki bat izatea ziurtatu nahi izan dabe Musika Zuzeneanekoek.
Danetara, autoproduzidutako 30 erreferentzia batu ditue, besteak beste, ondoko taldeek lanak: Skatu, Mobydick, Mery May, Bullets of Misery, Ukan, Malenkonia, Mantisa, Kaskezur eta The Riff Truckers. Azoka egunetarako blog berezia atondu dabe, ganera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!