Jabier Muguruza nostalgia barik dator 'Beste hogei' behar barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-24 15:54   Musikea

Hogei urte egin barri ditu Jabier Muguruzak musikagintzan, eta beste hogei be beteteko prest dago bere disko barriaren arabera, Beste hogei. Urteurren honetan baina, nostalgia gitxigaz dator. Hamar kanta barrik osotzen dabe irundarraren 12. lana.

Martxan da Bizkaidatz literatura sariketearen seigarren edizinoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-24 15:17   Kulturea

Yurre Ugartek eta Esther Zorrozuak idatzi ditue aurtengo VI. Bizkaidatz lehiaketearen abiapuntuak, batak euskeraz, eta besteak, gaztelaniaz. Parte-hartzaileek istorioen jarraipena idatzi beharko dabe. Irabazleek 1.500 euroko saria jasoko dabe.

Keu Agirretxeak ahotsagaz eta gitarreagaz osotu dau 'Behe presioaren erdigunean' disko barria

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-23 15:37   Musikea

Disko barriaren izenburuak berak, Behe presioaren erdigunean, argi adierazoten dauen lez, beste hainbat proiekturen zurrunbiloaren erdian ibili da konposatzen Keu Agirretxea musikari ondarroarra. Etxean grabautako laugarren beharra da, eta Mauka etxeak kaleratu dau. Lehenengo kontzertua etxean izango da, Ondarroako Kofradian, zemendiaren 2an.

Tradizinoa eta abangoardia lotu ditu Amaia Iturbidek 'Kartografien eta mikrobio narratiboen artean' lanean

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-17 15:35   Kulturea

Sei urtetan idatzitako narrazinoak batu ditu Amaia Iturbide idazle bilbotarrak Kartografien eta mikrobio narratiboen artean liburu barrian. 50 bat ipuin jaso ditu, hainbat gairen ganean, marjinalidadea, askatasun gogoa, zahartzaroa, manipulazinoa, mina eta porrota, besteak beste. Maiatz argitaletxeak kaleratu dau.

Izaki gardenak taldeak 'Amaieratik hasi' lehenengo lan luzea aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-10 15:12   Musikea

Igaz argitaratutako Itsasargiak bost kantako lanaren jarraipena da Izaki gardenak boskoteak aurkeztutako Amaieratik hasi disko barria. Taldearen lehenengo lan luzea da. Oihuka etxeagaz kaleratu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BAD antzerki eta jantza jaialdiak erabateko 12 estreinaldi eskainiko ditu

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-09 15:48   Kulturea

Hamabi estreinaldi dakarz BAD Bilboko antzerki eta jantza garaikidearen jaialdiaren hamabosgarren edizinoak. Urriaren 23atik zemendiaren 3ra bitartean Bilboko antzoki, areto eta bestelako espazioek arte eszenikoen proposamen barritzaileenak batuko ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Dario de Regoyosen paisaje inpresionistak Bilbora ailegau dira

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-07 15:49   Kulturea

Dario de Regoyosen heriotzearen mendeurrenean, Bilboko Arte Eder Museoak artista asturiarraren 130 lanez osotutako erakusketea atondu dau, Abentura inpresionistea atzera begirakoa. Erakusketeak hiru atal nagsi ditu: hasierako lanak, paisaje-pinturearen aurkikuntzea; Espainia baltzaren gaia; eta, margolariaren jatorrizko agiriak eta erretratuak. Datorren urteko urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Azukre koxkorrak' kapritxozko diskoa kaleratu dau Ruper Ordorikak

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-04 15:46   Musikea

Hamabi azukera koskor batu ditu Ruper Ordorikak behar barrian, gustuko dituen taldeen kanta bana. Kortatu, Xabier Lete, Errobi, Mikel Laboa, Hertzainak eta abarren abestiak bere erara ekarri ditu Azukre koxkorrak (Elkar) lanean. Laster hasiko ditu zuzenekoak oñatiarrak, lehenengoa Baionan, hilaren 25ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Antoni Tàpiesen eskultore unibersoa, Bilboko Guggenheimem museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-03 15:53   Kulturea

Antoni Tàpies artista katalanaren ia ehun lan jaso ditu Gugenheim museoak Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009) erakusketan. Egilearen eskultura-unibersoa ezagutzeko aukera ederra da. Erakusketea urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hemen da Gorbeia Suzien lasterketearen bigarren edizinoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-03 15:43

Gorbeiako parke naturaleko bazter ezezagunak galapan edo oinez ezagutzeko aukera parebakoa eskainiko dau Gorbeia Suzienek urriaren 19an. Aurten bigarrenez antolatuko dabe mendi lasterketea eta martxea, igazko arrakastea errepetiduteko gogoz. Bizkaie!-k martxan parte hartzeko dorsal bi zozketatzen ditu, argibide gehiago hemen.

Guerrilla Girls taldea Bilbora heldu da

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-02 15:43   Kulturea

Emakumeak biluztu egin behar ete dira Metropolitan Museoan sartzeko? Guerrilla Girls taldeak botatako galdera ezagunenetakoa da. Bilboko Alondigeak taldeari buruzko lehenengo atzera begirakoa aurkeztu dau. 1985tik 2013era bitartean sortutako proiektu guztiak batu ditue. Urtarrilaren 3ra arte egongo da zabalik. Sarrerea doban da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Marabilli Sormen Festibalaren bigarren edizinoa prest dago

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-09-26 15:18   jardunaldiak

Sorkuntzea izango da aurten be Marabilli Sormen Festibalaren ardatz nagusia, musikea, jantzea, zinemea, arte plastikoak... osogai ugaridun egitaraua atondu dabe antolatzaileek urriaren 10etik 13ra bitartean Ondarroan egingo dan jaialdirako. Azkenengo egunean, ganera, Jainko Txiki eta jostalari hura ikuskizun barriaren aurrestreinaldia izango da.

Kubismoaren maisuak, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-09-23 15:25   Kulturea

XX. mendeko arte abangoardiako mobimentu nagusietakoa izan zan Kubismoak estreinau dau Bilboko Arte Eder Museoko ikasturte barria. Telefónica Bilduma Kubista erakusketeak 1913 urtetik 1933 urtera bitarteko 39 lan batzen ditu, tartean Juan Grisen 11 margolan. 2014ko zezeilaren 16ra arte egongo da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-09-17 15:43   Bertsolaritzea

Euskal Herri osoko 43 bertsolarik ekingo deutse Bertsolari Txapelketa Nagusiari Amasa-Villabonan, irailaren 29an. Aurreko txapelketako finalistak eta herrialdeko bakotxeko txapelketetan sailkatuak izango dira lehian, Andoni Egaña izan ezik, 2009ko finalean izan arren uko egin deutso-eta parte hartzeari. Abenduaren 15ean jokatuko da finala, Barakaldoko BECen.

Karmele Jaiok 'Música en el aire' nobelea kaleratu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-09-11 15:46   Kulturea

Orain lau urte kaleratutako Musika airean (Elkar) nobelearen gaztelaniazko itzulpena aurkeztu dau Karmele Jaiok gaur Bilbon, Música en el aire (Ttarttalo). Idazle gasteiztarrak berak itzuli dau liburua. Elena sasoiko emakume baten bizipenak kontetan dira eleberrian, haren barruko mundua, barruko musikea da kontakizunaren hari nagusia.

'Bosteko 2013' erakusketa ibiltaria Zornotzan abiatuko da

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-09-11 15:04   Kulturea

Gaur bertan, Zornotzako Zelaieta zentroak estreinauko dau Bosteko 2013 programea. Ostean, Juana García Pozuelo, Álvaro Gil Soldevilla, eta Sra. Polaroiskaren artelanak ondoko herrietan izango dira ikusgai, Arrigorriagan, Basaurin, Getxon eta Leioan.

Gabriel Aresti euskaltegia 35. urteurrena ospatzen hasi da

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-09-10 15:00   Euskerea berbagai

Ospakizun eta ekitaldiz betetako egitarau oparo eta zabala eskainiz ospatuko dau Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak 35. urteurrena. Berbaldiak, musikea, bertsoa... saio ugari atondu ditue irailean.